Sustrai Erakuntza fundazioa paperean argitaratzen ari da egiten dituen txostenik garrantzitsuenak. Nafarroako ingurumen- eta gizarte- eta ekonomia-alderdiei buruzko gaurkotasun-txostenak dira, eta esparru horietan lan egiten dugu. Egiten ditugun txosten eta lan guztiak modu altruistan argitaratzen ditugu gure webgunean, edonork deskargatu eta kontsultatu ahal izan ditzan. Baina, orain, koloretako aldizkari-formatuan ere goza ditzakezu horietako batzuk, testuetan eta irudietan ondo ebatzita.
Paperean argitaratu ditugun txosten guztiak beherago agertzen dira (orrialde hau eguneratzen joango gara berriak agertu ahala), informazio eta estekekin batera, webgunetik doan deskargatzeko.
Paperezko alea lortzeko, Katakrak liburudendan (Kale Nagusia 54, Iruñea) eros ditzakezu, edo nahi dituzun aleak postaz bidaltzeko eska diezagukezu. Horretarako, bete formulario hau datu guztiekin:
Ondoren, eskatutako txostenen kostuari dagokion zenbatekoa sartu ezazu kontu korrontearen zenbaki honetan: ES15 3035 0162 76 1620031982 (Laboral Kutxa, egiguzu bankuko transferentzia bat adibidez). Txostenen kostua txosten bakoitzaren fitxan agertzen da jarraian. Kontzeptu gisa jarri zure izena eta “txostenak” hitza, adibidez.
Kobraketa arazorik gabe egin dela egiaztatzen dugunean bidaliko dizkizugu txostenak. Posta bidez bidaliko da, Correos enpresa publikoaren bidez. Bidalketa Espainiako Estatuaren barruan egingo da, penintsulako lurraldean, beste helmuga batzuetarako, kontsultatu.
Orain arte paperean egindako txostenak:
Izen laburra: Proposamenak.
Izen osoa: Zer egin Desazkundearen aurrean? Datozen hamarkadetako Nafarroako gizartearentzako proposamen koadernoa
Laburpena: Planetaren mugen barruan garatzen jarrai dezakeen Nafarroako gizarte baterantz aurrera egiteko proposamenak biltzen dituen dokumentua. Epe laburrean (4-5 urte), epe ertainean (10 urte geroago) eta epe luzean aldaketak proposatzen saiatzen da, horietako bakoitzean proposamenen anbizio-maila handitzen saiatuz. Proposamenak pertsona partikularrei, talde sozialei eta tokiko erakundeei zuzenduta daude, eta hirigintza, hondakinak, ekonomia, energia… bezalako esparruetan sailkatuak daude. Modu komunean egituratuak daude, etorkizuna diseinatzeko tresna-kutxa bat osatuz..
Informazio gehiago.
Orrialdeak: 67
Zuzeneko deskarga pdf formatuan – Zuzeneko deskarga epub formatuan.
Prezioa: 10 €
Izen laburra: Juridikoa.
Izen osoa: Nafarroan ingurumenean eragina duten proiektuetan herritarrek jarduteko gida.
Laburpena: Txostenak ezartzen dizkiguten eta inguruneari eragiten dioten azpiegitura-proiektu handien aurrean maila administratiboan eta juridikoan jarduteko ditugun aukeren berri ematen digu. Ingurumenari buruzko informazioa jasotzeko dugun eskubidea ezagutu daiteke, baita erabakiak hartzeko nola parte har dezakegun modua ere, gai horietan justiziarako edo salaketak jartzeko dugun eskubidea, eta inguruarekin lotutako beste alderdi batzuk ere, pertsonentzat, gizarte-taldeentzat eta ingurunearekin kezkatuta dauden beste erakundearentzat interesgarriak izan daitezkeenak.
Informazio gehiago.
Orrialdeak: 66
Zuzeneko deskarga pdf formatuan.
Prezioa: 10 €
Izen laburra: Biodibertsitatea.
Izen osoa: Nafarroako biodibertsitatea, desagertzeko arriskuan dagoen bizi-baliabidea.
