De la Serna eta Ayerdiren bilera dela eta, Sustrai Erakuntzak GORA JOTZEKO ERREKURTSOA aurkezten du Erriberri aldeko AHT-ren desjabetzeen kontra

    es 9 Urt 2018 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

    Elkarretaratzeren kartela...Sustapen ministroa gaur Iruñera etorriko dela Nafarroako AHT eta “Euskal Y”-aren arteko loturari buruz hitzegiteko eta Sustrai Erakuntzaren prentsa oharra. Bide batez, Iniciativa por el Tren. AHTrik Ez! taldeak gaur goizeko 12etan elkarretaratze bat deitu du, eta bertan Sustrai Erakuntzako ordezkaritza bat egonen da. Ekitaldia Iruñeko Merindades enparantzan, estatuko Gobernuren Ordezkaritza aurrean izanen da. Bertan AHTa salatzeko eta Tren Publiko eta Sozialaren alde apustua eginen da.

    Baino prentsa oharrera pasatu baino lehen, hemen duzu zer ikusi eta entzun (behean, orden berean):

    Berria TB-ko Bideoa:

    Ahotsa.info-ko Bideoa:

    Radio Rebelde Republicana-ko elkarrizketa (gazteleraz):

    Xorroxin Irratiako elkarrizketa:

    Gaur ezagutzera eman digute Nafarroako Abiadura Handiko Trena eta “Euskal Y” aren arteko lotura. Gai honen inguruan publikoki aitortutako azken bilera, eta omen bakarra, uztailaren 14an gertatu zen. De la Serna ministroa (PP), Manu Ayerdi Garapen Ekonomikorako lehendakariordea (PNV) eta Arantza Tapia Lakuako Azpiegituretarako kontseilaria (PNV) Madrilen bildu ziren horretaz aritzeko. Beste behin ere, PP eta Geroa Bai elkarren eskutik dabiltza Nafarroan tren eredu zehatz bat ezartzeko orduan.

    Iragarritakoa, labur esanda, ezin argiagoa da: Tafallako geltokiaren antzera, Sakanako Altsasukoa desagerraraziko dute, gero eta gutxiago dauden artean batzuk esaterako.

    Bitxia da oso, Nafarroa eta Estatuaren arteko Hitzarmen Ekonomikoa sinatu eta aste gutxira, orain ezagutzea Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren lotura “Euskal Y”-arekin.

    Duela hainbat hilabete abisatu egin genuen akordio handiak falta zirela. Alde batetik, oraindik zehaztu gabe zegoen nola lotuko zituzten Nafarroako AHT-eneko zatia eta EAEkoa. Eta bestetik, ez zen ezagutzen nola aldatuko zuten egungo Iruñeko tren ibilbidea, Etxabakoitzen geltoki berri bat eginez inguruko garapen urbanistikoarekin batera.

    Nafarroako zein Espainiako Gobernuek diru publikoa xahutzen duten bitartean, Sustrai Erakuntzak jarraitzen du lanean. Honetan, gora jotzeko errekurtso bat aurkeztu dugu hainbat udalerrietan (Faltzes, Martzilla, Erriberri, Peralta eta Alesbes) tramitatzen ari diren nahitaezko desjabetzeen aurka AHT/PHT aren lanen ondorioz. Helegitean ondoko arrazoiak eman ditugu:

    1. Ez dago jasota “plataformaren oinarrizko proiektua”-ren behin betiko onarpena, ez Espainiako ezta Nafarroako Buletinean ere. Egintza administratibo bat argitaratzeak badu helburu argi bat: balizko eragindakoek horren berri izatea. Horrek bermatzen du desjabetze prozeduraren ondorioz ondasunak eta eskubideak ukituak dituzten kaltetu guztien defentsa eskubidea. Eta hori are beharrezkoagoa da ezagutzen ez diren jabeentzat, bertan ez direnentzat…
    2. Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluak ondokoa behartzen du desjabetzearen espedientean: “necesariamente, la oportuna retención de crédito, con cargo al ejercicio en que se prevea la conclusión del expediente expropiatorio y la realización efectiva del pago, por el importe a que ascendería el justiprecio calculado en virtud de las reglas previstas para su determinación en esta Ley”. Irekitako desjabetze espedientean, ez dago inongo diru-partidarik balio justua bermatzeko. Hori agertzen ez denez, aipatutako berme konstituzionala urratu egiten da, eta beraz, Administrazioak ezin du erosi desjabetu nahi diren ondasunak.

    Sustrai Erakuntza Fundazioaren ustez, Nafarroako Gobernuak nafarron eskubideak zaindu beharko lituzke. Nahiz eta Estatuko Azpiegiturak, Garraio eta Etxebizitzarako Idazkaritza  kudeatzailea izan, lanak Nafarroan egiten ari dira, eta beraz, Nafarroako Gobernuak zorrotz aritu beharko luke prozedurak legalitatea errespeta dezan. Non dago beraz Nafarroako Gobernuaren jarduna?

    Auzi honetan gero eta agerikoagoa da Nafarroako Gobernuaren zeregina. Haren estrategiak, proiektu honen inguruan, norabide argia du: Iruñeko trenbide buklearen aldaketa, eta horrekin batera, Etxabakoitzeko geltoki berria eta horren inguruko garapen urbanistikoa. Horixe baino ez da buruhauste honen azken pieza, “inondik inora doan trena”-ren amaiera, atseginez kopiatu ziguten berbera.

    Helburu hau lortze aldera, uste baino lasterrago, ikusiko dugu  nola heltzen dioten komunikabideetan kanpaina pedagogiko on bati Etxabakoitzeko PSISen aldaketari buruz: aipatuko dute trenbideak Iruñean eragiten duen “hesi efektua”, horrek sortarazten dituen eragozpenak eta arriskuak Berriozarren, hiriaren urbanismoaren antolamendu “naturala”, agian Etxabakoitzerako eraikigarritasuna apalduko dute hiria “atsegin egiteko”… Dena dela, saiatuko dira bereizten, alde batetik, trenbide buklearen aldaketa eta, bestetik, Abiadura Handiko Trenaren geltokia. Horrela, bi kontu horiek berezita agertuko balira, elkarren artean zerikusirik ez balute bezala, auzi honetan diren eragile ezberdinak askoz erosoagoak sentituko eta mugituko dira.

    Beraz, gaurko besarkadarekin, PPko De la Serna ministroa eta PNVeko Manu Ayerdi Garapen Ekonomikorako lehendakariordearena artean, ongi etorria ematen diogu Mr. Marshalli eta jarraituko dute Nafarroako Prestazio Handiko Trenaren antzezpenarekin. Bai, betiko Abiadura Handiko Tren zaharkitua. Hitzekin jolasean entretenitzen dira, errealitateari iskin egiteko.

    UPN/PSNek planteatutako proiektu bera da. Ez dute deus aldatu, ezta txikienik ere. Ez da deus aldatu ez gardentasunean, ez errentagarritasun ekonomikoan, sozialean edo ingurumenezkoan… Gauza gehiegi ez dira aldatu.

    Ez dugu etsiko. Hemen gaude eta jarraituko dugu. Sustrai Erakuntza, ateak eta leihoak ireki.

    Gaurko elkarretaratzeko kartela...

    SUSTRAI Erakuntza Fundazioa
    www.fundacionsustrai.org eta www.sustraierakuntza.org
    sustraierakuntza@gmail.com