Kategoriaren artxiboa: Sustraiko txostenak

Sustrai Erakuntza fundazioak egindako txosten eta beste dokumentuak

“Azken deia” manifestua, krisi ekonomikoa edo erregimen krisia baino gehiago da hau: zibilizazio krisia da

    es 13 Uzt 2014 - Energia, Sustrai Erakuntza fundazioa, Sustraiko txostenak

    Manifestuaren logoaAzken deia” manifestuak zibilizazio aldaketa handi gainean gaudelako zabaldu nahi du. Gaur egungo kontsumo gizartea iraunkorra ez delako eta krisia deitzen dioguna gure planetaren mugetara ailegatu garenaren aztarnak dira, besterik ez. Oharra honen garrasia da, azken deiarena. Espainiako Estatuko 250 irakasle, intelektual, zientzialari eta ekintzaile politikok sinatu dute ondoan aurkezten dugun manifestuaren testua. Sustrai Erakuntzak ere sinatzen, babesten eta zabaltzen duen testua da, eta zuk ere sinatu dezakezu. Jarraitu irakurtzen

    “Subiranotasun energetikoaren aldeko proposamena Nafarroan” hitzaldiaren dokumentua

      es 21 Aza 2012 - Biomasa errausketa, Energia, Sustraiko txostenak, Tentsio altuko linea, Zentral termikoak

      Zentral termiko baten irudiaSustrai Erakuntza Fundazioak, gaur egungo energiaren eredu xahutzaileari buruzko eta eredu berri baterantz pausoa eman beharrari buruzko txostena prestatzen ari da. Pasa den azaroaren 13an, Pablo Lorente gure kideak txosten horren laburpena aurkeztu zuen ZabaldinSubiranotasun energetikoaren aldeko proposamena Nafarroan” izenburupeko hitzaldian. Eztabaidagaiak interes handia sortu zuen elkartu zen publikoaren artean, lekua beteta zegoelarik eta hainbat hausnarketa eta galderekin parte hartu zuten bertaratutakoek. Ondorengo estekan, hitzaldirako erabilitako dokumentua aurkezten dugu prestatzen ari garen subiranotasun energetikoaren inguruko txostenaren sarrera gisa (PDF artxiboa, 154 Kb; edo epub artxiboa, 147Kb; erderaz biak). Horrela, txostena eta Pablorekin egindako solasaldi txiki batetik Gara egunkariak egin duen laburpena daukazu irakurtzeko ondoren, eta beste orri honetan hitzaldiaren bideo osoa ikusteko. Jarraitu irakurtzen

      Itoitz Urtegia eta Nafarroako Ubideari buruzko txotena: Itoitz 2012. Analisi ekonomikoa

        es 27 Mai 2012 - Oinarrizko dokumentuak, Sustraiko txostenak, Ura eta urtegiak

        Asamblea Anual de la Fundación Nueva Cultura del AguaRosario Brinquisek Itoitz 2012. Analisi ekonomikoa izenburuko lana egin du. Azterketa hori Zaragozako Unibertsitatean garatu du, Pedro Arrojok zuzendu uraren kudeaketari buruzko masterraren barruan. Txostenaren aburuz, Itoitzko urtegiak, Nafarroako ubidearen lehen faseak eta lehen faseko lurrak ureztatzeko lanek 1.751 milioi eurotik goitiko kostua dute. Datu horietatik abiatuz, lanak hiru ondorio nagusi nabarmentzen ditu: proiektua ez dela errentagarria gizartearentzat; lanpostu gutxi sortzen dituela; eta ur horniketarako egindako aurreikuspenak errealitatetik urruti direla. Jarraitu irakurtzen

        Sakanako Mankomunitateak porlandegiko hondakinen errausketaren egitasmoa bertan behera uztea eskatu du

          es 26 Mai 2012 - Hondakinak eta errausketa, Sustraiko txostenak

          Cementos PortlandCementos Portlandek apirilean Olatzagutian duen porlandegian hondakinen errausketa egiteko egitasmoa (PDF dokumentua, 2,8 Mb) aurkeztu zuen Industria Departamentuan. Sakanako Mankomunitateko batzarrak egitasmoari aurkeztu dizkion alegazioak onartu zituen. Ibarreko erakundearekin batera Sakanako 15 alkateetatik 13k ere sinatu dute alegazioa. Sakanako Mankomunitateak porlandegian hondakinen errausketa bertan behera uztea eskatu du, Nafar Gobernuari sartu dion alegazioan; Sustrai Erakuntza eta beste talde eta pertsonaren laguntzarekin egindakoa. Artikulu honetan alegazioaren laburpen bat aurkezten dugu, eta alegazioaren testu osoa PDF formatuan lortu dezakezu (226 Kb, erderaz). Jarraitu irakurtzen

          Nafarroako abiadura handiko trenaren lotura-proiektuaren errentagarritasun sozialari buruzko txostena

            es 2 Aza 2011 - Oinarrizko dokumentuak, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT), Sustraiko txostenak

            Txostena aurkezpenaren prentsaurrekoaGaur, 2011ko azaroak 2, Sustrai Erakuntza Fundazioak nafarroako abiadura handiko korridorearen proiektuaren errentabilitate sozial eta ekonomikoari buruzko ikerketa aurkeztu du. Lan hau Roberto Bermejo, David Hoyos eta Alejo Etchart (EHU-UPV) ikerlariek egin dute. Textu barruan ainbat dokumentu deskargatu dezakezu (tartean txostena), baina eskema era duen laburpen hau gomendatzen dugu (PDF fitxategia, 98 Kb, erderaz bakarrik).

            Jarraitu irakurtzen

            Txosten laburpena: Abiadura handiko trenbide konexioaren proiektuaren errentagarritasun soziala Nafarroan

              es 2 Aza 2011 - Prestazio Handiko Trena (AHT), Sustraiko txostenak

              Txostenaren portada

              Abiadura Handiko Trenaren Nafar Korridorearen errentabilitate sozial eta ekonomikoari buruzko ikerketaren laburpena, Sustrai Erakuntza gaur aurkeztu duena.

              Herrialde industrializatu gehienak hondatzen dituen krisi ekonomikoa, krisi finantzario bezala definitzen da, nahiz eta aditu askok ezaugarri fisiko baten garrantzian bat egin, hau da, petrolioaren agortzean alegia. Harik eta gobernuetako txostenetan batzuen hitzetan ere, zibilizazioaren kolapso baten atarian egon gaitezke. Petrolio garestiak batez ere garraioan eragiten du eta areago garraio espainolean, errepideko garraioan nagusitzen delako. Espainiako krisi ekonomikoaren gogortasun berezia bi faktore bereizgarrik azaltzen dute: higiezinen burbuila eta petrolioarekiko aparteko dependentzia. Japongo 1989. urtearen ondorengo esperientziak, higiezinen krisia gainditzearen zailtasuna erakusten du. Petrolioaren dependentziak, bataz besteko europarraren gainetik 10 puntu baino gehiago dituelarik, erregai honen prezioaren igoaldiaren aurrean Espainiako ekonomia bereziki ahula da. Jarraitu irakurtzen