Sustrai Erakuntza Fundazioak salatu egin du Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegian, Iruñeko Etxabakoitz auzoan egin nahi duten operazio urbanistiko espekulatzailea, Prestazio Handiko Trenerako (PHT edo AHT) geltokiarekin batera. Fundazioak uste osoa du makro-azpiegitura honen tramitazioa irregulartasunez josita egon dela hasieratik, 2010ean, gaurdaino. Plan honek aurrera eginez gero, PHT-AHTrako geltoki berri bat eraiki egungo tren geltokia deuseztatuz, merkataritza gune berri bat zabaldu, 9.000 mila etxebizitza berriko bi bizitegi-gune sortu, gune biomediko bat eta erakustazoka eginen dira. Jarraitu irakurtzen
Kategoriaren artxiboa: Prentsa oharrak
AHTren eta Etxabakoitzeko urbanizazioaren proiektuak gelditzeko eskatu dio Sustrai Erakuntzak aldaketaren gobernuari
Nafarroako AHTren eta Etxabakoitzeko urbanizazioaren proiektuak gelditzeko eskatu dio Sustrai Erakuntza Nafarroako Gobernu berriari. Aurreko gobernuak, Iruñea, Zizur eta Zizur Zendeako udalekin batera, bizitegi-gune berria eraikitzeko plana aktibatu zuen Etxabakoitz auzoan. Bizitegi-gunea AHTren Iruñeko geltokia aurreikusten den tokian eraiki nahi dute. Sustrai Erakuntzak salatu du “proiektu espekulatibo” berri horrek zentzurik ez duela, etxebizitza gehiagoren beharrik ez dagoelako. Jarraitu irakurtzen
Olaztiko porlandegian hondakinak erretzeko baimenaren baliogabetzea eskatu du Sustrai Erakuntzak
Cementos Portland Valderrivasek Olatzagutiko porlandegian hondakinak erretzeko Ingurumen Baimen Bateratua 2013ko ilbeltzaren 16tik du. Enpresak bi urteotan proiektua martxan jartzeko inolako jarduerarik egin ez duenez, Sustrai Erakuntza fundazioak Nafarroako Gobernuari porlandegiaren hondakinak erretzeko baimena iraungia, baliorik gabe dagoela izendatzea eskatu dio. Fundazioko kideen iritziz legea eskutan Nafarroako Gobernuak baimena indarrik gabe utzi behar du. Jarraitu irakurtzen
Nafarroako Abiadura Handiko Trena Europako Batzordearen aurrean salatuta hainbat zuzentarau urratzeagatik
Nafarroako AHTaren proiektuagatik Europako Batzordearen aurrean Espainiako eta Nafarroako gobernuen aurkako salaketa aurkeztu du Sustrai Erakuntza fundazioak. Europako Parlamentuko Compromis taldeko kide Jordi Sebastiàk eraman du salaketa Europako Batzordeko Ingurumen Zuzendaritzako bulegora, Bruselan. AHTak Nafarroan Europako hainbat zuzentarau urratzen dituela nabarmendu du fundazioak; 160 orriko txostena osatu du hori agerian uzteko. «Salaketa sendoa da; Espainiako eta Nafarroako gobernuek behin eta berriz urratu dituzte, nahita, Europako hainbat zuzentarau», erran dute Sustrai Erakuntzako kideek. Jarraitu irakurtzen… Prentsa oharra bera gaztelaniaz eta ingelesez. Info7 Irratian elkarrizketa (gaztelaniaz): Jarraitu irakurtzen
Mahai-inguruaren aurkezpena: zer egingo dugu Prestazio Handiko Trenarekin (AHT) Nafarroan?
NAFARROAKO AHT-REN EGITASMOARI BURUZKO EZTABAIDA
Nafarroako Prestazio Handiko Trena (AHT), behar dugun trena?
Eguna: 2015ko apirilaren 23a. Ordua: 19:00 h.
Lekua: Katakrak aretoan (Kale Nagusia, 54, Iruñea).
Gonbidatuak: EH Bildu, Equo, Geroa Bai, Izquierda-Ezkerra, Podemos – Ahal Dugu, PPN, PSN, UPN.
