Kategoriaren artxiboa: Sustrai Erakuntza fundazioa

Sustrai Erakuntza fundazioaren aktibitateari buruzko horriak

Auzitegi Gorenak berretsi du Castejongo zentral termiko bat legez kanpokoa dela

    es 28 Urr 2016 - Prentsa oharrak, Zentral termikoak

    Elerebroko zentral termikoa, Castejonen.Epai judizial (PDF, 685 Kb) berri batek Castejongo zentral termiko bat martxan jarraitzerik galarazi du. Azpiegitura hauek jaso duten hainbat sententzietako beste bat izan da oraingoa. Hau ikusi ondoren zentralen eraispena aztertu beharrean gaudela uste dugu, oraingo Nafar Gobernuak egin beharko duena, orain Energia Plan berria eztabaidatzen ari garenean. Gure webguneko artikulu honetan informazioa gehitu dugu, eta Nafar Gobernuari galdera batzuk luzatu… Jarraitu irakurtzen

    Urdazubiko kobazuloak ez hondatzeko Sustrai Erakuntzak eta SOS Alkerdik egin dugun borrokaren balorazioa

      es 4 Urr 2016 - Audio eta bideo, Meategi eta harrobiak, Prentsa oharrak

      Gaurko prentsaurreko argazkiaArankoa bulego juridikoan gaur egindako prentsaurrekoan zabaldu dugun informazioa da hau. SOS Alkerdi Elkarteak, Sustrai Erakuntza Fundazioa eta Arankoa bere abokatuen laguntzarekin, kobazuloen ondarearen aldeko bere borroka osoaren balorazioa egin dugu. Nafar Gobernuak Urdazubiko Alkerdi harrobia gelditzea erabaki omen du, paleolito garaiko aurkikuntza bereziak aurkitu direlako. Eta geldialdi hau lortzeko hainbat lan administratibo eta juridiko, eta baita ere mobilizazioak egin ditugu. Jarraitu irakurtzen

      Harrobi eta meategiak: gutxi batzuen aberastasuna, gehienon arazoa

        es 13 Ira 2016 - Meategi eta harrobiak, Oinarrizko dokumentuak, Sustraiko txostenak

        Nafarroako harrobi eta meategiaren txostenaren azalaNafarroako harrobi eta meategi batzuen proiektuari buruzko txostena aurkezten dugu hemen. Dokumentua ez da zehatza eta hamahiru kasuren fitxak jasotzen ditu: Oskia, Altsasu, Lizarraga, Aldatz, Urdazubi, Erreniega eta Zangozako potasa-meategiak, Zilbeti, Mendiaundi, Erdiz, Salinas de Oro, Aritzu eta Beintza-Labaien. 2016ko irailean eguneratu dugu txotena: bi fitxa berri eta lan eratorriko atal berriak sartu eta loturak ere eguneratu ditugu. Txostena PDF formatuan eta liburu elektronikoendako EPUB formatuan irakurri dezakezu osoz. Eta hemendik aurrera bere aurkezpena, fitxen aurkibidea eta ondorioen kapituluak dituzu: Jarraitu irakurtzen

        Nafarroako proiektu jasangaitzaren ikuspegia

          es 22 Abu 2016 - Audio eta bideo, Oinarrizko dokumentuak, Sustrai Erakuntza fundazioa, Sustraiko txostenak

          Imagen del mapa de conflictos de NavarraJarraian erakusten dizuegu egun Sustrai Erakuntza Fundazioak ezagutzen duen Nafarroan diren ingurumen-gatazken mapa. Modu laburrean azaltzen dugu gatazka bakoitza zertan den eta, horrekin batera, informazioa zabaltzeko lotura bana duzue. Tresna honek, gatazken egoera ezagutzeko aukera baliagarria izateaz gain, aukera ematen du Sustrai Erakuntzaren jardunen ikuspegi zabala izateko (eta beste batzuetaz ere, nahiz eta ez bete nahi bezala). Jarraitu irakurtzen

          Nafarroako Erdialdean Agrowind-eko haize-parkeko proiektuaren gizarte eta ingurugiro inpaktuen txostena

            es 17 Api 2016 - Energia, Sustraiko txostenak

            Promotorea egindako panfletoa eta benetako irudia, ikusten da nola flatsutu duen bere enpresaren ikuspegia...Esaten genuen bezala, Nafarroako Erdialdean Agrowind SL enpresak egin nahi dituen sei haize-parkeko proiektuaren aurka azaldu dira Tafalla eta Larragako udalak, Sustrai Erakuntza fundazioa, eta parkeok egin nahi dituzten inguruetako hamaika elkarte eta 200 inguru banako. Pdf artxibo honetan (434 Kb, gaztelaniaz) aurkeztu dugun alegazioa duzu, txosten oso bat bezala balio duena ere. Eta ondoren informazio gehiago eta txostenaren Ondorioen atalaJarraitu irakurtzen

            Nafarroako Ubidearen 2. Faseari buruzko Ura Kultura Berriaren txostena

              es 18 Ots 2016 - Oinarrizko dokumentuak, Sustraiko txostenak, Ura eta urtegiak

              Txostena aurkezteko ekintzaren kartela, Katakraken Erriberan hornidura eta ureztatze aukerak. Nafarroako Ubidearen II. Faseari buruzko eztabaidatxostena (pdf artxiboa, 1,6 Mb) aurkezten dugu. Ura Kultura Berria Fundazioak eta URA Nafarroak sortu duten txostenean Nafarroako Ubidearen II. Fasearen bideragarritasuna zalantzan jartzen dute eta halaber, aukera ezberdin proposatzen dituzte hornidura eta ureztatzeko beharrak asetzeko. Orain txostenaren laburpenean uzten zaituztegu (gaztelaniaz)… Jarraitu irakurtzen

              Ebroko Ur konfederazioaren kontrako salaketa Esako urtegian arduragabekeriaz jokatzeagatik

                es 2 Ots 2016 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Sustraiko txostenak, Ura eta urtegiak

                Salaketa aurkezpenaren aurretikSustrai Erakuntza eta Yesa + No elkarteek, Karmele Irigibel Galipentzuko alkatearekin batera, salaketa (PDF, 162 Kb) jarri dute Ebroko Ur Konfederazioaren (CHE) aurka, 2013ko Esako urtegiaren hondamendian “inguruko herritarrak arrisku larrian jartzeagatik”. Salatzaileen esanetan, CHEk ez zuen zuhurtzia printzipioaren arabera jokatu larrialdi hartan. Ondoren prentsa oharra, salaketaren zati bat eta Navarra Televisión-aren bideoa… Jarraitu irakurtzen

                Labore transgenikoak debekatzearen alde

                  es 29 Urt 2016 - Prentsa oharrak

                  Arto trasgenikoaren soro baten irudiaLabore transgenikoak arautzen dituen lege-esparru berria kontuan hartzen, Sustrai Erakuntza fundazioak, beste Nafarroako erakundeekin batera (*), nekazal kontseilariari eta zuzendari nagusiei, zein legebiltzarreko talde desberdinei, eskatu die EBeko beste herrialdeetan egin duten bezala, genetikoki aldatutako organismoen (GAO) laborantza komertziala beren lurraldeetan galaraz dezaten. Jarraitu irakurtzen