
Luis Gonzalez Reyes Ecologistas en Acción taldeko kide eta kimika zientzietan doktoreak ekarpen garrantzitsuak egin ditu ingurumen arazoak zabaltzeko. “En la espiral de la energía” liburuaren egileetako bat da. Bertan, gizateriaren historiari errepasoa egiten zaio energiaren ikuspuntutik, eta gizarte justu, demokratiko eta iraunkorra izan daitekeenaren gakoak ematen dira. Hori dela eta, maiatz honetan Iruñean hitzaldi bat ematea nahi izan genuen, baina ezinezkoa izango da. Hala ere, Luisen azken lanen laburpen bat ekarriko dugu webgunera.
Jarraitu irakurtzen

Une historiko honetan era guztietako aldaketak gertatzen ari dira, besteak beste, egungo krisi ekonomikoan isla dutenak. Duela bi urte, Parisen, munduko Estatuek onartu egin zuten aspaldiko ebidentzia: erregai fosilen kontsumoa planetaren klima aldatzen ari da. Jadanik biosferak ezin du guk sortutako CO2 bezalako hondakin gehiagorik xurgatu.
Nafar Gobernuak bitan eskatu du Santa María de Garoñako (Burgos) zentral nuklearraren itxiera, egun hauetan. Lehen
Nafar Gobernuak bere ondorioak aurkeztu ditu dagoeneko 


