Erdiz Bizirik plataformak eta Sustrai Erakuntza fundazioak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dute Nafarroako Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariaren aurrean, Rafael Sur sektorean El Quinto 2895 meategia ustiatzeko proiektua zabaltzeko baimenaren aurka; zeina Magnesitas Navarra S.A. (MAGNA) enpresak sustatu duen.
Jarraitu irakurtzenNafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak Mina Muga geldiarazi du
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu eta indarrik gabe utzi du Foru Komunitateko Industriaren ebazpena, “Goyo” baimena ustiatzeko emakida ematen zuena, Mina Muga osatzen duten hiru meatze-baimenetako bat.
Jarraitu irakurtzenGreenpeaceko ekintzaileak Valle de Odieta makrogranja salatzeagatik epaiketa aurrean
Datorren asteazkenean, urriak 23, Greenpeaceko 8 ekintzaile epaituko dituzte Iruñean. Valle de Odieta enpresak isun eta espetxe zigorrak eskatu ditu haien aurka.
Jarraitu irakurtzenNEE/TEN jardunaldiak, Nafarroarako benetako Energia Plana
Joan den irailaren 3an, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Nafarroako Gobernuak Nafarroako Energia Planaren eguneraketa jendaurrean jarri duela. Urrats garrantzitsua izan beharko luke honek gure komunitatearen etorkizunerako, energiak zein beronen erabilerak gure gizartearen jasangarritasunerako duten garrantzia kontuan hartuta.
Jarraitu irakurtzen2024ko NEE/TEN jardunaldiak: Desazkundean hazi, inork kontatu ez dizuna
Nafarroako Energia Eraldatzen/Transformando la Energia de Navarra NEE/TEN poligono berriztagarri handien garapen ereduaren aurkako kolektiboen koordinatzaileak trantsizio energetikoa birpentsatzeko hirugarren jardunaldien deialdia egin du. Topaketa horietan, energiaren arazoa eta gizarte egituraren desazkundearen beharrari buruz hausnartu ahal izango dugu, ikuspegi plural, kritiko, ekologiko eta soziala oinarri hartuta.
Jarraitu irakurtzenAHT: Adarra jotzeari analisi serioa esaten diote
Irailaren 23an, astelehenarekin, UPNren Parlamentuko bozeramaileak aspalditik dakiguna adierazi zuen. Esparza jauna kexu zen, Espainiako Estatuko gobernu guztiek AHTari buruz Nafarroari adarra jo izan diotelako, kosta ahala kosta AHTa eraiki nahi duen Nafarroa elitista eta neoliberal horri. Eta berak esan ez bazuen ere, zera gaineratuko genuke: gobernu guztiak, Esparza eta bere alderdia barne, etengabe ari direla nafarren aurkako iseka eta mespretxua areagotzen, hain zuzen ere kalitatezko tren-zerbitzu publikoak, jadanik existitzen diren azpiegiturak aprobetxatuz eta gehiengo sozialaren mesedetan defendatzen ditugunon nafarren aurka.
Jarraitu irakurtzenCaparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea handitzeko saiakera berria
Valle de Odieta enpresak eta bere filialak (HTN) urteak daramatzate instalazioak handitu nahian, administrazioa ezartzen ari den erregulazio guztien aurka. Orain 1450 txahalentzako granja berri bat jartzen saiatzen ari dira. Proiektu honi alegazio hauek jartzera animatzen zaitugu, urriaren 14ra arte dago epea. Hemen dituzu argibideak alegazioa betetzeko eta aurkezteko…
Jarraitu irakurtzenDenontzako eta denerako tren eredu bat behar dugu
Asteartean, Nafarroako Parlamentuan izan zen “debatea” Iruñea Euskal Y Grekoarekin lotzeko ibilbide egokienaren inguruan, eta herenegun, asteazkenean, Chivite presidentearen eta Pradales lehendakariaren arteko bileran, besteak beste, Nafarroa eta Espainia arteko abiadura handiko trenbidearen loturaz hitz egin ondoren, Sustrai Erakuntza Fundazioak honako komunikatu hau egiten du:
Jarraitu irakurtzenTuterako lohiak, egin behar ez denaren adibide garbia
Abuztua da, oporraldia pertsona askorentzat, gobernatzen dutenentzat barne. Eta, hala ere, ohikoa izaten da abuztua aprobetxatzea gai batzuk zarata handirik gabe jorratzeko, nahiz eta garrantzi handikoak izan.
Jarraitu irakurtzenEZ GALGORIK EZ PODENKORIK
Aste batzuk daramatzagu AHTaren “udako sugearekin” eta Iruñetik deituriko ”Euskal Y”-ra Ezkiotik edo Gasteizetik lotura.
Jarraitu irakurtzen