Kategoriaren artxiboa: Prentsa oharrak

Sustrai Erakuntzak komunikabideei bidali dizkie komunikatuak, prentsa oharrak eta iritzi artikuluak

Autokontsumorako baratzeen aldeko eskaera. Egin dezagun planto: Nafarroak bere baratzetik jan nahi du!

    es 30 Api 2020 - Prentsa oharrak, Sustrai Erakuntza fundazioa

    Nafarroa osoko 300 entitate baino gehiago, eta haiekin batera Sustrai Erakuntza, autokontsumoko baratzetan jarduerak egin ahal izateko manifestu hau sinatu dugu. Baratze hauei ezarritako murrizketen ondorioz, gehienak bertan behera utzi dira isunen eta zehapenen beldur, urte osoko uztaren mende dagoen funtsezko une honetan. Elikadura egokia babestu eta sustatu behar dela uste dugu, eskubide unibertsala dela eta. Horregatik hondoko testua babestu dugu:

    Jarraitu irakurtzen

    Nafarroa Bizirik Nahi Dugu koronabirusak bizkortutako krisiaren aurrean

      es 16 Api 2020 - Audio eta bideo, Nafarroa Bizirik Nahi Dugu manifestua, Prentsa oharrak

      Koronabirusaren pandemiak gure bizitza aldatu du, eta krisi ekonomiko garrantzitsu baterantz garamatza. Hala ere, pixkanaka-pixkanaka azaleratzen ari ziren hainbat krisiren adierazpena da. Kapitalismoak, hazkunde mugagabearen logikagatik, kolapsora eramaten du zibilizazioa. Gainera, egungo egoerak zaintzen garrantzia erakutsi du: bizitza erdigunean jarri behar da. Egoera horren aurrean, Nafarroa Bizirik Nahi Dugu osatzen dugun gizarte-taldeen batasunak zenbait puntu mahai gainean jartzen ditugu, kontuan hartu beharko liratekeela larrialdi-aldi hau pasatzerakoan uste dugulako. Hona hemen adierazpen osoa:

      Jarraitu irakurtzen

      Gongora-Imarkoain: hondakin plantekin bueltaka eta edukiontzi berdearekin amaitu gabe

        es 18 Abe 2019 - Hondakinak eta errausketa, Prentsa oharrak

        Duela egun batzuk Nafarroako Parlamentuan alderdi politikoek eztabaidatu dute hondakinak kudeatzeko proposamen ezberdinak Iruñerrian. Alde batetik, Mankomunitateak Imarkoaingo Garraioaren Hirian hondakinak kudeatzeko planta handi bat jartzeko egindako proposamena dugu. Eta bestetik, Gongorako zabortegia irekita mantentzeko eta bertan hondakinak kudeatzeko planta bat ezartzeko proposamena.

        Jarraitu irakurtzen

        Ostiral Beltza Planetarentzat

          es 27 Aza 2019 - Energia, Prentsa oharrak

          Heldu den ostiralean, azaroak 29, Ostiral Beltza (Black Friday) antolatuko dute mundu osoan. Egun horretan merkataritza-kate handiek kontsumismo orgia batera “gonbidatzen” gaituzte. Dagoeneko komunikabide guztietan eta nonahi kaleetan publizitate-kanpaina handien erasoak jasaten ari gara. Eta eraso horiekin gu “ergel” sentitzea nahi dute, “pagotxak lortzeko” aukera “aprobetxatzen” ez badugu…

          Jarraitu irakurtzen

          MAGNAren eragina ingurumenean handituko da Zubirin planta zabaltzeko proiektu berriarekin

            es 30 Abu 2019 - Meategi eta harrobiak, Prentsa oharrak, Sustraiko txostenak

            Ezaguna denez, Sustrai Erakuntzak aztertu berri du aire zabaleko magnesita-meategiaren eragina Erdizen, Artesiagatik gertu. Proiektu honen ondorioz, ingurumena larriki kalteturik suertatuko da, eta Monte Alduide Kontserbazio Bereziko Eremua kolokan geratu. Hala ere, MAGNA enpresaren proiektu berrien eragin latzak ez dira hemen bukatzen. Erdizen egin nahi dutenaz gain, enpresak beste proiektu bat aurkeztu du Zubirin, hor duten minerala tratatzeko planta handitzeko asmoz.

            Jarraitu irakurtzen

            MAGNAren proiektu berria Erdizen oso kaltegarria dela ingurumenerako baieztatu dugu

              es 20 Abu 2019 - Audio eta bideo, Meategi eta harrobiak, Prentsa oharrak, Sustraiko txostenak
              Erdizen afektatutako eremua

              Magnesitas Navarras SA (MAGNA) enpresak aire zabaleko magnesita harrobi bat sustatu nahi du Erdizen, Artesiagako mendatetik gertu, Baztan eta Esteribarren artean. Hori dela eta, kontsulta bat zabaldu da proiektu honen ingurumen eragina baloratzeko. Sustrai Erakuntzak aztertu ditu proiektu honen balizko eraginak ingurumenean zein giza jardueran.

              Jarraitu irakurtzen