Kategoriaren artxiboa: Sustrai Erakuntza fundazioa

Sustrai Erakuntza fundazioaren aktibitateari buruzko horriak

Sustrai Erakuntzak, Nafarroako AHTaren Castejon-Cadreita bidegunea eraikitzeko lanak direla eta

    es 10 Urr 2012 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

    Abiadura Handiko Trenaren lanakCastejon eta Cadreita arteko bidegunerako Prestazio Handiko Trenaren lanen berehalako hasiera dela eta, Sustrai Erakuntza fundazioak Nafarroako Gobernua aurrera iheska dabilela uste du. Indarrean dagoen Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluaziorik (IEE aurrerantzean) ez dauka proiektuak eta kontu hau epaitegietan salatua dagoenez, Sustrai Erakuntza fundazioak jardueraren gauzatzeak duen ziurtasun juridiko eza salatu nahi du. Jarraitu irakurtzen

    Airearen kalitatea eta Cementos Portland

      es 21 Ira 2012 - Guaixe, Hondakinak eta errausketa

      Guaixeko logoaDuela gutxi Nafarroan aire kalitate txarrena Erribera aldean dutela irakurri ahal izan dugu egunkarietan. Arazo hau, 1976/2003 Erret Dekretuak biltzen duen legedia hausten duen ozono troposferikoaren kontzentrazio handiagatik da. Ozonoa, nitrogeno oxidoen eta konposatu organiko hegazkorren arteko erreakzio kimikoen bitartez sortzen da eta Erriberan legez kanpoko Castejongo Zentral Termikoek sortzen dute kutsatzaile atmosferiko honen gehiena. Jarraitu irakurtzen

      Sustrai Erakuntzak Olaztiko Cementos Portlanden hondakinaren errausketa proiektuari alegazioak aurkeztu dizkio

        es 21 Ira 2012 - Audio eta bideo, Hondakinak eta errausketa, Prentsa oharrak

        Cementos PortlandOlatzagutiako porlandegian hondakinak erre ahal izateko Nafarroako Gobernuak Udalez Gaindiko Plan Sektoriala izendatu du. Erabaki horren kontrako alegazioak aurkeztu eta bere tramitazioa bertan behera gelditzeko eskatu du Sustrai Erakuntza fundazioak. Alegazioaren osoko textua ere irakurri dezakezu (erderaz), baina hemen duzu laburpen bat… Edo gure kide den Pablo Lorente Hala Bedi Irratian eginiko erderazko elkarrizketa bat entzun dezakezu ere hemen, edo archive.org webgunean: Jarraitu irakurtzen

        Cementos Portlanden hondakinen errausketa, beharrezkoa ez den zarrastelkeria

          es 3 Eka 2012 - Guaixe, Hondakinak eta errausketa

          Guaixeko logoaNafarroako lehendakariordeak Olazagutiako Cementos Portlanden hondakinak erretzeko prozesua arintzeko Udalaz gaineko Eragineko Sektore Planaren formula erabiltzea proposatuko duela iragarri du. Neurri honek erabakia Nafar Gobernuaren eskutan utziko luke, nahiz eta indarrean dagoen legeriak aitortu biztanleriari ingurumenean eragiten duten proiektuetan esku hartzeko eskubidea. Honela, lantegia kokatua dagoen udalerriak ere ez luke ezer esaterik izanen. Jarraitu irakurtzen

          Itoitz Urtegia eta Nafarroako Ubideari buruzko txotena: Itoitz 2012. Analisi ekonomikoa

            es 27 Mai 2012 - Oinarrizko dokumentuak, Sustraiko txostenak, Ura eta urtegiak

            Asamblea Anual de la Fundación Nueva Cultura del AguaRosario Brinquisek Itoitz 2012. Analisi ekonomikoa izenburuko lana egin du. Azterketa hori Zaragozako Unibertsitatean garatu du, Pedro Arrojok zuzendu uraren kudeaketari buruzko masterraren barruan. Txostenaren aburuz, Itoitzko urtegiak, Nafarroako ubidearen lehen faseak eta lehen faseko lurrak ureztatzeko lanek 1.751 milioi eurotik goitiko kostua dute. Datu horietatik abiatuz, lanak hiru ondorio nagusi nabarmentzen ditu: proiektua ez dela errentagarria gizartearentzat; lanpostu gutxi sortzen dituela; eta ur horniketarako egindako aurreikuspenak errealitatetik urruti direla. Jarraitu irakurtzen

            Sakanako Mankomunitateak porlandegiko hondakinen errausketaren egitasmoa bertan behera uztea eskatu du

              es 26 Mai 2012 - Hondakinak eta errausketa, Sustraiko txostenak

              Cementos PortlandCementos Portlandek apirilean Olatzagutian duen porlandegian hondakinen errausketa egiteko egitasmoa (PDF dokumentua, 2,8 Mb) aurkeztu zuen Industria Departamentuan. Sakanako Mankomunitateko batzarrak egitasmoari aurkeztu dizkion alegazioak onartu zituen. Ibarreko erakundearekin batera Sakanako 15 alkateetatik 13k ere sinatu dute alegazioa. Sakanako Mankomunitateak porlandegian hondakinen errausketa bertan behera uztea eskatu du, Nafar Gobernuari sartu dion alegazioan; Sustrai Erakuntza eta beste talde eta pertsonaren laguntzarekin egindakoa. Artikulu honetan alegazioaren laburpen bat aurkezten dugu, eta alegazioaren testu osoa PDF formatuan lortu dezakezu (226 Kb, erderaz). Jarraitu irakurtzen

              Etxabakoizko AHTaren Planari Epaitegi Gorenean helegitea aurkeztua

                es 5 Mar 2012 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

                Etxabakoitz aldean egin nahi duten AHTren geltokiaren proiektuaren irudiaSustrai Erakuntza Fundazioak Iruñeko tren geltoki berriaren inguruaren garapenerako Udalaz gaineko Eragineko Sektore Plana (UESP) dela eta, kasazio-errekurtsoa aurkeztu berri du Epaitegi Gorenean (Microsoft Word artxibategia, 38 Kb). Jardun judizial berri hau Nafarroako Justizia Epaitegi Gorenak (NJEG), 2012ko urtarrilaren 16an jaulkitako epaiak (PDF artxibategia, 122 Kb) eragin du. Epai horren epaitzan NJEGk Sustraik 2010eko azaroan jarritako administrazioarekiko auzien helegite (Microsoft Word artxibategia, 183 Kb) bat ezesten du. Sustraik ezarritako helegiteak AHTaren geltoki berria Etxabakoitzen ezartzeko Nafar Gobernuak onartu zuen UESParen aurka egiten zuen. Jarraitu irakurtzen

                Zer da biomasa?

                  es 5 Mar 2012 - Biomasa errausketa, Guaixe

                  Guaixeko logoaBiomasa jatorri biologiko, organikoa duen material oro da, gauzatzeko milaka urte behar izan dituzten ikatza, petrolioa eta gasa ezik. Ofizialki, biomasa erretzearen isurketen CO2 balantzea neutrotzat jotzen da. Biomasa erretzean CO2a askatzen da baina askaturiko CO2 hori zuhaitz eta landareek hazteko etengabe xurgatu duten CO2a da eta ez ordea erregai fosilekin gertatzen den moduan, milaka urteko prozesu baten ondorioz lurpean harrapatua geratu den CO2aren “bat-bateko” askatzea. Jarraitu irakurtzen