Kategoriaren artxiboa: Prestazio Handiko Trena (AHT)

Abiadura Handiko Nafar Korridorea

Orain da garaia ! AHT gelditu ! (elkarretaratzea)

    es 18 Eka 2015 - Prestazio Handiko Trena (AHT)

    Elkarretaratzearen kartelaAHT Gelditu!-ko (AHTren aurkako koordinakundea), Sustrai Erakuntza-ko, Ekologistak Martxan-eko kideak eta Nafarroan AHTren obrengatik kalteturik diren bizilagunak, larunbat honetan Foru Diputazioaren Jauregiaren aurrean AHTren (baita ere, EBT deiturikoa, Ezaugarri Behineneko Trena) eztabaidagarritasun sozialaren garrantzia azpimarratzeko eta obrak geldiarazteko garaia dela nabarmentzeko elkarretaratzea burutuko dugu. Obrek ikaragarrizko xahuketa ekonomikoa, baliabide publikoen hipoteka itzela eta Nafarroako natur ondarearen parte handi baten suntsipena ekartzegatik, alegia. Jarraitu irakurtzen

    Mahai-inguruaren aurkezpena: zer egingo dugu Prestazio Handiko Trenarekin (AHT) Nafarroan?

      es 21 Api 2015 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

      AHTri buruzko mahaingurua politikariekin kartelaNAFARROAKO AHT-REN EGITASMOARI BURUZKO EZTABAIDA
      Nafarroako Prestazio Handiko Trena (AHT), behar dugun trena?

      Eguna: 2015ko apirilaren 23a. Ordua: 19:00 h.
      Lekua: Katakrak aretoan (Kale Nagusia, 54, Iruñea).
      Gonbidatuak: EH Bildu, Equo, Geroa Bai, Izquierda-Ezkerra, Podemos – Ahal Dugu, PPN, PSN, UPN.
      Orain arte konfirmatu dutenak: EH Bildu (Xabi Lasa), Equo (David Marzo), Geroa Bai (Manu Ayerdi), I-E (Marisa de Simón), Podemos – Ahal Dugu (Ruben Velasco) eta PSN (Bernardo Ciriza).
      Mahai-inguruari buruzko bideo bat ikusi Xaloa Telebistaren webgunean. Jarraitu irakurtzen

      Los Arcos-eko Zirkuitua eta Nafarroa Arenaren ostean… Izuen AHT Txu-Txua !

        es 16 Mar 2015 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

        Gaurko prentsaurreko une bat...AHT Gelditu! Elkarlanak, Ekologistak Martxan-ek eta Sustrai Erakuntza Fundazioak manifestu bateratu baten zabalkundea egiten ari garela jakinarazi nahi dizuegu, Nafarroan AHT berehala gelditzeko aldarria eginez eta bide batez, heldu den apirilaren 11n giza-kate baten deialdirako gonbidapena egiten dizuegu. Giza-kate hau 12:30ean Iruñeako Sarasate Pasealekutik aterako da. Jarraitu irakurtzen

        AHT-ren lanek legez kanpo jarraitzen dute

          es 30 Abu 2014 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

          Epaia ezagutu zuenean egindako prentsaurrearen argazkiaAbiadura Handiko Trenaren lanek aurrera jarraitzen dute lege betebeharrei muzin eginez. Proiektua 2004. urtean onartu zen, baina lanak 2011ra arte ez ziren hasi. Ordurako, ingurumen inpaktuaren ebaluaketa bertan behera zegoen, besteak beste, araudi espainarrak ematen zion bost urteko iraunaldia pasatua baitzegoen, aldez aurretik eguneratua izan gabe. Hala, Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak erantzun zion pasa den udan Sustrai Erakuntza Fundazioak jarritako helegiteari. Epaiak argi eta garbi deklaratu zuen aipatutako ingurumen inpaktuaren ebaluaketaren iraungipena eta baliogabetasuna. Jarraitu irakurtzen

          Nafarroako Gobernuak ez ditu epai judizialak betetzen

            es 27 Ots 2014 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT), Zentral termikoak

