Kategoriaren artxiboa: Sustrai Erakuntza fundazioa

Sustrai Erakuntza fundazioaren aktibitateari buruzko horriak

Sustapen Ministerioak Nafarroako Ezaugarri Behineneko Trenaren proiektua aldatu egin du jada

    es 26 Api 2013 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

    Abiadura Haundiko Trenaren lanakSustrai Erakuntza Fundazioak uste du Nafarroan jada errealitatea dela abiadura handiko tren korridore berria eraikitzeko proiektuaren aldaketa (AHT, EBT, EAH, izen guztiak sinonimoak dira). Asteon Aralarko parlamentari Txentxo Jimenezek aurreratu du, eta Nafarroako Gobernuari eskatu dio AHTaren obrak bertan behera uzteko, mahai gainean utzi baititu Sustapen Ministerioak Nafarroako abiadura handiko korridorearen “aldaketa sakonei” buruz dituen zalantzak. Jarraitu irakurtzen

    Nafarroako parlamentuko kontseilariaren agerraldia NHKPIak indargabetzen duen epaiari buruz

      es 25 Ots 2013 - Audio eta bideo, Hondakinak eta errausketa

      Imagen de una sesión anterior, tomada del video del ParlamentoJose Javier Esparza Abaurrea Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio kontseilariak parlamentuko batzordean azaldu zuenez, Nafarroako Hondakinen Kudeaketa Plan Integralak (NHKPI) eta Olaztiko porlandegiaren balioztapen proiektuak “zerikusik ez duten bi gauza dira”. Artikulu honetan agerraldian esan zuenaren transkripzioa egiten da, baina bideoan ere ikusi dezakezue eztabaida osoa… Jarraitu irakurtzen

      Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak Nafarroako Hondakin Plana baliogabetu du

        es 4 Ots 2013 - Audio eta bideo, Hondakinak eta errausketa, Prentsa oharrak

        Imagen de una incineradoraAste honetan bertan argitaratu den 2013ko urtarrilaren 10ean emaniko ebazpenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak (NJAN) Nafarroako Hondakinen Kudeaketarako Plan Integratua 2010-2020 (NHKPI) balio gabe utzi du. Nafar Gobernuak NHKPIa 2010eko abenduaren 27an onartu zuenean, SUSTRAI ERAKUNTZA FUNDAZIOAK eta SAKANAKO MANKOMUNITATEAK administrazioarekiko auzien epaitegian demandatu zuen. Prentsa oharra osoko textua irakurtzen jarraitu dezakezu, baina gure kide den Alfontso Euskalerria Irratian eginiko elkarrizketa zati bat entzun dezakezu ere hemen, edo archive.org webgunean: Jarraitu irakurtzen

        Sustrai Erakuntza Fundazioaren 2012 urteko jardueren memoria

          es 28 Urt 2013 - Jardueren Memoria, Sustrai Erakuntza fundazioa

          Logo SustraiSustrai Erakuntzaren Fundazioak batzar informatibo bat egin zuen joan den astean bere emaleendako. Hainbat gai jorratu genuen batzarran, haien artean artikulu honetan duzuenak: sarrera, jarduera juridikoak, jarduera juridiko-teknikoak (alegazioak), informazio-jarduerak, kontaktu eta kolaborazioak, eta 2013rako helburuak. Bileran ere prentsa idatzian gure komunikatu eta idatziak eraginaren txostena, eta gure web horrian publikatu dugun artikulu guztiak aipatu genuen (eta hemen behean duzue ere). Hona hemen, beraz, Sustrai Erakuntza Fundazioaren 2012 urteko jardueren memoria osoa:

          Jarraitu irakurtzen

          Krisi ekonomikoa edo energi krisia

            es 19 Abe 2012 - Guaixe

            Guaixeko logoaKrisia orain dela bost urte hasi zen, eta geroztik politikariek eta komunikabideek noizbait hazkunde ekonomikora itzuliko garela iragarri digute. Baina errealitateak esaten diguna zera da, beraien aurreikuspenek porrot egin dutela, eta jendeak jada ez duela konfiantzarik ezta itxaropenik ere beraiengan. Gero eta gehiago dira egungo krisi ekonomikoaren sorrera ingurumen eta energi krisian oinarritzen duten adituak. Jarraitu irakurtzen

            “Subiranotasun energetikoaren aldeko proposamena Nafarroan” hitzaldiaren dokumentua

              es 21 Aza 2012 - Biomasa errausketa, Energia, Sustraiko txostenak, Tentsio altuko linea, Zentral termikoak

              Zentral termiko baten irudiaSustrai Erakuntza Fundazioak, gaur egungo energiaren eredu xahutzaileari buruzko eta eredu berri baterantz pausoa eman beharrari buruzko txostena prestatzen ari da. Pasa den azaroaren 13an, Pablo Lorente gure kideak txosten horren laburpena aurkeztu zuen ZabaldinSubiranotasun energetikoaren aldeko proposamena Nafarroan” izenburupeko hitzaldian. Eztabaidagaiak interes handia sortu zuen elkartu zen publikoaren artean, lekua beteta zegoelarik eta hainbat hausnarketa eta galderekin parte hartu zuten bertaratutakoek. Ondorengo estekan, hitzaldirako erabilitako dokumentua aurkezten dugu prestatzen ari garen subiranotasun energetikoaren inguruko txostenaren sarrera gisa (PDF artxiboa, 154 Kb; edo epub artxiboa, 147Kb; erderaz biak). Horrela, txostena eta Pablorekin egindako solasaldi txiki batetik Gara egunkariak egin duen laburpena daukazu irakurtzeko ondoren, eta beste orri honetan hitzaldiaren bideo osoa ikusteko. Jarraitu irakurtzen

              Nafarroaren burujabetza energetikoaren alde

                es 29 Urr 2012 - Guaixe

                Guaixeko logoaPlanetako energiaren ustiapena, banaketa eta salmenta transnazionalen eskuetan biltzen da nagusiki. Honek energia proiektu gero eta erraldoiagoak sorrarazten ditu, ingurumen eta jendarte kostu gero eta handiagoekin: zentral termikoak, tentsio altuko lineak, AHTak… eta baita zentral nuklearrak ere, dagokien bizialdia etengabe luzatuz. Dena dela, energiarekin espekulatzeak planetaren oreka ekologikoa eta pertsonen bizitza jartzen ditu jokoan. Jarraitu irakurtzen

                Sustrai Erakuntzak, Nafarroako AHTaren Castejon-Cadreita bidegunea eraikitzeko lanak direla eta

                  es 10 Urr 2012 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

                  Abiadura Handiko Trenaren lanakCastejon eta Cadreita arteko bidegunerako Prestazio Handiko Trenaren lanen berehalako hasiera dela eta, Sustrai Erakuntza fundazioak Nafarroako Gobernua aurrera iheska dabilela uste du. Indarrean dagoen Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluaziorik (IEE aurrerantzean) ez dauka proiektuak eta kontu hau epaitegietan salatua dagoenez, Sustrai Erakuntza fundazioak jardueraren gauzatzeak duen ziurtasun juridiko eza salatu nahi du. Jarraitu irakurtzen