“Euskal Herriaren burujabetza energetikoarantz joateko gida” liburua aurkeztu da Donostian, gure kidea den Xabier Zubialde eginikoa. Liburuan Euskal Herriko egoera energetikoaren diagnostikoa egiten da eta sektorearen gertuko esperientziak azpimarratzen dira. Liburua PDF formatuan dago internetetik jeisteko, bai euskaraz zein gaztelaniaz, eta banatu daiteke modu aske batean. Ondoren liburuaren sarrera eta indizea irakurri dezakezu, eta horrela begirada azkar bat ematen diozu argitalpenari. Jarraitu irakurtzen
Kategoriaren artxiboa: Biomasa errausketa
Bertan behera geratu da Orkoiengo biomasa errauste planta
Orkoien Osasuntsu plataformatik konfirmatu digute Orkoiengo biomasa errausketa plantaren proiektua behin betiko artxibatu dela, eta ospatzeko jaiegun bat antolato dute otsailaren 2rako igandea. Izan ere, Naforensak ez baitu Nafarroako Gobernuko Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak eskatzen zion galdararen potentzia eta isurpen toxikoen inguruko daturik aurkeztu. Hemen behean Orkoiengo Udalaren artxibatzeko arrazoiak ematen den ebazpena jarri dugu. Jarraitu irakurtzen
Subiranotasun energetikoari buruzko hitzaldia Agoitzen
Sustrai Erakuntza energia eta tokiko garapenari buruzko hitzaldia emango du, subiranotasun energetikoa jorratuz batez ere. Hitzaldia hurrengo ostirala, maiatzak 24, arratsaldeko 19:00etan, Agoitzko Udaletxearen Aurelio León aretoan. Ostiral Gorriak zikloaren barnean kokatzen da hitzaldia. Jarraitu irakurtzen
Subiranotasun energetikoa eta biomasari buruzko hitzaldia, Ezkarozen
Sustrai Erakuntza energia eta tokiko garapenari buruzko hitzaldia emango du, biomasaren aprobetxamendua jorratuz batez ere. Hitzaldiaren titulua honako hau da: Subiranotasun energetikoa eta biomasa. Hitzaldia hurrengo ostirala, apirilak 12, arratsaldeko 19:00etan, Ezkarozeko Jutaetxean izango da, Zaraitzun. Jarraitu irakurtzen
“Subiranotasun energetikoaren aldeko proposamena Nafarroan” hitzaldiaren dokumentua
Sustrai Erakuntza Fundazioak, gaur egungo energiaren eredu xahutzaileari buruzko eta eredu berri baterantz pausoa eman beharrari buruzko txostena prestatzen ari da. Pasa den azaroaren 13an, Pablo Lorente gure kideak txosten horren laburpena aurkeztu zuen Zabaldin “Subiranotasun energetikoaren aldeko proposamena Nafarroan” izenburupeko hitzaldian. Eztabaidagaiak interes handia sortu zuen elkartu zen publikoaren artean, lekua beteta zegoelarik eta hainbat hausnarketa eta galderekin parte hartu zuten bertaratutakoek. Ondorengo estekan, hitzaldirako erabilitako dokumentua aurkezten dugu prestatzen ari garen subiranotasun energetikoaren inguruko txostenaren sarrera gisa (PDF artxiboa, 154 Kb; edo epub artxiboa, 147Kb; erderaz biak). Horrela, txostena eta Pablorekin egindako solasaldi txiki batetik Gara egunkariak egin duen laburpena daukazu irakurtzeko ondoren, eta beste orri honetan hitzaldiaren bideo osoa ikusteko. Jarraitu irakurtzen
Utzubar Ceramica enpresak biomasa tratatzeko erabiltzeko prozedura Sakanarako irtenbide ona izan daitekeela
Etxarri Aranazko Utzubar Ceramica enpresan bisitan izan dira Sakanako Mankomunitateko presidente Aitor Karasatorre, Etxarriko alkate Joxi Bakaikoa eta Sustrai Erakuntza fundazioko teknikaria Xabier Zubialde. Ibarreko ingurumenaren babesa eta zaintza sustatu asmoz Sakanako Mankomunitateak enpresetara eginen duen bisita errondako lehena izan zen Utzubarrera egindakoa. Jarraitu irakurtzen
Orkoiengo biomasa erraustegiaren kontrako alegazio txostenaren aurkezpen publikoa
Hurrengo larunbatean, hilaren 12a, goizeko 11:00etan, Orkoiengo Gendarte Etxearen aurrean, biomasa erraustegiaren kontra prestatu dugun helegitea azalduko dugu. Badakizuenez, Sustrai Erakuntza Fundazioak lanean egon dela azken egunotan Orkoienen egin nahi duten biomasa errausteko plantaren proiektuarekin. Prestatu dugun alegazio txostena (PDF fitxategia, 1,9 Mb) nahi duzun moduan erabili dezakezu, horretarako prestatu dugulako. Badaezpadako, gogorarazi nahi dizugu helegiteak aurkezteko epea hurrengo maiatzaren 15an bukatuko dela. Jarraitu irakurtzen
Zer da biomasa?
Biomasa jatorri biologiko, organikoa duen material oro da, gauzatzeko milaka urte behar izan dituzten ikatza, petrolioa eta gasa ezik. Ofizialki, biomasa erretzearen isurketen CO2 balantzea neutrotzat jotzen da. Biomasa erretzean CO2a askatzen da baina askaturiko CO2 hori zuhaitz eta landareek hazteko etengabe xurgatu duten CO2a da eta ez ordea erregai fosilekin gertatzen den moduan, milaka urteko prozesu baten ondorioz lurpean harrapatua geratu den CO2aren “bat-bateko” askatzea. Jarraitu irakurtzen