            Sustrai Erakuntzaren beste pretsaurreko batArtikulu honetan Sustrai Erakuntzak Nafarroako Gobernuak ingurugiroari buruzko hainbat legediaren aurkako jarduera pilatu dituela salatu nahi du. Hala nola, AHTaren zuzeneko exekuzioa nahiz eta Ingurugiroaren gaineko Eraginen Deklarazioa baliogabea izan, AHTaren gaiarekin lotuta informazioaren eskuratzea eta parte hartze publikoaren ukatzea eta Castejongo zentral termikoen mantentzea egoera guztiz ilegalean. Baina komunikatu irakurri baino lehen gure kide den Pablo Cadena Ser irratian eginiko elkarrizketa entzun dezakezu ere, bai hemen edo archive.org webgunean (elkarrizketa erdaraz dago, barkatu eragozpenak): Jarraitu irakurtzen

            AHTari buruzko informazioa ezkutatzeagatik zigortu dute Nafar Gobernua

              es 7 Urt 2014 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

              MECSA kasuaren ebazpena azaltzeko emandako prentsaurrekoaHerritarrek abiadura handiko tren proiektuari buruz informazio publikoa jasotzeko eskubidea ez betetzeagatik eta informazioa ezkutatzeagatik zigortu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak gobernua. Sustrai Erakuntza fundazioak jarritako helegiteari arrazoia eman dio epaitegiak, eta onartu du gobernuak ez duela errespetatu edozein herritarrek egitasmo horren inguruan informazioa jasotzeko duten eskubidea. Nafarroako Gobernuak AHTari buruzko proiektuaren inguruan duen ingurugiroako informazio guztia eman beharko dio Sustrai Erakuntza Fundazioari, auzitegi aginduta. Hilabeteko epea eman dio horretarako, zabaldutako sententziaren bidez (pdf artxiboa, 174 Kb). Jarraitu irakurtzen

              Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren lanak legez kanpoko egoeran geratu dira

                es 1 Abu 2013 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

                Gaurko prentsaurrekoaren argazkiaIkuspuntu arrazional batetik abiaturik, Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren (AHT) ibilbidearen lanek etete deia jaso dute. Madrilgo Justizia Epaitegi Gorenak Sustrai Erakuntza Fundazioak ezarritako helegite (PDF artxiboa, 628 Kb) baten gaineko epaia eman du, Ingurumen Eraginen Aitorpenak (IEA) iraungitzat eta indargabetzat aitortuz. [Ondoren prentsa ohar hau irakurtzen jarraitu dezakezu, baina gaurko argazki eta bideo batzuk ikusi dezakezu ere. Bideoak Rmldd-k eta Ateak Irekik eginikoak dira, baina erderaz daude, barkatu eragozpenak]. Jarraitu irakurtzen

                Sustrai Erakuntza Fundazioa, Nafarroan tren konbentzionala hobetzeko, baina AHTa eraikitzen jarraitzeko proiektuaren aurrean

                  es 22 Mai 2013 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

                  KartelaNafarroako tren korridorearen proiektua erabat aldatu du Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Sustapen kontseilari Luis Zarraluki Nafarroako Parlamentuan agertu eta gero. Egin zuen agerraldiari so egiten badiogu, argi ikusiko dugu trenbideak bikoizteko aukera jartzen duela mahai gainean, behintzat, Castejon eta Iruñerria arteko zatian. Jarraitu irakurtzen

                  Maiatzak 25a larunbata manifestazioa Tafallan AHTko lanak gelditzeko

                    es 16 Mai 2013 - Audio eta bideo, Prestazio Handiko Trena (AHT)

                    KartelaNafar Gobernuak AHTko lanak mantentzeko apostua aurrean Sustrai Erakuntzak maiatzaren 25ean, larunbatarekin, Tafallako Nafarroako enparantzan, arratsaldeko 19:00etan manifestaldira joateko animatzen du. Orain, inoiz baino gehiago, AHT-a geldi dezagun. Bai trenari, AHT-rik ez. Jarraian manifestaldiren komunikatua eta gure kidea den Pablo Lorenteren bideoa aurkezten dugu (erderaz): Jarraitu irakurtzen