Kategoriaren artxiboa: Makroustiategiak

Abeltzaintza industriala, Caparrosoko makrogranja bezala, gure lurrak kutsatzen ari da.

Tafallako Epaitegiak ingurumen-delituen aztarnak aurkitu ditu Valle de Odieta makrogranjan

    es 9 Ots 2024 - Makroustiategiak, Prentsa oharrak

    Instrukzio eta ikerketa aldiaren ondoren, Tafallako Epaitegiak Nafarroako Probintzia Auzitegira jo du, prozedura judizialari jarraipena emateko. Sustrai Erakuntza Fundazioak eta Greenpeacek inplikazio handiagoa eskatzen diote Nafarroako Gobernuari, eta, gainera, tokian tokiko eredu agroekologikoa bultzatzeko eskatzen diote, landa eremurara itzultzeko eta bertan lan egiten dutenei bizi-baldintza ekonomiko eta material duinak bermatzeko.

    Jarraitu irakurtzen

    Nafarroako makrogranjen aurkako plataforma beldur da Valle de Odietaren aurkako prozesu judiziala ez ote den itxiko erantzukizunik argitu gabe

      es 26 Urr 2023 - Makroustiategiak, Prentsa oharrak

      Makrogranjen aurkako Nafarroako Plataformak Valle de Odieta eta HTN enpresen aurkako prozesu judiziala aurkeztu du gaur prentsaurrekoan. Bi enpresa hauek Caparrosoko makrogranjarekin lotuta daude, balizko ingurumen-delitu bat dela eta. Plataformako kide diren talde eta pertsonek jakitera eman nahi izan dute instrukzio fasea amaituta, Tafallako epaitegiek erabaki behar dutela epaiketaren instrukzioarekin jarraituko duten ala ez. Plataforma beldur da auzitegiek auzia artxibatzea erabakiko ote duten.

      Jarraitu irakurtzen

      Valle de Odieta eta HTN Caparrosoko enpresek kutsatzen jarraitu zuten 2022an

        es 22 Ira 2023 - Makroustiategiak, Prentsa oharrak, Sustraiko txostenak, Ura eta urtegiak

        Atzo deklaratu zuten Tafallako Epaitegian HTNko zuzendariek aurretiazko eginbideetan, 2021eko otsailean eta martxoan Valle de Odieta makrogranjaren eta HTN biometanizazio plantaren inguruan izandako kutsadura gertakari larriengatik. Gertakari honen ondorioz, Aragoiko eta Argako Behe Tarteetako Kontserbazio Bereziko Eremua larri kutsatu zen.

        Jarraitu irakurtzen

        Valle de Odietako filiala den HTN enpresako zuzendariek bihar deklaratuko dute Tafallako epaitegietan, ingurumen delitua egon daitekeelakoan

          es 20 Eka 2023 - Makroustiategiak, Prentsa oharrak

          Nafarroako Makrogranjen Aurkako Plataforma Valle de Odieta eta Hibridación Termosolar Navarra (HTN) enpresen aurkako ustezko ingurumen delituagatik aurkeztu da prozesu judizialean. Prozesu honen baitan, ekainaren 21ean, asteazkenarekin, Tafallako epaitegiak deklaratzera deitu ditu Hibridación Termosolar Navarra (HTN) enpresako zuzendariak, salatutako isurketengatik inputatuak izan daitezkeen aztertzeko. Lehenago, Valle de Odietako zuzendariei ere hartu zien deklarazioa. Kasua aurretiazko eginbideetan dago orain.

          Jarraitu irakurtzen

          Makrogranjen aurkako Nafarroako Plataformak Valle de Odietaren bere instalazioak handitzeko asmoen aurka jo du

            es 5 Eka 2023 - Audio eta bideo, Makroustiategiak, Prentsa oharrak

            Makrogranjen aurkako Nafarroako Plataforma osatzen dugun 15 erakundeetatik, hemen elkartu gara berriro, oraingoan, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Kontseilaritzaren ebazpenen aurkako bi gora jotzeko errekurtso (1 eta 2) aurkezteko. Ebazpenetan, Nafarroako Gobernuko departamentu honek baimena ematen du esnetarako behi-azienda ustiatzeko instalazioa eta hondakin organikoen biometanizazio instalazioa nabarmen aldatzeko. Enpresa horren titularrak Valle de Odieta SCL eta Hibridación Termosolar de Navarra SL dira, Caparrosoko udalerrian kokatuta.

            Jarraitu irakurtzen

            Abeltzaintza industrialaren hedapena Nafarroan, arazo iturri larria

              es 1 Eka 2023 - Makroustiategiak, Prentsa oharrak

              Gero eta nabariagoak dira abeltzaintza industrialari lotutako inpaktuak: gizarte-, ingurumen-, klima-, osasun- edo animalia-ongizate-arazoak, tokiko eta planeta-mailan oso ondorio larriak dituztenak. Hala ere, eredu hori etengabe hazten ari da. Espainiako estatua Europako eta Txinako haragi- eta esneki-fabrika bihurtu da. Makrogranjak lurralde osoan ugaritzen ari direla ikusten dugu, eta penintsularen luze-zabalean duten aurkakotasuna ere handitzen ari dela, batez ere kokatzen edo zabaltzen diren herrietatik.

              Jarraitu irakurtzen

              Lurraldearen aniztasuna kolokan

                es 26 Api 2023 - Energia, Makroustiategiak, Meategi eta harrobiak, Prentsa oharrak

                Egun hainbeste arduratzen gaituen aldaketa klimatikoaren afera 2009an Johan Rockström zientzialariak eta bere ikerketa taldeak mundua orekan mantendu ahal izateko zehaztu zituzten 9 mugetako bat besterik ez da, eta gainera, ez da okerren dagoena, nahiz eta, bakarrik muga hori gainditzearekin jada Lurreko bizitza gaur ezagutzen dugun moduan jada arriskuan legokeelarik.

                Jarraitu irakurtzen