Agrowind Navarra 2013 SL enpresa Larragan, Berbintzanan eta Miranda de Argan proiektatzen zituen parke eolikoak oraindik ez da eraikitzen hasi, Nafarroako Gobernuak proiektua jendaurrean jarri zuenetik 7 urte pasa eta gero, eta 2018an PSIS baten bidez onartu ondoren. Eta gaur egun jendaurrean dago, proiektuaren aldaketa berri batekin.
Jarraitu irakurtzenNafarroako makrogranjen aurkako plataforma beldur da Valle de Odietaren aurkako prozesu judiziala ez ote den itxiko erantzukizunik argitu gabe
Makrogranjen aurkako Nafarroako Plataformak Valle de Odieta eta HTN enpresen aurkako prozesu judiziala aurkeztu du gaur prentsaurrekoan. Bi enpresa hauek Caparrosoko makrogranjarekin lotuta daude, balizko ingurumen-delitu bat dela eta. Plataformako kide diren talde eta pertsonek jakitera eman nahi izan dute instrukzio fasea amaituta, Tafallako epaitegiek erabaki behar dutela epaiketaren instrukzioarekin jarraituko duten ala ez. Plataforma beldur da auzitegiek auzia artxibatzea erabakiko ote duten.
Jarraitu irakurtzenNafarroan ingurumenean eragina duten proiektuei buruzko gida juridiko bat aurkezten dugu
“Nafarroan ingurumenean eragina duten proiektuetan herritarrek jarduteko gida” aurkezten dugu. Aurkezpen ekitaldia ostiral honetan izango da, urriaren 27an, 18:00etan, Plazara, Iruñean.
Jarraitu irakurtzenValle de Odieta eta HTN Caparrosoko enpresek kutsatzen jarraitu zuten 2022an
Atzo deklaratu zuten Tafallako Epaitegian HTNko zuzendariek aurretiazko eginbideetan, 2021eko otsailean eta martxoan Valle de Odieta makrogranjaren eta HTN biometanizazio plantaren inguruan izandako kutsadura gertakari larriengatik. Gertakari honen ondorioz, Aragoiko eta Argako Behe Tarteetako Kontserbazio Bereziko Eremua larri kutsatu zen.
Jarraitu irakurtzenBiometanizazio-plantak Nafarroan: distira guztiak ez dira energia garbia
Azken aldian biometanizazio-plantak ugaritzen ari dira Nafarroan. Honela, Biomendik Mendigorrian, HTNk Caparroson eta E-Cogeneración-ek Cabanillasen dituzten instalazioez gain, planta berriak iragarri dituzte Imotzen, Lerinen eta Valtierran, eta Cabanillasen dagoena handituko da.
Jarraitu irakurtzenAHTrako zundaketak berehala gelditzearen aldeko bizikleta martxaren ekitaldiak
Sakanan eta Goierrin AHTrako zundaketa geologikoak egiteko baimen-eskaeren uholdearen aurrean, AHT Gelditu Nafarroa, AHTrik ez Lautada, Landarlan, Otsotarrak, Sakana Trenaren Alde eta Sustrai Fundazioak osatutako STOP AHT ZUNDAKETAK / STOP SONDEOS AHT ekimenak bizikleta martxa antolatu du Sakana, Arabako Lautada eta Goierri lotzeko. Sakana, Arabar Lautada eta Goierriko zundaketek afektatutako lurraldeak zeharkatuko ditu martxak abuztuaren 25etik 27ra.
Jarraitu irakurtzenBizikleta martxa STOP AHT zundaketak! Lurraren alde Sakana, Goierri, Lautada bizirik!
Azken hilabeteotan, Sakanan eta Goierrin AHTrako zundaketa geologikoak egiteko baimen-eskaera ugari egin dira. Zundaketa horien helburua AHTaren Nafarroako korridorea eta Euskal Y-a lotzeko bi aukerak aztertzea da: bata, Ezkiorainokoa, Aralarko mendigune osoa zulatuz eta bestea, Gasteizerainokoa, Sakana zein Lautada zeharkatuz.
Jarraitu irakurtzenMemoria de Actividades 2022 de Sustrai Erakuntza
La Fundación Sustrai Erakuntza ha repasado las actividades realizadas durante el pasado año 2022, y las ha recogido en esta Memoria de Actividades. Proporciona una panorámica de lo que se ha realizado durante el añopasado y sus resultados. En los siguientes apartados se detallan las actividades que ha realizado la fundación Sustrai Erakuntza en el año 2022, incluyendo referencias a actividades realizadas anteriormente para ofrecer un contexto.
Jarraitu irakurtzenSTOP AHT ZUNDAKETAK ekimenak Sakanako eta Goerriko AHTren zundaketen aurka mobilizatzeko deia egin du
Nafarroako Korridorearen eta Euskal Y-aren arteko loturan AHTren lanak aurrerago egiteko finka partikularretan eta publikoetan zundaketak egiteko asmoa ikusita, STOP AHT ZUNDAKETAK ekimenak (AHT Gelditu, Landarlan, Otsotar, Sakana Trenaren Alde eta Sustrai Erakuntza fundazioa) ekainaren 27an, asteartea, 19:00etan Lakuntzako plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzera deia egiten du, “AHTren zundaketak STOP” lelopean.
Jarraitu irakurtzenValle de Odietako filiala den HTN enpresako zuzendariek bihar deklaratuko dute Tafallako epaitegietan, ingurumen delitua egon daitekeelakoan
Nafarroako Makrogranjen Aurkako Plataforma Valle de Odieta eta Hibridación Termosolar Navarra (HTN) enpresen aurkako ustezko ingurumen delituagatik aurkeztu da prozesu judizialean. Prozesu honen baitan, ekainaren 21ean, asteazkenarekin, Tafallako epaitegiak deklaratzera deitu ditu Hibridación Termosolar Navarra (HTN) enpresako zuzendariak, salatutako isurketengatik inputatuak izan daitezkeen aztertzeko. Lehenago, Valle de Odietako zuzendariei ere hartu zien deklarazioa. Kasua aurretiazko eginbideetan dago orain.
Jarraitu irakurtzen