Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri du Iruñean AHTaren geltoki berria egiteko proiektuaren Udalaz Gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa, Etxabakoitz auzoan kokatuko dena. Gobernuak berak iragarri nahi izan duenez, hirigintza-proiektuaren berrindartze honek hasieran planifikatutakoa baino ia 3.000 etxebizitza gehiago ekarriko ditu. Informazioaren arabera, zehazki, PSIS edo UGPSaren aldaketak “eremuan aurreikusitako etxebizitzak 9.758tik 12.193ra igotzea dakar”, eta honek esan nahi du proiektuaren “bizitegi erabilera %24a handituko” dela. (Alegazioa nola egin, behean…)
Jarraitu irakurtzenBada alternatibarik, AHT gelditzeko garaiz gaude
Datorren larunbatean, apirilaren 20an, Trenaren aldeko manifestazioa antolatu dute Altsasun. Sustrai Erakuntza Fundazioaren iritziz, mobilizazio honek aukera bikoitza eskaintzen digu. Batetik, Abiadura Handiko Trena (AHT) gaitzestea, proiektu antisoziala, antiekologikoa eta baliabide ekonomiko eta energetikoen xahutzailea delako. Bestetik, beste behin ere, azken urteotan egin dugun bezala, Tren Publiko eta Sozial baten beharra eskatzea, badagoelako alternatibarik.
Jarraitu irakurtzenTrantsizio energetikoak arazoaren jatorriari heldu behar dio
Gure planetak eta gure herriak inoiz ez bezalako degradazio ekologiko, ekonomiko eta soziala jasaten dute. Adierazle askok adierazten digute gure espeziearen bizi-baldintzek okerrera egin dutela. Berotze globala, seigarren desagertze masiboa edo ozeanoen azidotzea gaur egungo bide kapitalistarekin etengabe hazten ari den zerrenda baten hiru adibide baino ez dira.
Jarraitu irakurtzenMEGAPROIEKTU BERRIZTAGARRIEN EGUNGO HEDAPENAREN AURKA ETA BIZITZAREN ALDE manifestua
Lehengo fasean Euskal Herriko 75 pertsona garrantzitsuk sinatutako manifestua aurkezten dizuegu, tartean Sustrai Erakuntzako kideek. Manifestu horrek energia berriztagarrien egungo megaproiektuen hedapena gelditzea eskatzen du, eta Euskal Herrian trantsizio energetiko bidezkoa eta benetan iraunkorra lortzeko gai nagusiak proposatzen ditu. Manifestua, sinatzaileen zerrenda osoa eta zuk ere sinatzeko aukera, webgune honetan dituzu: https://megaproiektumanifestua.blogspot.com/.
Jarraitu irakurtzenForestalia: berriztagarrien sehaska kulunkatzen duen beste esku bat
Krisi ekosozial sakona jasaten ari garela begi bistakoa da. Badirudi argi dugula trantsizio energetikoa saihestezina dela. Hala ere, ez dirudi hain argi dugunik trantsizio energetikoaren ardatza birsortze ekologikoa izan behar dela eta gure ekonomia biosferara egokitu behar dugula. Ez dago ere batere argi inposatzen ari diren trantsizio berdeak korporazio energetiko handien boterea zalantzan jartzeko balio duenik. Begiratu besterik ez da behar, nola Estatuen, Europako Itun Berdearen eta Next Generation Funtsen eskutik mota guztietako enpresak, multinazionalak, inbertsio-funtsak… erakartzen ari diren, elektrifikazioan negozio aukera bat besterik ikusten ez dutenak.
Jarraitu irakurtzenSustrai Erakuntzak Erdizeko meategiaren kontrako alegazioekin bat egiteko deia egin du
- Erdiz Bizirik ekimenak Erdizeko bazkalekuan proiektatutako meategiaren kontrako alegazioen sinadurak biltzen ari da.
- Sustrai Erakuntza Fundazioak ekimen hau sostengatu eta herritarrak alegazioak sinatzeko deia egiten du.
Forestaliak presio egiten jarraitzen du Nafarroan goi-tentsioko makro-lineak eraikitzeko
- Ministerioak eraikuntza baimenak eman dizkio Forestalia enpresaren makrolinea elektrikoei.
- Horren aurrean, lurraldearen defentsarako taldeek errekurtsoak aurkeztu ditugu.
- Bitartean, enpresa harremanetan jarri da lineak pasarazi nahi dituen lurren jabeekin, bere borondateak erosten saiatzeko.
Sustrai Erakuntza Fundazioak ingurumen eskubideen defentsarako gida argitaratu du
Sustrai Erakuntza fundazioak bere txosten berria aurkeztu du, oraingo honetan, herritarrei ingurumenarekin lotutako eskubideen defentsan laguntzeko gida praktiko bat da. Izenburua: “Nafarroan ingurumenean eragina duten proiektuetan herritarrek jarduteko gida“. Txosten osoa deskarga dezakezu, PDF bezala. Paperean ere lor daiteke, formulario honen bidez eskatuta, postaz bidal diezazugun. Eta jarraian laburpen bat irakur dezakezu…
Jarraitu irakurtzenTafallako Epaitegiak ingurumen-delituen aztarnak aurkitu ditu Valle de Odieta makrogranjan
Instrukzio eta ikerketa aldiaren ondoren, Tafallako Epaitegiak Nafarroako Probintzia Auzitegira jo du, prozedura judizialari jarraipena emateko. Sustrai Erakuntza Fundazioak eta Greenpeacek inplikazio handiagoa eskatzen diote Nafarroako Gobernuari, eta, gainera, tokian tokiko eredu agroekologikoa bultzatzeko eskatzen diote, landa eremurara itzultzeko eta bertan lan egiten dutenei bizi-baldintza ekonomiko eta material duinak bermatzeko.
Jarraitu irakurtzenHondakinak negozio gisa… baita Nafarroan ere
Nafarroako Gobernuko Ingurumenaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko salaketa trukearekin sortutako eskandaluak erakunde horien arteko hautsak harrotu ditu, Ecofert Sansoain Artaxoako plantara baimenik gabeko hondakin likidoak bidaltzeagatik. Baina polemika orain piztu bada ere, hondakinek Nafarroan sortzen dituzten arazoak urrunetik datoz.
Jarraitu irakurtzen