Kategoriaren artxiboa: Prestazio Handiko Trena (AHT)

Abiadura Handiko Nafar Korridorea

Sustrai Erakuntza denuncia los impactos ambientales de la eliminación del bucle ferroviario de Pamplona/Iruñea

    es 3 Mar 2017 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

    Camino en Ollatibar en Ororbia, zona afectada por el TAV...La Fundación Sustrai Erakuntza ha analizado los impactos que supondría la construcción de las proyectadas nuevas infraestructuras ferroviarias en la Comarca de Pamplona. Ha presentado al Departamento de Desarrollo Económico del Gobierno de Navarra, un informe con los impactos ambientales y sociales que causaría la implantación de esta infraestructura en áreas de gran importancia ambiental en el entorno de Ororbia (Cendea de Olza/Oltza Zendea). Jarraitu irakurtzen

    Zergatik egin behar izan dugu kanpaina hau?

      es 26 Ots 2017 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

      Euskerazko panela Prestazio Handiko trenaren proiektua zaharkitua dago, baina horrela ere oraingo Nafar Gobernuak tren berria egitea nahi du. Artikulu honetan, proiektu honen errealitatea eta Gobernuak egiten dituen mugimenduen gure ikuspuntuak zabaldu nahi ditugu. Baina lehenago Irati Irratian egindako elkarrizketa bat entzun dezakezu, bai hemen edo archive.org webgunean:

      Jarraitu irakurtzen

      Nafarroako AHT egitasmoaren egoeraren inguruko txostena

        es 20 Urt 2016 - Prestazio Handiko Trena (AHT), Sustraiko txostenak

        Informe de la situación del TAV en NavarraSustrai Erakuntzak, Nafarroako trenbidearen egoerari buruzko txosten (PDF, 1,3 Mb) eguneratu bat mantentzen du (azken berrikustea: 2016ko urtarrilaren 20a). Testuan gobernu ezberdinek trenbidea Abiadura Handira pasatzera duten planak eta epeak ere aztertzen dira. Horrela txostenaren atalak gai hauek jorratzen ditu: lizitazioak, egitasmoaren plangintzaren eta eraikuntzaren erredakzioa eta Abiadura Handiko Trenaren (AHT) obren garapena, Nafarroa eta Estatuaren arteko hitzarmenak…

        Jarraitu irakurtzen

        Sustrai Erakuntzak Nafarroan garraioa aztertzeko batzorde bat sortzea eskatzen dio Nafarroako Parlamentuari

          es 17 Abe 2015 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

          Logo transporteSustrai Erakuntzak Nafarroako garraio sektorea sakonki aztertu behar dela uste du. Eta helburu hori gauzatzeko Nafarroako Parlamentuari Batzorde bat osatzeko eskatu diogu… Eta Parlamentuak batzordea eratzea onartu du!! Ondoren batzordea onartzeko Parlamentuan edukitako debatearen bideo ikusi, irratian egin diguten elkarrizketa bat entzun, eta prentsa oharra osoa irakurri dezakezu… Jarraitu irakurtzen

          Sustrai Erakuntza Iruñea eta Euskal Y-ren arteko prestazio handiko trenerako (AHT) proiektu berri baten iragarpenaren aurrean

            es 7 Aza 2015 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

            Portada del documento inicial del proyecto, recibido por los ayuntamientos y otras entidadesEspainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak Iruñea eta Euskal Y-ren arteko prestazio handiko trenbide (AHT) berriaren proiektuari buruzko aurrekontsulta epea zabaldu du, egitasmoaren ingurumen-inpaktu azterketa egite aldera… Baina prentsa oharra irakurri baino lehen Irati Irratian egindako elkarrizketa bat entzun dezakezu, bai hemen edo archive.org webgunean:

            Jarraitu irakurtzen

            Giza Eskubideen Europako Auzitegian demanda aurkeztu dugu Etxabakoitzeko AHTren geltokia eta urbanizatzeko proiektua direla eta

              es 30 Uzt 2015 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

              Iruñeko AHTren geltokiaren bizi-tokiren balizko proiektuaren irudiaSustrai Erakuntza Fundazioak salatu egin du Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegian, Iruñeko Etxabakoitz auzoan egin nahi duten operazio urbanistiko espekulatzailea, Prestazio Handiko Trenerako (PHT edo AHT) geltokiarekin batera. Fundazioak uste osoa du makro-azpiegitura honen tramitazioa irregulartasunez josita egon dela hasieratik, 2010ean, gaurdaino. Plan honek aurrera eginez gero, PHT-AHTrako geltoki berri bat eraiki egungo tren geltokia deuseztatuz, merkataritza gune berri bat zabaldu, 9.000 mila etxebizitza berriko bi bizitegi-gune sortu, gune biomediko bat eta erakustazoka eginen dira. Jarraitu irakurtzen

              AHTren eta Etxabakoitzeko urbanizazioaren proiektuak gelditzeko eskatu dio Sustrai Erakuntzak aldaketaren gobernuari

                es 3 Uzt 2015 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

                Nafarroako AHTren planoaNafarroako AHTren eta Etxabakoitzeko urbanizazioaren proiektuak gelditzeko eskatu dio Sustrai Erakuntza Nafarroako Gobernu berriari. Aurreko gobernuak, Iruñea, Zizur eta Zizur Zendeako udalekin batera, bizitegi-gune berria eraikitzeko plana aktibatu zuen Etxabakoitz auzoan. Bizitegi-gunea AHTren Iruñeko geltokia aurreikusten den tokian eraiki nahi dute. Sustrai Erakuntzak salatu du “proiektu espekulatibo” berri horrek zentzurik ez duela, etxebizitza gehiagoren beharrik ez dagoelako. Jarraitu irakurtzen

                Nafarroako Abiadura Handiko Trena Europako Batzordearen aurrean salatuta hainbat zuzentarau urratzeagatik

                  es 20 Eka 2015 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

                  Jordi Sebastiá Twitterren, salaketa aurkeztu ondorenNafarroako AHTaren proiektuagatik Europako Batzordearen aurrean Espainiako eta Nafarroako gobernuen aurkako salaketa aurkeztu du Sustrai Erakuntza fundazioak. Europako Parlamentuko Compromis taldeko kide Jordi Sebastiàk eraman du salaketa Europako Batzordeko Ingurumen Zuzendaritzako bulegora, Bruselan. AHTak Nafarroan Europako hainbat zuzentarau urratzen dituela nabarmendu du fundazioak; 160 orriko txostena osatu du hori agerian uzteko. «Salaketa sendoa da; Espainiako eta Nafarroako gobernuek behin eta berriz urratu dituzte, nahita, Europako hainbat zuzentarau», erran dute Sustrai Erakuntzako kideek. Jarraitu irakurtzen… Prentsa oharra bera gaztelaniaz eta ingelesez. Info7 Irratian elkarrizketa (gaztelaniaz): Jarraitu irakurtzen