Kategoriaren artxiboa: Energia

Energiari buruzko gure jarduera osoak, Burujabetza Energetikorantz gure proposamena haien artean.

Zientzia zabaltzeari Facebookeko zentsuraren aurkako adierazpena sinatu dugu

    es 10 Ira 2020 - Energia, Sustrai Erakuntza fundazioa

    Gure Lurraren ingurumen-mugak aztertzen dituen zientziari eraso egiten diote botere ekonomikoek. Planetan dugun biziraupena arriskuan jartzen dugu, klima aldatuz eta baliabide naturalak eta hondakinen hustubideak agortuz. Eta botereak ez du nahi gertakari hori zabaltzea. Horregatik, Facebookek Ferran Puig Villarren hedabide garrantzitsua “Usted no se lo cree” bloga zentsuratu ditu. Horregatik, honako adierazpen hau sinatu dugu, zientzialari, filosofo, ekonomialari, ingeniari eta dibulgatzaile talde zabal batek babestuta:

    Jarraitu irakurtzen

    Txostena: Nafarroako meatzaritza trantsizio energetiko eta globalean

      es 1 Uzt 2020 - Audio eta bideo, Energia, Haustura hidraulikoa, Meategi eta harrobiak, Oinarrizko dokumentuak, Prentsa oharrak, Sustraiko txostenak

      Txosten hau aurkezten dugu: “NAFARROAKO MEATZARITZA TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA GLOBALAREN TESTUINGURU HISTORIKO BERRIAREN AURREAN“. Funtsean, Nafarroako meatze-industriara bideratuta dago, baina deskribatutako testuinguru historikoa orokortuta dago Foru Erkidegoko, Espainiako eta Europako ekoizpen-sare osorako. Txostena (gazteleraz dago) deskargatu dezakezu PDF formatuan, eta EPUB bezala ere (liburu elektronikoendako), Katakrak liburudendan edo guri eskatzen erosi, edo bere laburpena irakurtzen jarraitu…

      Jarraitu irakurtzen

      Luis Gonzalez Reyes: koronabirusaren ondoren, Desazkundearen normaltasun berriaren bidean

        es 7 Mai 2020 - Audio eta bideo, Energia, Sustraiko txostenak

        Luis Gonzalez Reyes Ecologistas en Acción taldeko kide eta kimika zientzietan doktoreak ekarpen garrantzitsuak egin ditu ingurumen arazoak zabaltzeko. “En la espiral de la energía” liburuaren egileetako bat da. Bertan, gizateriaren historiari errepasoa egiten zaio energiaren ikuspuntutik, eta gizarte justu, demokratiko eta iraunkorra izan daitekeenaren gakoak ematen dira. Hori dela eta, maiatz honetan Iruñean hitzaldi bat ematea nahi izan genuen, baina ezinezkoa izango da. Hala ere, Luisen azken lanen laburpen bat ekarriko dugu webgunera.

        Jarraitu irakurtzen

        Ostiral Beltza Planetarentzat

          es 27 Aza 2019 - Energia, Prentsa oharrak

          Heldu den ostiralean, azaroak 29, Ostiral Beltza (Black Friday) antolatuko dute mundu osoan. Egun horretan merkataritza-kate handiek kontsumismo orgia batera “gonbidatzen” gaituzte. Dagoeneko komunikabide guztietan eta nonahi kaleetan publizitate-kanpaina handien erasoak jasaten ari gara. Eta eraso horiekin gu “ergel” sentitzea nahi dute, “pagotxak lortzeko” aukera “aprobetxatzen” ez badugu…

          Jarraitu irakurtzen

          Trabak jarri Iruñerria eta Frantziako Landak arteko goi-tentsioko linea elektrikoaren europar proiektuari

            es 18 Urt 2019 - Energia, Sustraiko txostenak, Tentsio altuko linea, Tresnak

            Europako Batasunak on-line prozesu bat martxan jarri du kontsulta bat egiteko Iruñerritik (Muruartetik antza) Landetako Cantegritera 400 KV-ko goi-tentsioko linea elektrikoaren proiektuari buruz. Jasangaitza den proiektu honek Iruñerria eta bere iparraldean dauden baina oraindik zehaztu ez diren bailarak (Ultzama, Esteribar, Erro, Baztan,…) kaltetuko lituzke. Europako Batasunaren web honetan informazio gehiago aurkituko duzu (ingelesez).

            Jarraitu irakurtzen

            Bai Garoña eta baita ere Kastejongo zentral termiko ilegala eraistea eskatzen ditu Sustrai Erakuntzak

              es 4 Abu 2017 - Audio eta bideo, Energia, Prentsa oharrak, Zentral termikoak

              Elerebroko Zentral Termikoa, Kastejonen.Nafar Gobernuak bitan eskatu du Santa María de Garoñako (Burgos) zentral nuklearraren itxiera, egun hauetan. Lehen alegazio bat aurkeztu zuen zentralaren ustiapenaren baimena berritzeko enpresak egindako eskaera ukatzeko. Eta aste honetan Españako Gobernuak zentrala ixteko hartu duen erabakia txalotzeko… Baina testu osoa irakurtzen jarraitu baino lehen, Ser katean egindako elkarrizketa hau entzun dezakezu (gazteleraz): Jarraitu irakurtzen

              Nafarroako Plan Energetikoak Kastejongo zentral termiko ilegala ixteko eta eraisteko barnera dezala eskatu du Sustrai Erakuntzak

                es 11 Uzt 2017 - Energia, Prentsa oharrak, Zentral termikoak

                Kastejongo Zentral TermikoakNafar Gobernuak bere ondorioak aurkeztu ditu dagoeneko Nafarroako Plan Energetiko Horizonte 2030ri buruz. Aipatutako planifikazio horretan aipatzen denez, Nafarroak energia berriztagarrien erabilpena nabarmenki handituko luke etorkizunean. Baina, proposatutako Planak ordea, indarrean mantentzen ditu Nafarroan erregai fosilekin energia elektrikoa sortzen duten instalazio handienak. Hots, Justizia epaitegi ezberdinek legez kanpokotzat jo dituzten instalazioak hain zuzen ere. Jarraitu irakurtzen