Laburpena: Nafarroako biodibertsitatearen egoerari buruzko txostena, ekosistemen eta animalia- eta landare-espezieen egoera aztertzen duena. Nafarroan bizi diren espezieen aniztasuna eta haien artean eta pertsonekin sortzen diren erlazioak zaintzearen garrantziaz informatzen du, eta horiek mantentzeko proposamenak egiten ditu ere.
Informazio gehiago.
Orrialdeak: 79
Zuzeneko deskarga pdf formatuan – Zuzeneko deskarga epub formatuan.
Prezioa: 10 €
Izen laburra: Hondakinak.
Izen osoa: Etxeko hondakinen kudeaketa Nafarroan. Proposamenak baliabideen mugan.
Laburpena: Mankomunitate eta enpresa batzuek Nafarroako hondakinei ematen dieten kudeaketa txarraren ondorioz sortzen ari den ingurumen-hondamendiak ezagutzera ematen saiatzen den txostena. Kudeaketa proposamen alternatiboak ere aztertzen ditu, baita Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldearen hondakinen hondamendia ere.
Informazio gehiago.
Orrialdeak: 74
Zuzeneko deskarga pdf formatuan – Zuzeneko deskarga epub formatuan.
Prezioa: 10 €
Izen laburra: Berriztagarriak.
Izen osoa: Nafarroako energia berriztagarrien boom berria. Egoera, inpaktuak eta proposamen alternatiboak.
Laburpena: Nafarroako herritarrek gure erkidegoan energia berriztagarrien proiektu berri eta handi ugari bultzatu ondoren dauden arrazoiak ezagutzeko duten beharrari erantzuten saiatzen den txostena. Proiektu horiek lehendik daudenek sortzen dituzten inpaktuak areagotuko dituzte, eta egiten dugun energia-kontsumo neurrigabearen aurreko erantzun gisa aurkezten dira. Bigarren edizioa, 2022ko uztailan berrituta.
Informazio gehiago.
Orrialdeak: 84
Zuzeneko deskarga pdf formatuan – Zuzeneko deskarga epub formatuan.
Prezioa: 10 €
Izen laburra: Meatzaritza.
Izen osoa: Nafarroako meatzaritza trantsizio energetiko eta globalaren testuinguru historiko berriaren aurrean.
Laburpena: txostenak meatzaritzak Nafarroan eta mundu mailan izango duen etorkizunari buruzko diagnostikoa partekatu nahi du. Industria- eta ekonomia-jardueraren etengabeko hazkunde-garai bat atzean utzi berri dugu, eta jardueraren uzkurtze-aldi luze baten aurrean gaude, nahiz eta ustiategien eskaria hazi egingo den teknologia berri berdeei dagokienez.
Informazio gehiago.
Orrialdeak: 55
Zuzeneko deskarga pdf formatuan – Zuzeneko deskarga epub formatuan.
Prezioa: 8 €
Izen laburra: Ura.
Izen osoa: Uraren politikak Nafarroan, gatazka aipagarriak eta uraren kudeaketarako proposamenak.
Laburpena: Nafarroako uren babesa defendatzen duten eta Nafarroako Gobernuari zenbait proposamen zuzentzen dizkioten hainbat erakunderekin elkarlanean egindako txostena. Proposamen horiek kudeaketa publikoa lortzera bideratuta daude, ura “besteak bezalako ondasun komertzial gisa ez ezik, babestu, defendatu eta tratatu beharreko ondare gisa” tratatzera, Uraren Esparru Zuzentarauak dioen bezala.
Informazio gehiago.
Orrialdeak: 76
Zuzeneko deskarga pdf formatuan – Zuzeneko deskarga epub formatuan.
Prezioa: 8 €
Izen laburra: AHT.
Izen osoa: Trenbidearen Abiadura Handia eta merkantzia garraioa, bere arazoaren azterketa, eta Nafarroarako Tren Publiko eta Sozialaren Proposamena 2019 – 2029.
Laburpena: Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren (AHT) trenbideetan merkantzien garraioa bateragarri egiteko zailtasunei buruzko txostena. Nafarroarako Tren Publiko eta Soziala (TPS) egiteko gure proposamena ere jaso da, garraiobide jasangarri, herrikoi eta demokratiko gisa.
Informazio gehiago: merkantziak – TPS proposamena.
Orrialdeak: 38
Zuzeneko deskarga pdf formatuan.
Prezioa: 8 €