Kategoriaren artxiboa: Audio eta bideo

Audio edo bideo duten webguneko artikulu guztiak

Elkarretaratzea: Trenari BAI, AHT-ri EZ. Non dago parte-hartzea?

    es 22 Eka 2017 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

    Elkarretaratze -prentsaurrekoaren une bat...Gaur arratsaldean elkarretaratze – prentsaurreko bat burutu dugu Iruñeko Carlos III Etorbidean, Diputazio eraikinaren aurrean. Bertan Prestazio Handiko Trena (AHT)-ren inposizioa salatu dugu. Ekitaldia Plataforma Ribera por el Tren Social No al TAV, Asociación Zona Media Por el Tren / Erdi Aldea Trenaren Alde, AHT Gelditu Elkarlana, eta Sustrai Erakuntza Fundazioa taldeek deitzen zuten. Jarraian, zabaldu dugun testua, bideo bat, eta argazki batzuk daukazu… Jarraitu irakurtzen

    Nori komeni zaio hitzarmen hau?, iritzi artikulua

      es 30 Mai 2017 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

      Ayerdi Konseilaria eta Fomento Ministroaren gertuko bileraIritzi testu honetan Nafar Gobernuaren Garapen Ekonomikoren Kontseilaria eta Espainiako Fomento Ministroaren arteko elkarrizketei buruz gure kezkak plazaratzen ditugu, argi azaldu dutelako biek Nafarroako Prestazio Altuko Trena bultzatu nahi dutela ikusita. Baina testu osoa irakurri baino lehen Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa bat entzun dezakezu, bai hemen edo archive.org webgunean. Elkarrizketan bai Ayerdi Kontseilariarenak bai gure iritziak entzungo dituzu:

      Jarraitu irakurtzen

      Zergatik egin behar izan dugu kanpaina hau?

        es 26 Ots 2017 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

        Euskerazko panela Prestazio Handiko trenaren proiektua zaharkitua dago, baina horrela ere oraingo Nafar Gobernuak tren berria egitea nahi du. Artikulu honetan, proiektu honen errealitatea eta Gobernuak egiten dituen mugimenduen gure ikuspuntuak zabaldu nahi ditugu. Baina lehenago Irati Irratian egindako elkarrizketa bat entzun dezakezu, bai hemen edo archive.org webgunean:

        Jarraitu irakurtzen

        Mendazan (Egaibar) Lokizko akuiferoan bi ur putzu berri egiteko obrak salatzen duen Arartekoari kexa

          es 11 Aza 2016 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Ura eta urtegiak

          Momento de la presentación de la queja ante el Defensor del PuebloSalvemos el Ega – Ega Bizirik Elkartea eta Sustrai Erakuntza Fundazioaren kideek kexa bat aurkeztu diogu Nafarroako Arartekoari, Lokiz akuiferoan Jurramendiko Mankomunitateak egiten duen gehiegizko ur ateratzeak direla eta. Ekitaldian bailarako udaleko ordezkariak ere egon dira (Antzin, Murieta, Legaria eta Lana Ibarra), eta ureztatzaileen komunitateen kideek. Artikulu honetan zabaldu dugun prentsa oharraren laburpen bat duzu, eta hemendik aurkeztu dugun kexa osoa (PDF, 1,3 Mb) jaitsi dezakezu ere.

          Jarraitu irakurtzen

          Urdazubiko kobazuloak ez hondatzeko Sustrai Erakuntzak eta SOS Alkerdik egin dugun borrokaren balorazioa

            es 4 Urr 2016 - Audio eta bideo, Meategi eta harrobiak, Prentsa oharrak

            Gaurko prentsaurreko argazkiaArankoa bulego juridikoan gaur egindako prentsaurrekoan zabaldu dugun informazioa da hau. SOS Alkerdi Elkarteak, Sustrai Erakuntza Fundazioa eta Arankoa bere abokatuen laguntzarekin, kobazuloen ondarearen aldeko bere borroka osoaren balorazioa egin dugu. Nafar Gobernuak Urdazubiko Alkerdi harrobia gelditzea erabaki omen du, paleolito garaiko aurkikuntza bereziak aurkitu direlako. Eta geldialdi hau lortzeko hainbat lan administratibo eta juridiko, eta baita ere mobilizazioak egin ditugu. Jarraitu irakurtzen

            Nafarroako proiektu jasangaitzaren ikuspegia

              es 22 Abu 2016 - Audio eta bideo, Oinarrizko dokumentuak, Sustrai Erakuntza fundazioa, Sustraiko txostenak

              Imagen del mapa de conflictos de NavarraJarraian erakusten dizuegu egun Sustrai Erakuntza Fundazioak ezagutzen duen Nafarroan diren ingurumen-gatazken mapa. Modu laburrean azaltzen dugu gatazka bakoitza zertan den eta, horrekin batera, informazioa zabaltzeko lotura bana duzue. Tresna honek, gatazken egoera ezagutzeko aukera baliagarria izateaz gain, aukera ematen du Sustrai Erakuntzaren jardunen ikuspegi zabala izateko (eta beste batzuetaz ere, nahiz eta ez bete nahi bezala). Jarraitu irakurtzen

              Ebroko Ur konfederazioaren kontrako salaketa Esako urtegian arduragabekeriaz jokatzeagatik

                es 2 Ots 2016 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Sustraiko txostenak, Ura eta urtegiak

                Salaketa aurkezpenaren aurretikSustrai Erakuntza eta Yesa + No elkarteek, Karmele Irigibel Galipentzuko alkatearekin batera, salaketa (PDF, 162 Kb) jarri dute Ebroko Ur Konfederazioaren (CHE) aurka, 2013ko Esako urtegiaren hondamendian “inguruko herritarrak arrisku larrian jartzeagatik”. Salatzaileen esanetan, CHEk ez zuen zuhurtzia printzipioaren arabera jokatu larrialdi hartan. Ondoren prentsa oharra, salaketaren zati bat eta Navarra Televisión-aren bideoa… Jarraitu irakurtzen

                Prentsa agerraldia: Nafarroako Gobernuak Aroztegiaren proiektuarekin jarraitzeko hartutako erabakiaren balorazioa

                  es 3 Urt 2016 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Urbanizazioak eta golf zelaiak

                  Prentsa agerraldia2015ko abenduaren 30ean Nafarroako Gobernuak Aroztegiako egitasmo urbanistiko espekulatzailearekin aitzin egitea erabaki du. Aroztegiako proiektua, UGPS-a bezala bideratzea hasiera batean UPNren gobernuak abiatu zuen arren, Geroa Bairen gobernuak joan den astean hartutako erabakiaren bitartez, bidegabekeria hau babestea erabaki du… Prentsa oharrarekin jarraitu baino lehen Eguzki Irratian egindako elkarrizketa bat entzun dezakezu, bai hemen edo archive.org-en:

                  Jarraitu irakurtzen

                  Sustrai Erakuntzak Nafarroan garraioa aztertzeko batzorde bat sortzea eskatzen dio Nafarroako Parlamentuari

                    es 17 Abe 2015 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

                    Logo transporteSustrai Erakuntzak Nafarroako garraio sektorea sakonki aztertu behar dela uste du. Eta helburu hori gauzatzeko Nafarroako Parlamentuari Batzorde bat osatzeko eskatu diogu… Eta Parlamentuak batzordea eratzea onartu du!! Ondoren batzordea onartzeko Parlamentuan edukitako debatearen bideo ikusi, irratian egin diguten elkarrizketa bat entzun, eta prentsa oharra osoa irakurri dezakezu… Jarraitu irakurtzen