Euskal Herriko Unibertsitatearen irakasle talde batek Prestazio Handiko Trenaren euskal zatia (AHTren Euskal Y-a) proiektua aztertu du. Txostenak AHTren errentagarritasun eza eta ingurumenari egiten duen kalteak ondorioztatzen du, beste ondorio batzuekin aurrerago ezagutuko duzuenak. Orain dela gutxi Iruñean hitzaldi bat egin genuen txostena aurkezteko, eta orain Tuteran beste bat prestatzen ari gara. Jarraitu irakurtzen
Kategoriaren artxiboa: Oinarrizko dokumentuak
Harrobi eta meategiak: gutxi batzuen aberastasuna, gehienon arazoa
Nafarroako harrobi eta meategi batzuen proiektuari buruzko txostena aurkezten dugu hemen. Dokumentua ez da zehatza eta hamahiru kasuren fitxak jasotzen ditu: Oskia, Altsasu, Lizarraga, Aldatz, Urdazubi, Erreniega eta Zangozako potasa-meategiak, Zilbeti, Mendiaundi, Erdiz, Salinas de Oro, Aritzu eta Beintza-Labaien. 2016ko irailean eguneratu dugu txotena: bi fitxa berri eta lan eratorriko atal berriak sartu eta loturak ere eguneratu ditugu. Txostena PDF formatuan eta liburu elektronikoendako EPUB formatuan irakurri dezakezu osoz. Eta hemendik aurrera bere aurkezpena, fitxen aurkibidea eta ondorioen kapituluak dituzu: Jarraitu irakurtzen
Nafarroako proiektu jasangaitzaren ikuspegia
Jarraian erakusten dizuegu egun Sustrai Erakuntza Fundazioak ezagutzen duen Nafarroan diren ingurumen-gatazken mapa. Modu laburrean azaltzen dugu gatazka bakoitza zertan den eta, horrekin batera, informazioa zabaltzeko lotura bana duzue. Tresna honek, gatazken egoera ezagutzeko aukera baliagarria izateaz gain, aukera ematen du Sustrai Erakuntzaren jardunen ikuspegi zabala izateko (eta beste batzuetaz ere, nahiz eta ez bete nahi bezala). Jarraitu irakurtzen
Nafarroako Ubidearen 2. Faseari buruzko Ura Kultura Berriaren txostena
“Erriberan hornidura eta ureztatze aukerak. Nafarroako Ubidearen II. Faseari buruzko eztabaida” txostena (pdf artxiboa, 1,6 Mb) aurkezten dugu. Ura Kultura Berria Fundazioak eta URA Nafarroak sortu duten txostenean Nafarroako Ubidearen II. Fasearen bideragarritasuna zalantzan jartzen dute eta halaber, aukera ezberdin proposatzen dituzte hornidura eta ureztatzeko beharrak asetzeko. Orain txostenaren laburpenean uzten zaituztegu (gaztelaniaz)… Jarraitu irakurtzen
Nafarroaren burujabetza energetikorantz: eztabaidarako proposamena, txosten osoa
“Nafarroaren burujabetza energetikorantz: eztabaidarako proposamena” izenburua duen txostena aurkezten dugu hemen. Testu luzean Nafarroako gaurko errealitate energetikoa aztertu eta ondoren gaur egungo krisi energetikoa irtenbidea emateko zenbait gako proposatzen ditugu. Txosten osoa PDF formatuan (erderaz) hemen lortu dezakezu, eta liburu elektronikoendako EPUB formatuan ere. Eta artikulu osora joaten baduzu, Katakraken aurkezpenerako ekitaldian eman dugun prentsa oharra irakurri dezakezu, txotenaren laburpen bezala balioko duena, eta bideo, audio, argazki, presentazioak eta abar… Jarraitu irakurtzen
“Euskal Herriaren burujabetza energetikoarantz joateko gida” liburuaren aurkezpena
“Euskal Herriaren burujabetza energetikoarantz joateko gida” liburua aurkeztu da Donostian, gure kidea den Xabier Zubialde eginikoa. Liburuan Euskal Herriko egoera energetikoaren diagnostikoa egiten da eta sektorearen gertuko esperientziak azpimarratzen dira. Liburua PDF formatuan dago internetetik jeisteko, bai euskaraz zein gaztelaniaz, eta banatu daiteke modu aske batean. Ondoren liburuaren sarrera eta indizea irakurri dezakezu, eta horrela begirada azkar bat ematen diozu argitalpenari. Jarraitu irakurtzen
Itoitz Urtegia eta Nafarroako Ubideari buruzko txotena: Itoitz 2012. Analisi ekonomikoa
Rosario Brinquisek Itoitz 2012. Analisi ekonomikoa izenburuko lana egin du. Azterketa hori Zaragozako Unibertsitatean garatu du, Pedro Arrojok zuzendu uraren kudeaketari buruzko masterraren barruan. Txostenaren aburuz, Itoitzko urtegiak, Nafarroako ubidearen lehen faseak eta lehen faseko lurrak ureztatzeko lanek 1.751 milioi eurotik goitiko kostua dute. Datu horietatik abiatuz, lanak hiru ondorio nagusi nabarmentzen ditu: proiektua ez dela errentagarria gizartearentzat; lanpostu gutxi sortzen dituela; eta ur horniketarako egindako aurreikuspenak errealitatetik urruti direla. Jarraitu irakurtzen
Nafarroako abiadura handiko trenaren lotura-proiektuaren errentagarritasun sozialari buruzko txostena
Gaur, 2011ko azaroak 2, Sustrai Erakuntza Fundazioak nafarroako abiadura handiko korridorearen proiektuaren errentabilitate sozial eta ekonomikoari buruzko ikerketa aurkeztu du. Lan hau Roberto Bermejo, David Hoyos eta Alejo Etchart (EHU-UPV) ikerlariek egin dute. Textu barruan ainbat dokumentu deskargatu dezakezu (tartean txostena), baina eskema era duen laburpen hau gomendatzen dugu (PDF fitxategia, 98 Kb, erderaz bakarrik).