Sustrai Erakuntza eta Yesa + No elkarteek, Karmele Irigibel Galipentzuko alkatearekin batera, salaketa (PDF, 162 Kb) jarri dute Ebroko Ur Konfederazioaren (CHE) aurka, 2013ko Esako urtegiaren hondamendian “inguruko herritarrak arrisku larrian jartzeagatik”. Salatzaileen esanetan, CHEk ez zuen zuhurtzia printzipioaren arabera jokatu larrialdi hartan. Ondoren prentsa oharra, salaketaren zati bat eta Navarra Televisión-aren bideoa… Jarraitu irakurtzen
Kategoriaren artxiboa: Ura eta urtegiak
Valdegako ur estrakzioak eta Jurramendiko Mankomunitatearen proiektuari buruzko hitzaldia Lizarran
Sustrai Erakuntza eta Ega Salba Dezagun Elkarteak, Valdegako ur estrakzioak eta Jurramendiko Mankomunitatearen proiektuari buruzko hitzaldia emango dute, Lizarran. Hitzaldia Ekologistak Martxan antolaturiko Azaro Ekologikoaren jardunaldiak barne kokatzen da, eta hurrengo ostirala, azaroaren 8a, arratsaldeko 19:00etan, Lizarrako Liburutegian izango da. Jarraitu irakurtzen
Itoitz Urtegia eta Nafarroako Ubideari buruzko txotena: Itoitz 2012. Analisi ekonomikoa
Rosario Brinquisek Itoitz 2012. Analisi ekonomikoa izenburuko lana egin du. Azterketa hori Zaragozako Unibertsitatean garatu du, Pedro Arrojok zuzendu uraren kudeaketari buruzko masterraren barruan. Txostenaren aburuz, Itoitzko urtegiak, Nafarroako ubidearen lehen faseak eta lehen faseko lurrak ureztatzeko lanek 1.751 milioi eurotik goitiko kostua dute. Datu horietatik abiatuz, lanak hiru ondorio nagusi nabarmentzen ditu: proiektua ez dela errentagarria gizartearentzat; lanpostu gutxi sortzen dituela; eta ur horniketarako egindako aurreikuspenak errealitatetik urruti direla. Jarraitu irakurtzen