Kategoriaren artxiboa: Sustrai Erakuntza fundazioa

Sustrai Erakuntza fundazioaren aktibitateari buruzko horriak

Harrobi eta meategiak: gutxi batzuen aberastasuna, gehienon arazoa

    es 13 Ira 2016 - Meategi eta harrobiak, Oinarrizko dokumentuak, Sustraiko txostenak

    Nafarroako harrobi eta meategiaren txostenaren azalaNafarroako harrobi eta meategi batzuen proiektuari buruzko txostena aurkezten dugu hemen. Dokumentua ez da zehatza eta hamahiru kasuren fitxak jasotzen ditu: Oskia, Altsasu, Lizarraga, Aldatz, Urdazubi, Erreniega eta Zangozako potasa-meategiak, Zilbeti, Mendiaundi, Erdiz, Salinas de Oro, Aritzu eta Beintza-Labaien. 2016ko irailean eguneratu dugu txotena: bi fitxa berri eta lan eratorriko atal berriak sartu eta loturak ere eguneratu ditugu. Txostena PDF formatuan eta liburu elektronikoendako EPUB formatuan irakurri dezakezu osoz. Eta hemendik aurrera bere aurkezpena, fitxen aurkibidea eta ondorioen kapituluak dituzu: Jarraitu irakurtzen

    Nafarroako proiektu jasangaitzaren ikuspegia

      es 22 Abu 2016 - Audio eta bideo, Oinarrizko dokumentuak, Sustrai Erakuntza fundazioa, Sustraiko txostenak

      Imagen del mapa de conflictos de NavarraJarraian erakusten dizuegu egun Sustrai Erakuntza Fundazioak ezagutzen duen Nafarroan diren ingurumen-gatazken mapa. Modu laburrean azaltzen dugu gatazka bakoitza zertan den eta, horrekin batera, informazioa zabaltzeko lotura bana duzue. Tresna honek, gatazken egoera ezagutzeko aukera baliagarria izateaz gain, aukera ematen du Sustrai Erakuntzaren jardunen ikuspegi zabala izateko (eta beste batzuetaz ere, nahiz eta ez bete nahi bezala). Jarraitu irakurtzen

      Nafarroako Erdialdean Agrowind-eko haize-parkeko proiektuaren gizarte eta ingurugiro inpaktuen txostena

        es 17 Api 2016 - Energia, Sustraiko txostenak

        Promotorea egindako panfletoa eta benetako irudia, ikusten da nola flatsutu duen bere enpresaren ikuspegia...Esaten genuen bezala, Nafarroako Erdialdean Agrowind SL enpresak egin nahi dituen sei haize-parkeko proiektuaren aurka azaldu dira Tafalla eta Larragako udalak, Sustrai Erakuntza fundazioa, eta parkeok egin nahi dituzten inguruetako hamaika elkarte eta 200 inguru banako. Pdf artxibo honetan (434 Kb, gaztelaniaz) aurkeztu dugun alegazioa duzu, txosten oso bat bezala balio duena ere. Eta ondoren informazio gehiago eta txostenaren Ondorioen atalaJarraitu irakurtzen

        Nafarroako Ubidearen 2. Faseari buruzko Ura Kultura Berriaren txostena

          es 18 Ots 2016 - Oinarrizko dokumentuak, Sustraiko txostenak, Ura eta urtegiak

          Txostena aurkezteko ekintzaren kartela, Katakraken Erriberan hornidura eta ureztatze aukerak. Nafarroako Ubidearen II. Faseari buruzko eztabaidatxostena (pdf artxiboa, 1,6 Mb) aurkezten dugu. Ura Kultura Berria Fundazioak eta URA Nafarroak sortu duten txostenean Nafarroako Ubidearen II. Fasearen bideragarritasuna zalantzan jartzen dute eta halaber, aukera ezberdin proposatzen dituzte hornidura eta ureztatzeko beharrak asetzeko. Orain txostenaren laburpenean uzten zaituztegu (gaztelaniaz)… Jarraitu irakurtzen

          Ebroko Ur konfederazioaren kontrako salaketa Esako urtegian arduragabekeriaz jokatzeagatik

            es 2 Ots 2016 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Sustraiko txostenak, Ura eta urtegiak

            Salaketa aurkezpenaren aurretikSustrai Erakuntza eta Yesa + No elkarteek, Karmele Irigibel Galipentzuko alkatearekin batera, salaketa (PDF, 162 Kb) jarri dute Ebroko Ur Konfederazioaren (CHE) aurka, 2013ko Esako urtegiaren hondamendian “inguruko herritarrak arrisku larrian jartzeagatik”. Salatzaileen esanetan, CHEk ez zuen zuhurtzia printzipioaren arabera jokatu larrialdi hartan. Ondoren prentsa oharra, salaketaren zati bat eta Navarra Televisión-aren bideoa… Jarraitu irakurtzen

            Labore transgenikoak debekatzearen alde

              es 29 Urt 2016 - Prentsa oharrak

              Arto trasgenikoaren soro baten irudiaLabore transgenikoak arautzen dituen lege-esparru berria kontuan hartzen, Sustrai Erakuntza fundazioak, beste Nafarroako erakundeekin batera (*), nekazal kontseilariari eta zuzendari nagusiei, zein legebiltzarreko talde desberdinei, eskatu die EBeko beste herrialdeetan egin duten bezala, genetikoki aldatutako organismoen (GAO) laborantza komertziala beren lurraldeetan galaraz dezaten. Jarraitu irakurtzen

              Nafarroako AHT egitasmoaren egoeraren inguruko txostena

                es 20 Urt 2016 - Prestazio Handiko Trena (AHT), Sustraiko txostenak

                Informe de la situación del TAV en NavarraSustrai Erakuntzak, Nafarroako trenbidearen egoerari buruzko txosten (PDF, 1,3 Mb) eguneratu bat mantentzen du (azken berrikustea: 2016ko urtarrilaren 20a). Testuan gobernu ezberdinek trenbidea Abiadura Handira pasatzera duten planak eta epeak ere aztertzen dira. Horrela txostenaren atalak gai hauek jorratzen ditu: lizitazioak, egitasmoaren plangintzaren eta eraikuntzaren erredakzioa eta Abiadura Handiko Trenaren (AHT) obren garapena, Nafarroa eta Estatuaren arteko hitzarmenak…

                Jarraitu irakurtzen

                Prentsa agerraldia: Nafarroako Gobernuak Aroztegiaren proiektuarekin jarraitzeko hartutako erabakiaren balorazioa

                  es 3 Urt 2016 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Urbanizazioak eta golf zelaiak

                  Prentsa agerraldia2015ko abenduaren 30ean Nafarroako Gobernuak Aroztegiako egitasmo urbanistiko espekulatzailearekin aitzin egitea erabaki du. Aroztegiako proiektua, UGPS-a bezala bideratzea hasiera batean UPNren gobernuak abiatu zuen arren, Geroa Bairen gobernuak joan den astean hartutako erabakiaren bitartez, bidegabekeria hau babestea erabaki du… Prentsa oharrarekin jarraitu baino lehen Eguzki Irratian egindako elkarrizketa bat entzun dezakezu, bai hemen edo archive.org-en:

                  Jarraitu irakurtzen