Kategoriaren artxiboa: Energia

Energiari buruzko gure jarduera osoak, Burujabetza Energetikorantz gure proposamena haien artean.

“Dirua jarrai dezagun – Sigamos el Dinero”: proiektu berriztagarrien atzean dauden interes ekonomikoak aztertzen dituen bideoa

    es 26 Ots 2026 - Audio eta bideo, Energia, Etorbidea, Sustraiko txostenak

    “Jarrai dezagun diruaren arrastoa” bideoa aurkezten dugu, Xabier Zubialderen laguntzarekin. Gurea bezalako gizarte kapitalistetako proiektu energetiko guztien atzean interes ekonomiko garrantzitsuak daude, interes sozialei gailentzen zaizkienak. Datu hori inperio fosilarekin agerikoa bada ere, makroproiektu berriztagarrien agerpenarekin ez da hain nabarmena.

    Jarraitu irakurtzen

    Nafarroan gora egin du elektrizitate berriztagarriak, baina behera egin du beronen kontsumoak eta gora erregai fosilenak

      es 19 Urt 2026 - Energia, Prentsa oharrak

      Duela gutxi, Nafarroako Gobernuak 2024. urteko Nafarroako Energia Balantzearen azterketa argitaratu du. Txosten osoaren zain, lan honek aukera ematen digu Nafarroako energia-ekoizpenaren eta kontsumoaren mailak eta goranzko joerak ezagutzeko. Aldi berean, ezartzen ari zaigun trantsizio energetikoaren izaerari buruzko ondorioak ateratzeko aukera ematen digu.

      Jarraitu irakurtzen

      Poligono eolikoak: oportunismo gutxiago eta plangintza demokratiko gehiago

        es 28 Abu 2025 - Energia, Prentsa oharrak

        Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako informazio-lana eta sinadura-bilketa. Kasu honetan, Urbasa Andia Bizirik plataforma beteranoa eta Gure Haizea plataforma gaztea izan dira inplikatuak. Azken hilabeteotan lan handia egin dute, eta hitzaldiak eta bilerak egin dituzte instalazio mota hauek ezartzen saiatzen diren lurraldeetan zer ondorio dakarten jakinarazteko eta azaltzeko.

        Jarraitu irakurtzen

        Zertarako aldatu Klima Aldaketaren Legea Nafarroan?

          es 13 Eka 2025 - Energia, Prentsa oharrak

          2016ko ekainean, Australian nazioarteko mugimendu bat hasi zen Larrialdi Klimatikoa deklaratzeko, giza zibilizazioaren etorkizuna eta behar ditugun ekosistemen biziraupena jokoan daudela iritzita. Klima-aldaketaren ondorioak mundu osoan eta aurrekaririk gabeko eskala batean gertatzen zirenez, premiazko ekintza zorrotzak eskatzen ziren maila guztietan. 2019ko irailean, hiru urte geroago, Nafarroako Gobernuak eta Parlamentuak Larrialdi Klimatikoaren Adierazpena onartu zuten.

          Jarraitu irakurtzen

          Trantsizio energetikoaren norabidea berbideratu behar da Nafarroan

            es 11 Eka 2025 - Energia, Prentsa oharrak

            Hauxe da NEE/TEN (Nafarroako Energia Eraldatzen / Transformando la Energía Navarra) Nafarroako proiektu berriztagarri handien aurkako plataformen koordinakundeak, Olaibarren eta Artaxoan Arena Green Power enpresaren proiektu eolikoen aurkako alegazioak aurkeztearen harira kaleratu duen testua. Nafarroako Gobernuko Industria sailaren aurrean ere elkarretaratzea egin da…

            Jarraitu irakurtzen