– Makrogranjen aurkako Nafarroako plataformak REAS erakundeak antolatutako jardunaldien amaiera-ekitaldia egingo du. Ekitaldi horretan, makrogranjen aurkako borrokaren balantzea egingo da.
– Urtebete igaro da Valle de Odieta enpresak Makrogranjen aurkako Nafarroako Plataformatik 14 talde deitu zituenetik auzitegietan adiskidetze ekitaldi bat egiteko.
– Nafarroan etengabe eta kontrolik gabe hazten dira abeltzaintza industrialak bultzatutako abeltegiak, eta, bereziki, zerri-azienda.
– Abeltzaintza eta nekazaritza industrialaren ondorioz Erdialdeko eta Erriberako akuifero eta lurzoru gehienak kutsatuta daude.
Nafarroako iparraldea makropoligono eoliko berrien mehatxupean
Makropoligono eolikoen eta fotovoltaikoen hedapenak eta goi-tentsioko proiektu berriek aurrera jarraitzen dute Nafarroan. Eta hori enpresa elektriko handien eskutik gertatzen ari da, beren interes espekulatiboen erritmora, eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Horrela, Bortzirietan eta Malerrekan biodibertsitatea suntsitzen duten makropoligono eolikoak jartzeko enpresa berrien asmoa ezagutu ahal izan dugu.
Jarraitu irakurtzenSustrai Erakuntzak Iruñerriko AHT proiektuetarako eta Etxabakoizko geltokirako bere iradokizunak aurkeztu ditu
Hauteskunde garaia itzuli da eta Abiadura Handiko Trenaren gaia berriro dira hizpide. Azken informazioen arabera, datozen hilabeteetan Zaragoza-Castejon eta Iruñerriko tarteen trazaduraren hasierako azterketak aurkeztea aurreikusten da. Baina, gainera, azken kasu honetan, Etxabakoitz auzoko hirigintza-proiektua ere berraktibatu dute orain. Ia 12.000 etxebizitzako “pelotazoa” izan da, hau da, hasieran planifikatu baino ia 3.000 etxebizitza gehiago.
Jarraitu irakurtzen“Transizio energetikoa: Topaketak ikuspuntu anitz, kritiko, ekologiko eta sozialetik” Jardunaldiak
Poligono berriztagarri handiak garatzeko ereduaren aurkako kolektiboen koordinatzailea den Nafarroako Energia Eraldatzen /Transformando la Energia de Navarra NEE/TENek, NUPekin elkarlanean, trantsizio energetikoa birpentsatzeko bigarren jardunaldiak antolatu ditu. Topaketa hauetan, energia arazoari buruzko gogoeta egin ahal izango dugu, ikuspegi plural, kritiko, ekologiko eta sozial batetik.
Jarraitu irakurtzenMakoetxaldeen Aurkako Nafarroako Plataformak Valle de Odieta behitegiaren handitzearen aurkako alegazioak aurkezteko deia egiten die herritarrei
Egun jendaurreko informazio bezala ikusgai dago Valle de Odieta enpresak Caparroson duen makroetxaldean egin nahi duten handitze berri bat. Esnetarako behien instalazio industriala da, 7.200 behi heldu izateko baimena duena (eta, gainera, hainbat motatako txahal kopurua), eta badirudi jadanik kopuru hau baino azienda gehiago ere badutela. Baina ematen du haien diru-goseak ez duela mugarik, eta oraindik ganadu gehiago nahi dute.
Jarraitu irakurtzenSustrai Erakuntzaren txosten berria Nafarroako biodibertsitateari buruz
Sustrai Erakuntza fundazioak espezie eta ekosistemen aniztasunari buruzko txosten berria aurkeztu du, “Nafarroako biodibertsitatea, desagertzeko arriskuan dagoen bizi-baliabidea” izenekoa. Txosten osoa deskarga dezakezu, bai PDF bezala, bai EPUB formatuan (liburu elektronikoetarako erabilgarria). Paperean ere lor daiteke, Katakrak liburu-dendan erosita edo formulario honen bidez eskatuta, postaz bidal diezazugun. Eta jarraian laburpen bat irakur dezakezu…
Jarraitu irakurtzenSustrai Erakuntza herri akusazio gisa pertsonatu da epaitegian Valle de Odietaren makroetxaldearen kontra
Dakizuenez, Sustrai Erakuntza Fundazioaren azken hilabeteetako lan-ildoetako bat makroetxaldeek Nafarroan duten eragin negatibo izugarria salatzea izan da, bai lurraldearen orekan, bai ingurumena zaintzen duten eta herritar guztientzat elikagai osasuntsuak ekoizten dituzten tokiko nekazaritzan eta abeltzaintzan. Zentzu honetan, Sustrai Fundaziotik hainbat ekimen jarri ditugu martxan: makroetxaldeen proiektuei alegazioak egitea, edota honako txosten hau bezalakoak idaztea, Valle de Odieta makroetxaldean dektektatuak izan diren irregulartasunen inguruan, zeina Nafarroako Parlamentuan aurkeztu genuen beste talde batzuekin batera.
Jarraitu irakurtzenGrupos opositores recurren la autorización urbanística concedida a Mina Muga
Las organizaciones Ecologistas en Acción y Sustrai Erakuntza, con el apoyo de la Plataforma Unitaria contra las Minas de potasa en la Bal d´Onsella y el Perdón, han presentado recurso de Alzada, ante el Consejero de Ordenación del Territorio, contra la Resolución de la Directora del Servicio de Territorio y Paisaje, por la que se concede la Autorización urbanística previa a la concesión de licencia municipal a la fábrica de Mina Muga, de la empresa Geoalcali, en Sangüesa.
Jarraitu irakurtzenAlega ezazu Valle de Odieta makroetxaldea handitzeko proiektuaren kontra
Ezaguna denez, Caparrosoko Valle de Odieta makrogranjak esnea industrialki ekoizten du, eta hainbat zehapen-espediente izan ditu bere ibilbidean. Hala eta guztiz ere, enpresak bere instalazioak handitu nahi ditu, eta uste dugu honek jadanik existitzen diren arazo guztiak larriagotuko lituzkeela. Horregatik, handitze-proiektuaren aurkako alegazio hauek aurkeztea proposatzen dizuegu. Testu honen amaieran, aurkezteko jarraibideak ematen ditugu, eta, ondoren, edukiaren azalpena eta laburpena.
Jarraitu irakurtzenValle de Odieta enpresak Caparrosoko behi makroetxaldea handitu nahi du
Valle de Odieta enpresak, Caparrosoko behi-makrogranjaren jabe denak, dagoeneko oso handia den instalazioa are gehiago handitu nahi du. Horixe da, hain zuzen, Nafarroako Gobernuari aurkeztu dion eta honek, era berean, Sustrai Erakuntza fundazioari igorri dion dokumentaziotik ondorioztatzen dena, gerora jendaurrean jarriko dutelarik. Proiektu honen aurrean, alegazioak aurkeztu ditugu, argudiatuz egungo legediarekin ezinezkoa dela enpresa honek Caparrosoko makroetxaldeko abere-kopurua handitzea.
Jarraitu irakurtzen