Behean sinatzen dugun erakunde zein taldeek Abiadura Handiko Nafarroako Korridorearen lanen berrastea salatzen dugu eta hilak 31, ostiralarekin, 19:30ean Iruñean Espainiako Gobernu Delegaritzaren aurrean burutuko den AHTAREN LANAK GELDITU ORAIN!! lelodun elkarretaratzean parte hartzera dei egiten dugu. Azkoien eta Erriberri artean hasi berri dituzten lanak gelditzea eta jadanik burututako edo burutu bidean dauden lanen adjudikazioak bertan behera uztea eskatzen dugu. Jarraitu irakurtzen
AHTa eta energiari buruzko Sustrai Erakuntzako hitzaldia AHTren aurkako bizikleta martxan
AHT! Gelditu!-k, Nafarroako hainbat plataformekin elkarlanean, uztailaren 26tik 29ra Martzillatik Altsasurainoko AHTaren aurkako Bizikleta Martxa antolatu du. Eta ekintza honen baitan, Sustrai Erakuntzak hitzaldi batekin parte hartu nahi du. Hitzaldiak “Prestazio Handiko Trena (AHT) eta energia” du izenburua, eta uztailak 27, ostirala, arratsaldeko 15:00etan, Biurrungo Elkartean izanen da (martxaren bazkari herrikoiaren bukaeran). Jarraitu irakurtzen
Europar Batasunak AHT-a arbuiatu egiten du eraginkorra ez delako. Aldiz, Nafarroan Villafranca eta Peraltaren arteko zatia eraikitzeko lana adjudikatu egiten dute
Oharkabean pasatu da albistea: Adif-ek adkudikatu egin berri du Abiadura Handiko Trenerako plataforma zati berri bat eraikitzeko lana, Villafranca eta Peraltaren artean. Hala ere, Europako Kontu Auzitegiaren txostenak oihartzun handia jaso du, argi eta garbi esanez, Estatu espainiarrean eraikitzen ari diren AHT-aren linearik gehienak erabat galgarriak direla. Jarraitu irakurtzen
Nafarroako Gobernua AHTa kudeatzen ari da “jarduketa pribatuen eta presazko bileren bidez”
Berriki Nafarroako Gobernuaren lehendakariorde Manu Ayerdik ondokoa esan du: “Gobernu hau Bruselasen egon da, eta publikoki ezagutzen ez den jarduketa pribatu handia egin izan du”. Barkosek zein lehendakariordeak aitortu dute Europar Batasunaren Garraio komisariotzarekin batzartu direla Zaragozarainoko Euskal Y-aren adarra atlantikoko korridorean txertatzeko. Jarraitu irakurtzen
Larunbatean, ekainaren 2an, Alternatiben Herrian ikusiko gara
Larunbat honetan, ekainaren 2a, Iruñean Alternatiben Herria ospatzen da. Egunean kapitalismorik gabeko mundu bat posible eta beharrezkoa dela erakutsi nahi dugu. Sustrai Erakuntza ingurumena eta landa eremuaren atala antolatzeko laguntzen ari da, Herriak eta Lurra auzoa. Informazio gehiago eta ekitaldien egitaraua hemen… Jarraitu irakurtzen
Maiatzaren 26a: trenaren aldeko eta AHTren aurkako eguna
Larunbat honetan, maiatzaren 26a, AHTren aurkako eta tren sozialaren Nafarroako mugimenduak tren geltoki eta geraleku guztietan ekintzak eginen ditu. Altsasutik arratsaldeko 16:01etan pasatzen den eta Tuterara 17:57etan ailegatzen den trenaren aurrean izanen dira ekintzak. Artikulu honekin deia egiten dugu mobilizazio egun honetan parte hartzeko… Jarraitu irakurtzen
Nafarroako Erriberak Soriarekiko treneko lotura eskatzen du
Nafarroako trenari buruzko albiste on bat: Fitero eta Cintruenigo bezala Nafarroako udal batzuek Castejon – Soria trenbidea berriz ireki dezala eskatu dute. Sustrai Erakuntzari ondo iruditzen zaio ekimena eta Nafar Gobernuari eskatzen zaio aldarrikapen hau aurrera ateratzeko bere ekarpenak egitea. Ondoren gure prentsa oharra… Jarraitu irakurtzen
Azkoien eta Erriberri arteko PHT-ren eraikuntzaren esleipena dela eta
Fomento Ministerioak Azvi enpresari Azkoien eta Erriberri arteko AHTko lanak eman diola jakin dugu. Enpresa horrek PP alderdiari legez kanpoko finantzaketarako azpilan batean parte-hartzeagatik ikertzen dute. Ustez, Azpik alderdiari dohaintza nabarmenak ematen zizkion, eta honek enpresari lan publiko eskaintzarekin, Nafarroan lortutako bezalakoak, bueltatzen zion faborea. Ondoren gure salaketa publikoa… Jarraitu irakurtzen
¿Mantener la estación de tren de Pamplona en San Jorge eliminando el bucle ferroviario?
Presentamos un escrito y esquema gráfico, en el que Julen Mendiguren propone la supresión de parte del bucle ferroviario de Pamplona. En su opinión, el bucle en la zona más urbana de la Comarca de Pamplona (Rochapea, Artica y Berriozar) parece que puede suprimirse con facilidad y muchísimo menor coste que el proyecto urbanístico de Etxabakoitz y su nueva macro-estación. Jarraitu irakurtzen
Canal de Navarra: No hay agua para 21.500 nuevas hectáreas
Este escrito es un resumen del informe: “Fase 2 del Canal de Navarra. ¿hay recursos suficientes para regar 21.500 hectáreas más?“, que se puede encontrar en el blog de URBIZI, la red en defensa de los ríos de Navarra (anteriormente Ura Nueva Cultura del Agua). Tras analizar informes oficiales y datos de aforos, el informe concluye que no hay agua suficiente para regar 21.500 Hectareas más en el Canal de Navarra. A pesar de ello, la empresa pública Canasa ha adjudicado la redacción del proyecto para regar esa cantidad de terreno en la Ribera (2º Fase)… Jarraitu irakurtzen