Txosten hau aurkezten dugu: “Nafarroako energia berriztagarrien boom berria. Egoera, inpaktuak eta proposamen alternatiboak“ (bigarren edizioa, 2022ko uztailan berrituta). Energia berriztagarrien proiektu berri eta handi bultzatzeko atzean dauden arrazoiak ezagutzeko balio du txostena. Txostena (gazteleraz dago) deskargatu dezakezu PDF formatuan, eta EPUB bezala ere (liburu elektronikoendako), Katakrak liburudendan edo guri eskatzen erosi paperean, edo bere laburpena irakurtzen jarraitu…
Sustrai Erakuntza fundazioak “Nafarroako energia berriztagarrien boom berria. Egoera, inpaktuak eta proposamen alternatiboak” txosten berria aurkezten du. Gure erkidegoan energia berriztagarrien proiektu berri eta handi ugari bultzatzeko atzean dauden arrazoiak ezagutarazteko sortu dugu txostena. Proiektu berriek lehendik daudenek sortzen dituzten inpaktuak areagotuko dituzte, eta egiten dugun energia-kontsumo neurrigabearen aurreko erantzun gisa aurkezten dira.
Gaur egun, energia eolikoa hartzeko poligonoz gainezka dauden Nafarroako Erdialdeko Zonaldea eta Erribera ditugu, eta horiek inpaktu handiak eragiten dituzte ingurumenean, batez ere hegazti-faunan. Hala ere, eremu horietan bertan proiektu eoliko eta eguzkiko berriak onartzen jarraitzen da, horietako asko eremu babestuen ondoan kokatuak, non egiten dituzten kalteak handiagoak diren.
Eta etorkizunerako aurreikuspenen arabera, ekosistemen gaineko presioak gora egiten jarraituko du, Nafarroako, Estatuko eta Europako plangintzak bat egiten baitute helburu horretan. Hala, Espainiako Estatuak energia-plan bat onartuko du 2050ean ekoitzitako elektrizitatearen % 97 berriztagarria izan dadin, eta horrek poligono berriztagarri erraldoien garapen handia ekarriko du. Plangintza hori proiektu berrien oldea ari da sortzen dagoeneko, eta, horren ondorioz, bikoiztu egingo litzateke Nafarroak haizearekin sor dezakeen elektrizitate-kopurua, eta, gainera, 10 aldiz handituko litzateke gaur egun ditugun eguzki-parke fotovoltaiko handien tamaina.
Tramitatzen ari diren proiektu eolikoen artean, honako hauek aipa daitezke: Sacyr eraikuntza enpresak Iruñerriaren iparraldean dauden mendietan dituenak, Nordex Acciona eolikoen enpresarena Lesakan, edo Green Capital Power enpresarenak, beste 5 proiektu izango lituzkeena zorroan, horietako bi Urbasa eta Andia mendilerroen magalean. Eguzki energia fotovoltaikoa lortzeko poligono handiei dagokienez, garrantzitsuenak Erreniega mendilerroan kokatuko lirateke, bat hegoaldeko hegalean, Izarbeibarren, eta beste bi mendilerro beraren iparraldeko hegalean, Zizur eta Galar Zendeetan.
Berriztagarrien boom berri honen arrazoiak gure energia-kontsumoaren sostengaezintasunean bilatu behar dira. Nafarroan, kontsumitzen dugun energia primarioaren % 80 erregai fosilak dira. Energia ez berriztagarria da, lurretik gero eta gutxiago atera daitekeena, eta kliman eragin negatibo izugarria eragiten duena. Energia berriztagarriak, berriz, elektrizitate moduan ekoizten dira gehienbat, eta hau kontsumitzen dugun bukaerako energia guztiaren % 20 da soilik. Horrela, berriztagarrien erabilera handitzeko, aldaketa handiak egin beharko dira prozesu industrialetan, garraioan eta beste sektore ekonomiko batzuetan, elektrizitatearekin funtzionatu ahal izateko. Aldaketa handiak izango dira, eta ziurrenik ez dira nahikoa izango orain egiten dugun energia-kontsumo berarekin jarraitzeko.
Ezinezkoa da gaur egungo sistema ekonomikoa mantentzea baliabide natural mugatuak dituen planeta finitu batean, etengabeko hazkundea behar baitu krisian ez sartzeko. Eta berriztagarriak instalatzeak erregai fosilen kontsumoa murriztea dakar, bai, baina beste mineral eta lehengai askoren kontsumoa handitzea ere. Ematen du Kapitalismo Berde hau sistema ekonomiko zaharkitua ur gainean mantentzeko saiakera alferrikakoa da bultzatzen dituen ingurumen-kalteak konpondu gabe, testuan zehar frogatzen dena.
Horrela, txostenak hainbat proposamen aurkezten ditu modu iraunkorrean energia berriztagarriekin mugitutako mundu baterako beharrezko trantsizio horri aurre egitea ahalbidetuko duten. Horretarako, energia horiek tokian-toki erabili beharko lirateke, landa-eremuan eta, batez ere, hiri-eremuan banatutako instalazio txikietan. Baina antolamendu honek orain erabiltzen dugun energia kopuru handiaz hornitzea ez dela posible izango ekartzen du. Horregatik, kontsumoa murrizten dituen izaera sozialeko eraldaketa-proposamenak ezartzea beharrezkoa izango litzateke ere.
Benetako trantsizio energetikoak pertsonen ohiturak aldatu behar dituelako, gizartea antolatzeko moduak aldatu behar dituelako, eta, batez ere, egungo ekonomiaren funtsa, kontsumismoa, alde batera utzi behar duelako. Eta ez konponbide sinplistekin, Manu Ayerdi kontseilariak duela gutxi plazaratu bezalakoak, parke eolikoak eta eguzkikoak mugarik gabe handitzea baino ez baitu aurreikusten.
Kapitalismo eredu horrekin ezin dugu jarraitu, lehengaien eta energiaren erabilera etengabe handitzea eskatzen duena alegia. Uste dugu mundu aberatseko herrialdeetan gauza guztiaren kontsumoa murriztea beharrezkoa dela, desazkundea. Eta, beraz, horrekin bateragarria izango den eta bizitza duina izaten jarraituko duen sistema sozioekonomiko berri bat beharko dugula.