Kategoriaren artxiboa: Energia

Energiari buruzko gure jarduera osoak, Burujabetza Energetikorantz gure proposamena haien artean.

Forestalia: berriztagarrien sehaska kulunkatzen duen beste esku bat

    es 22 Mar 2024 - Energia, Prentsa oharrak, Tentsio altuko linea

    Krisi ekosozial sakona jasaten ari garela begi bistakoa da. Badirudi argi dugula trantsizio energetikoa saihestezina dela. Hala ere, ez dirudi hain argi dugunik trantsizio energetikoaren ardatza birsortze ekologikoa izan behar dela eta gure ekonomia biosferara egokitu behar dugula. Ez dago ere batere argi inposatzen ari diren trantsizio berdeak korporazio energetiko handien boterea zalantzan jartzeko balio duenik. Begiratu besterik ez da behar, nola Estatuen, Europako Itun Berdearen eta Next Generation Funtsen eskutik mota guztietako enpresak, multinazionalak, inbertsio-funtsak… erakartzen ari diren, elektrifikazioan negozio aukera bat besterik ikusten ez dutenak.

    Jarraitu irakurtzen

    AHTak, linea elektrikoek eta orain eguzki poligono batek Tafallako Juncal aintzira setiatu dezakete

      es 1 Abe 2023 - AHTren eraginak, Energia, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT), Tentsio altuko linea

      Tafallako Juncaleko aintzira babestutako eremu naturala da, Kontserbazio Bereziko Eremu eta Erreserba Natural gisa. Eta hau halaxe da bertan aurki ditzakegun animalia espezie ugariei esker, besteak beste, koartza eta mirotz espezieak. Bi kasuetan, inguruan habiak egiten dituzten espezieak dira, eta tamaina txikiagoko beste espezie batzuekin batera bizi dira, batez ere anfibioekin. Zenbait hegazti migratzailek ere erabiltzen dute aintzira, eta uretako ugaztunek ere bisitatzen dute, igarabak eta bisoi europarrak, esaterako. Hori guztia lezkadiez eta fenalarrez osatutako aintzira-ekosistema garrantzitsu bati esker.

      Jarraitu irakurtzen

      Nafarroako Berriztagarriekin negoziatzen denean, guztiok galtzen dugu

        es 29 Aza 2023 - Energia, Prentsa oharrak

        Ezinbestekoa zaigun trantsizio energetikoa eta ekosoziala bidelagun arriskutsuak erakartzeko gune bihurtzen ari da. Duela gutxi jakin dugunez, Espainiako 200 aberastasun handienetatik 15ek sektore berriztagarrietan biltzen dute beren ondare gehiena. Amancio Ortegak, Inditexen jabeak, energia berriztagarrien zati bat erosi berri dio REPSOLi, 363 milioi euroko balioarekin. Energia berriztagarriak, Europako Itun Berdearen itzalpeko gobernuen adostasunarekin, aukeraren eta espekulazioaren arteko azoka hau elikatzen ari dira.

        Jarraitu irakurtzen

        Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Agrowind enpresari Erdialdean poligono eoliko zaharkituak ezartzen jarraitzeko

          es 22 Aza 2023 - Energia, Prentsa oharrak, Tresnak

          Agrowind Navarra 2013 SL enpresa Larragan, Berbintzanan eta Miranda de Argan proiektatzen zituen parke eolikoak oraindik ez da eraikitzen hasi, Nafarroako Gobernuak proiektua jendaurrean jarri zuenetik 7 urte pasa eta gero, eta 2018an PSIS baten bidez onartu ondoren. Eta gaur egun jendaurrean dago, proiektuaren aldaketa berri batekin.

          Jarraitu irakurtzen

          Planetaren mugen barruko gizarte baterako proposamenak Nafarroatik

            es 2 Mai 2023 - Energia, Prentsa oharrak

            Azken urteotan hainbat krisi izan ditugu. Lehenik, 2008ko mundu mailako eta efektu suntsitzaileak izan zituen krisi ekonomikoa izan zen, zeinetaz 15 urte geroago oraindik ez garen suspertu. Ondoren, mundu mailako pandemia larri baten ondoriozko krisia etorri zen, eta, azkenik, prezio eta inflazio krisi berri batean murgilduta gaude, ustez, Europan eman den gerra baten ondorioz sortu izan dena. Hala ere, inori ez dio ihes egiten “koiunturazko” krisi hauen guztien azpian badagoela zerbait merkatuak funtzionatzeko darabilen eskaera eta eskaintza legeetan sor daitezken arazo soiletatik haraindi doana.

            Jarraitu irakurtzen

            Lurraldearen aniztasuna kolokan

              es 26 Api 2023 - Energia, Makroustiategiak, Meategi eta harrobiak, Prentsa oharrak

              Egun hainbeste arduratzen gaituen aldaketa klimatikoaren afera 2009an Johan Rockström zientzialariak eta bere ikerketa taldeak mundua orekan mantendu ahal izateko zehaztu zituzten 9 mugetako bat besterik ez da, eta gainera, ez da okerren dagoena, nahiz eta, bakarrik muga hori gainditzearekin jada Lurreko bizitza gaur ezagutzen dugun moduan jada arriskuan legokeelarik.

              Jarraitu irakurtzen