“Euskal Herriaren burujabetza energetikoarantz joateko gida” liburua aurkeztu da Donostian, gure kidea den Xabier Zubialde eginikoa. Liburuan Euskal Herriko egoera energetikoaren diagnostikoa egiten da eta sektorearen gertuko esperientziak azpimarratzen dira. Liburua PDF formatuan dago internetetik jeisteko, bai euskaraz zein gaztelaniaz, eta banatu daiteke modu aske batean. Ondoren liburuaren sarrera eta indizea irakurri dezakezu, eta horrela begirada azkar bat ematen diozu argitalpenari. Jarraitu irakurtzen
Kategoriaren artxiboa: Energia
“Azken deia” manifestua, krisi ekonomikoa edo erregimen krisia baino gehiago da hau: zibilizazio krisia da
“Azken deia” manifestuak zibilizazio aldaketa handi gainean gaudelako zabaldu nahi du. Gaur egungo kontsumo gizartea iraunkorra ez delako eta krisia deitzen dioguna gure planetaren mugetara ailegatu garenaren aztarnak dira, besterik ez. Oharra honen garrasia da, azken deiarena. Espainiako Estatuko 250 irakasle, intelektual, zientzialari eta ekintzaile politikok sinatu dute ondoan aurkezten dugun manifestuaren testua. Sustrai Erakuntzak ere sinatzen, babesten eta zabaltzen duen testua da, eta zuk ere sinatu dezakezu. Jarraitu irakurtzen
Subiranotasun energetikoari buruzko hitzaldia Lakuntzan
Sustrai Erakuntza energia eta tokiko garapenari buruzko hitzaldia emango du, subiranotasun energetikoa jorratuz batez ere. Hitzaldia hurrengo ostirala, ekainak 28, arratsaldeko 18:30etan, Lakuntzako plazan izango da. Tafalla – Dicastillo – Itsaso goi tentsioko linearen kontrako ziklo baten barnean kokatzen da hitzaldia. Jarraitu irakurtzen
Subiranotasun energetikoari buruzko hitzaldia Agoitzen
Sustrai Erakuntza energia eta tokiko garapenari buruzko hitzaldia emango du, subiranotasun energetikoa jorratuz batez ere. Hitzaldia hurrengo ostirala, maiatzak 24, arratsaldeko 19:00etan, Agoitzko Udaletxearen Aurelio León aretoan. Ostiral Gorriak zikloaren barnean kokatzen da hitzaldia. Jarraitu irakurtzen
“Subiranotasun energetikoaren aldeko proposamena Nafarroan” hitzaldiaren dokumentua
Sustrai Erakuntza Fundazioak, gaur egungo energiaren eredu xahutzaileari buruzko eta eredu berri baterantz pausoa eman beharrari buruzko txostena prestatzen ari da. Pasa den azaroaren 13an, Pablo Lorente gure kideak txosten horren laburpena aurkeztu zuen Zabaldin “Subiranotasun energetikoaren aldeko proposamena Nafarroan” izenburupeko hitzaldian. Eztabaidagaiak interes handia sortu zuen elkartu zen publikoaren artean, lekua beteta zegoelarik eta hainbat hausnarketa eta galderekin parte hartu zuten bertaratutakoek. Ondorengo estekan, hitzaldirako erabilitako dokumentua aurkezten dugu prestatzen ari garen subiranotasun energetikoaren inguruko txostenaren sarrera gisa (PDF artxiboa, 154 Kb; edo epub artxiboa, 147Kb; erderaz biak). Horrela, txostena eta Pablorekin egindako solasaldi txiki batetik Gara egunkariak egin duen laburpena daukazu irakurtzeko ondoren, eta beste orri honetan hitzaldiaren bideo osoa ikusteko. Jarraitu irakurtzen