Orain arte konfirmatu dutenak: EH Bildu (Xabi Lasa), Equo (David Marzo), Geroa Bai (Manu Ayerdi), I-E (Marisa de Simón), Podemos – Ahal Dugu (Ruben Velasco) eta PSN (Bernardo Ciriza).
Mahai-inguruari buruzko bideo bat ikusi Xaloa Telebistaren webgunean. Jarraitu irakurtzen
Los Arcos-eko Zirkuitua eta Nafarroa Arenaren ostean… Izuen AHT Txu-Txua !
AHT Gelditu! Elkarlanak, Ekologistak Martxan-ek eta Sustrai Erakuntza Fundazioak manifestu bateratu baten zabalkundea egiten ari garela jakinarazi nahi dizuegu, Nafarroan AHT berehala gelditzeko aldarria eginez eta bide batez, heldu den apirilaren 11n giza-kate baten deialdirako gonbidapena egiten dizuegu. Giza-kate hau 12:30ean Iruñeako Sarasate Pasealekutik aterako da. Jarraitu irakurtzen
Sustrai Erakuntzak benetako parte hartze prozesua eskatu du Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko Plan berria (PIGRN) osatzeko
Jakina denez, Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko Plana (PIGRN 2010-2020) bertan behera utzi du Espainiako Auzitegi Gorenak, behin betirako. Ondorioz, Nafarroako Gobernuak hasi du plan berri bat osatzeko prozesua: “Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko Plan Integratua 2015-2025” (PIGRN). Erran daiteke, beraz, bost urte galdu ditugula Nafarroako hondakinen kudeaketaren auzian, eta plan berriarekin, aurrekoaren urteak aldatu nahi dituztela, nagusiki. Hortik aurrera, ezer gutxi. Gure prentsa oharra irakurtzen jarraitu, baina baita ere gure salaketari Nafar Gobernuaren erantzuna ikusi… Jarraitu irakurtzen
Nafarroako Hondakinen Plana Cementos Portland zaborra erretzeko ekimenarekin erlazionatuta
Orain dela gutxi ezagutzen genuen Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabe utzi zuen Nafarroako Hiri Hondakinen Plana. Sustrai Erakuntza fundazioak eta Sakanako Mankomunitateak eraman zuten plana auzitara. Arrazoi horregatik, prentsaurreko batean parte hartu dugu Mankomunitate, Olaztiko Udaletxea eta 3 Mugak Batera plataformarekin. Hemen duzu gure irakurketa, Guaixe Aldizkarian agertu den bezala… Jarraitu irakurtzen
Espainiako Auzitegi Gorenak behin betiko utzi du baliogabean Nafarroako Hiri Hondakinen Plana
Espainiako Auzitegi Goreneko Administrazio-Auzietarako 5. sekzioak atzera bota du Nafarroako Gobernuak aurkeztutako helegitea eta, beraz, baliogabe utzi du Nafarroako Hiri Hondakinen 2010-2020 Plan Integratua. Sakanako Mankomunitateak eta Sustrai Erakuntza fundazioak eraman zuten plana auzitara. (Arankoan egin dugun prentsaurrekoari buruzko testua irakurtzen jarraitu, eta baita ere epai osoa jaso, audioa, argazkiak…) Jarraitu irakurtzen
Hondakinen Plana justizia epaitegietan
Sustrai Erakuntzaren iritzi artikulua, Nafar Gobernuak zaborrak kudeatzeko Plana berrikustea proposatu duenaren harira. Zaborraren plana epaiketetan baliogabea izendatu da.
Nafarroa erreferentziazko eskualdea zen hiri hondakin solidoen kudeaketan, XX. mende bukaeran. Nafarroari egiten zioten so bertze hainbat eskualdek, hondakinak tratatzeko haien moduak hobetze aldera. Gero, ordea, bertzeen artean nabarmentzeari utzi zion, eta, orain, noraezean dabil, Europak zehaztutako bideetan gidatuko duen inolako planik gabe. Jarraitu irakurtzen