El Tribunal Supremo ha ratificado la ilegalidad del segundo grupo de la central térmica de ciclo combinado de Hidrocantábrico, y ha anulado el PSIS que le otorgó el Gobierno de Navarra en noviembre de 2005. Esta sentencia es firme y condena a que el Gobierno de Navarra e Hidrocantábrico se hagan cargo de forma conjunta de las costas del juicio. Además. podría acarrear la paralización de la actividad dado que no mantiene la distancia de 2.000 metros al núcleo urbano de Castejón. A continuación os ofrecemos la nota de prensa emitida por la Plataforma de la Ribera + Centrales NO. También podéis descargar el texto completo de la sentencia (archivo PDF, 3,3 Mb). Jarraitu irakurtzen
Trenaren alde eta ATH-aren aurkako Nafar Hautetsien Sarearen manifestua
Trenaren alde eta ATH-aren aurkako Nafar Hautetsien Sarearen manifestua aurkezten dugu aurrerago. Nafarroako Parlamentua eta hainbat kontzeju eta udaletxeko hautetsiak biltzen dute talde honek AHT-aren aurka eta oraingo trenbidearen hobekuntzaren alde apustua egiten du. Sare honen bultzatzaile batzuk Sustrai Erakuntza Fundazioaren patronatuko kideak dira: Jarraitu irakurtzen
AHT nafarra ez da, ez erabilgarria ez errentagarria
AHTaren lanak hasi dira Nafarroan, berau justifikatzen duen inongo ikerketarik gabe. 1999. urtean Sustapen Ministerioak “Nafarroako Abiadura Handiko Korridorearen eskakizun eta errentagarritasun ikerketa” izeneko azterketa sustatu zuen. Inork ez ditu ondorioak ezagutzen, argitaratuak izan ez direlako. 2010eko azaroan Nafar Gobernuak MECSA enpresari eskatutako txosten bat aurkeztu zuen, onurak baino jasotzen ez zituen txosten bat, korridorearen eragin kaltegarrien analisien gehitzea eragotzi zuena. Txosten honi buruzko titularrak baino ez direnez argitaratu, Sustraik Nafar Gobernuaren aurkako helegitea jarri du, ingurumen informazioaren eskuramen eskubideak urratu dituelako. Jarraitu irakurtzen
Nafar Parlamentuan AHTko lanak geldiarazteko eztabaidaren laburpena
Joan den asteazkena, azaroaren 16a, Nafarroako Parlamentuan Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Batzordeko bilkur bat burutu zen, non Nafarroako Gobernua premiatzen zen Castejón – Iruña Abiadura Handiko Korridorearen obren hasierarekin zerikusia duen inongo jarduketarik ez dezan abian jarri. Gure web orrialde honetan mozioaren laburpen bat jartzen dugu, eta bilkuraren transkripzio txiki bat, Sustrai Erakuntzaren eremu horretan egin duen lana islada ematen duelako.
Nafarroako AHT proiektuari buruzko hitzaldia Arrosadian
Hurrengo osteguna, azaroak 17a, arratsaldeko 20:00etan, Iruñeako Arrosadia auzoko San Fermin Peñan, Sustrai Erakuntzak, AHT Gelditu Elkarlanarekin, hitzaldi bat antolatu du non “abiadura handiko trenbide konexioaren proiektuaren errentagarritasun soziala Nafarroan” ikerketa txostena aurkeztuko da. Jarraitu irakurtzen
Nafarroako AHT proiektuaren EZ-errentagarritasun sozialari buruzko hitzaldia
Hurrengo asteazkena, azaroak 9a, Sustrai Erakuntzak hitzaldi bat antolatu du non “abiadura handiko trenbide konexioaren proiektuaren errentagarritasun soziala Nafarroan” ikerketa txostena aurkeztuko da. Lana Roberto Bermejo eta Alejo Etchart, Euskal Herriko Unibersitateko ikerlariek egin dute, eta hitzaldia beraiek emango dute, txostena sakonki ezagutzera emateko. Eguzki Irratian elkarrizketa bat egin diote Alejo Etcharti hitzaldiari buruz, fitxategi honetan (mp3 formatoa, 3,6 Mb) entzun dezakeguna.
Sustrai Erakuntza Nafarroan hasi diren Abiadura Handiko Trenaren lanen aurrean
Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren (edo Prestazio Altuko) hasierako lanen iragarpenaren aurrean, Sustrai erakuntza Fundazioak jakinarazi nahi du, Nafar Gobernuaren zentzugabekeria deitoratzen duela eta asmo honekin aurrera jarrai ez dezan gogo handiz lanean segituko duela. Sustraien iritziz, pentsatutako azpiegitura ez da beharrezkoa komunitatearen etorkizunerako, hala, azken honen eraikitzea eta martxan ezartzea gizarteari inongo onurarik ekarriko ez dion baliabideen xahutzea besterik ez da.
Jarraitu irakurtzen
Nafarroako abiadura handiko trenaren lotura-proiektuaren errentagarritasun sozialari buruzko txostena
Gaur, 2011ko azaroak 2, Sustrai Erakuntza Fundazioak nafarroako abiadura handiko korridorearen proiektuaren errentabilitate sozial eta ekonomikoari buruzko ikerketa aurkeztu du. Lan hau Roberto Bermejo, David Hoyos eta Alejo Etchart (EHU-UPV) ikerlariek egin dute. Textu barruan ainbat dokumentu deskargatu dezakezu (tartean txostena), baina eskema era duen laburpen hau gomendatzen dugu (PDF fitxategia, 98 Kb, erderaz bakarrik).
Informe sobre la rentabilidad social del proyecto de conexión de alta velocidad ferroviaria en Navarra
Hoy, 2 de noviembre de 2011, la Fundación Sustrai Erakuntza ha presentado en Pamplona un estudio económico sobre la rentabilidad social del Tren de Alta Velocidad (TAV) en Navarra. Ha sido elaborado por los economistas e investigadores Roberto Bermejo, David Hoyos y Alejo Etchart (de la UPV-EHU). En el cuerpo de la noticia tienes varios documentos para descargar (además del propio informe), pero recomendamos este resumen en forma de esquema (archivo PDF, 98 Kb).
Txosten laburpena: Abiadura handiko trenbide konexioaren proiektuaren errentagarritasun soziala Nafarroan

Abiadura Handiko Trenaren Nafar Korridorearen errentabilitate sozial eta ekonomikoari buruzko ikerketaren laburpena, Sustrai Erakuntza gaur aurkeztu duena.
Herrialde industrializatu gehienak hondatzen dituen krisi ekonomikoa, krisi finantzario bezala definitzen da, nahiz eta aditu askok ezaugarri fisiko baten garrantzian bat egin, hau da, petrolioaren agortzean alegia. Harik eta gobernuetako txostenetan batzuen hitzetan ere, zibilizazioaren kolapso baten atarian egon gaitezke. Petrolio garestiak batez ere garraioan eragiten du eta areago garraio espainolean, errepideko garraioan nagusitzen delako. Espainiako krisi ekonomikoaren gogortasun berezia bi faktore bereizgarrik azaltzen dute: higiezinen burbuila eta petrolioarekiko aparteko dependentzia. Japongo 1989. urtearen ondorengo esperientziak, higiezinen krisia gainditzearen zailtasuna erakusten du. Petrolioaren dependentziak, bataz besteko europarraren gainetik 10 puntu baino gehiago dituelarik, erregai honen prezioaren igoaldiaren aurrean Espainiako ekonomia bereziki ahula da. Jarraitu irakurtzen