Valle de Odieta enpresak eta bere filialak (HTN) urteak daramatzate instalazioak handitu nahian, administrazioa ezartzen ari den erregulazio guztien aurka. Orain 1450 txahalentzako granja berri bat jartzen saiatzen ari dira. Proiektu honi alegazio hauek jartzera animatzen zaitugu, urriaren 14ra arte dago epea. Hemen dituzu argibideak alegazioa betetzeko eta aurkezteko…
Jarraitu irakurtzenDenontzako eta denerako tren eredu bat behar dugu
Asteartean, Nafarroako Parlamentuan izan zen “debatea” Iruñea Euskal Y Grekoarekin lotzeko ibilbide egokienaren inguruan, eta herenegun, asteazkenean, Chivite presidentearen eta Pradales lehendakariaren arteko bileran, besteak beste, Nafarroa eta Espainia arteko abiadura handiko trenbidearen loturaz hitz egin ondoren, Sustrai Erakuntza Fundazioak honako komunikatu hau egiten du:
Jarraitu irakurtzenTuterako lohiak, egin behar ez denaren adibide garbia
Abuztua da, oporraldia pertsona askorentzat, gobernatzen dutenentzat barne. Eta, hala ere, ohikoa izaten da abuztua aprobetxatzea gai batzuk zarata handirik gabe jorratzeko, nahiz eta garrantzi handikoak izan.
Jarraitu irakurtzenEZ GALGORIK EZ PODENKORIK
Aste batzuk daramatzagu AHTaren “udako sugearekin” eta Iruñetik deituriko ”Euskal Y”-ra Ezkiotik edo Gasteizetik lotura.
Jarraitu irakurtzenAraztegiko lohien Tuterako kudeaketa zentralizatuari ez
- Tuterako araztegian Nafarroan sortutako araztegiko lohien % 40 kudeatzeko proiektua artifizialki zatitu da, eta horrek zaildu egiten du haren ingurumen-inpaktuaren azterketa.
- Proiektuak ez du adierazten zer egingo den azken hondakinarekin, baina badirudi Erriberako laborantza soroetan isuriko dela, gaur egun nitratoengatiko kutsadura-tasa handiak dituztenak.
Memoria de Actividades 2023 de Sustrai Erakuntza
La Fundación Sustrai Erakuntza ha repasado las actividades realizadas durante el pasado año 2023, y las ha recogido en esta Memoria de Actividades. Proporciona una panorámica de lo que se ha realizado durante el añopasado y sus resultados. En los siguientes apartados se detallan las actividades que ha realizado la fundación Sustrai Erakuntza en el año 2023, incluyendo referencias a actividades realizadas anteriormente para ofrecer un contexto. Se puede conseguir mas información sobre la mayoría de ellas siguiendo los enlaces que se ofrecen.
Jarraitu irakurtzenZundaketak gelditzea, gakoa
Iazko udaberrian, Sakana, Itza eta Goierrin AHTarendako zundaketa geologikoak egiteko eskaera uholde bat sartu zen udaletxeetan. Sakanan, osotara 15 zundaketa eta proba geofisiko askotarako eskaera egin zen, Erroztik hasita Olaztiraino. Berri larria izan zen, STOP AHT zundaketak ekimena osatzen dugun taldeok uste baitugu zundaketak obren hasiera direla.
Jarraitu irakurtzenSustrai Erakuntzaren txosten berria: planetaren mugen barruko gizarterako proposamenak
Sustrai Erakuntza Fundazioak txosten berria aurkeztu du: Zer egin Desazkundearen aurrean? Datozen hamarkadetako Nafarroako gizartearentzako proposamen koadernoa. Planetaren mugen barruan garatzen jarrai dezakeen Nafarroako gizarte baterantz aurrera egiteko proposamenak biltzen dituen testua da. Txosten osoa deskarga dezakezu, bai PDF formatuan, bai EPUB formatuan (liburu elektronikoetarako erabilgarria). Paperean ere eskura daiteke eskaera orri honen bidez eskatuta, eta postaz bidaliko dizugu. Jarraian laburpen bat irakur dezakezu…
Jarraitu irakurtzenSustrai Erakuntzaren txosten berriaren aurkezpena, etorkizuneko proposamenekin
Sustrai Erakuntza Fundazioak txosten berri bat aurkeztuko du: Zer egin desazkundearen aurrean? Datozen hamarkadetako Nafarroako jendartearentzako proposamenen koadernoa. Eta lan hau koaderno bat balitz bezala eskaintzen dugu. Bertan hainbat proposamen zabaltzen ditugu Nafarroako jendartea muga biofisikoen arabera garatu ahal izateko. Txosten berri hau heldu den maiatzaren 23an, osteguna, aurkeztuko dugu, 18:00etan, Civivox Condestable eraikinean, Kale Nagusia 2, Iruñea. Gurekin batera, Adrian Almazan filosofo eta aktibistak parte hartuko du eta krisiei eta irtenbide posibleei buruzko bere gogoetak partekatuko ditu.
Jarraitu irakurtzenAlternatiba ekosozial justuen alde, AHTrik ez
Datorren larunbatean, maiatzaren 11n, AHT Gelditu! Nafarroak AHTaren Aurkako Eguna antolatu du Iruñean. Era berean, Gune ekosozialistak, Emakumeen Mundu Martxak eta Eskubide Sozialen Kartak manifestazio bat deitu dute, Bizitza duinen alde, Alternatiba ekosozial justua lelopean.
Jarraitu irakurtzen