
- Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuak oniritzia eman dio Caparrosoko Valle de Odieta makrogranja handitzeko
- Sustrai Fundazioak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekiko gaitzespena eta konfiantza galera adierazi du
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako informazio-lana eta sinadura-bilketa. Kasu honetan, Urbasa Andia Bizirik plataforma beteranoa eta Gure Haizea plataforma gaztea izan dira inplikatuak. Azken hilabeteotan lan handia egin dute, eta hitzaldiak eta bilerak egin dituzte instalazio mota hauek ezartzen saiatzen diren lurraldeetan zer ondorio dakarten jakinarazteko eta azaltzeko.
Jarraitu irakurtzenLa noticia de la retirada del grupo chino Qinghai Salt Lake del proyecto de Mina Muga y su renuncia a invertir 270 millones de euros, representa un duro golpe para la credibilidad y viabilidad de sus promotores, la empresa Geoalcali. Hecho que también puede afectar a otros inversores y entidades que habían mostrado su interés condicionado a su pronta resolución administrativa. Para quienes nos hemos opuesto a este proyecto, tanto habitantes de la Bal D´Onsella y del Perdón, como organizaciones sociales y ecologistas, esta decisión es motivo de satisfacción. Y no porque coincidamos con la razón de ser y los objetivos codiciosos de estos fondos y empresas, sino porque la lógica de sus decisiones pone en evidencia las inconsistentes razones sobre las que se ha ido desarrollando este proyecto y que llevamos tiempo denunciando.
Jarraitu irakurtzenEz dira berriak azken hamarkadetan Espainiako trenbideetan izandako matxurak, atzerapenak eta tren-faltak. Beti egon ahalko dira atzerapen, matxura eta/edo istripuak, bai ustekabekoak zein tren-zerbitzuarekin zerikusirik ez dutenak. Azken urteotan, tren-zerbitzuak okertzen, kaltetzen edo ezabatzen ari diren egoera gehienak, bereziki pertsonen garraioari dagokiona, metatzen ari dira etengabe Espainiar estatuan.
Jarraitu irakurtzenSustrai Erakuntza fundazioak txosten berri bat aurkeztu du. Oraingoan, tokiko erakundeei ingurumenarekin lotutako eskubideak defendatzen laguntzeko gida praktiko bat da. Izenburua: “Ingurumena eta lurraldea defendatzeko Nafarroako toki entitateentzako gida juridikoa“.
Jarraitu irakurtzenGaur, abuztuak 4, La Bal D’Onsella eta Erreniegako Meategien aurkako Plataformak, Ecologistas en Acción taldeak eta Sustrai Erakuntza Fundazioak eskaera bat aurkeztu dute Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako herri-lanen esleipenak ikertzeko sortutako Ikerketa Batzordeak Mina Muga sar dezan bere lanetan.
Jarraitu irakurtzenAurreko komunikatuan iragarri genuen bezala, duela bi aste Jose Antonio Santanok, Garraio eta Mugikortasun Iraunkorraren estatu-idazkariak, hedabideei adierazi zien AHTaren Nafarroako korridorea Euskal Y-arekiko lotunea erabakitzeko zundaketa geologikoen hasiera berehalakoa izango dela.
Jarraitu irakurtzenGaur, 2025eko uztailaren 28an, Vianako biometanizazio-plantaren aurkako plataformak 3.700 alegazio aurkeztu ditu Lizarrako erregistroan, Viana, Mendabia, Oion, Aras, Bargota, Moreda eta Logroñoko bizilagunek sinatuta. Alegazio horiek Vianako metano-gasaren makroplantaren proiektuari elkartasuna eta gaitzespena adierazi nahi izan diote.
Jarraitu irakurtzen[STOP AHT Zundaketak ekimenaren prentsa oharra. Sustrai Erakuntza fundazioak bertan parte hartzen du.] Joan den uztailaren 7an, Espainiako Gobernuak, Garraioko Estatu idazkari José Antonio Santanoren bitartez, hainbat iragarpen egin zituen AHTari buruz.
Jarraitu irakurtzen