Nafarroako harrobi eta meategi batzuen proiektuari buruzko txostena aurkezten dugu hemen. Dokumentua ez da zehatza eta hamahiru kasuren fitxak jasotzen ditu: Oskia, Altsasu, Lizarraga, Aldatz, Urdazubi, Erreniega eta Zangozako potasa-meategiak, Zilbeti, Mendiaundi, Erdiz, Salinas de Oro, Aritzu eta Beintza-Labaien. 2016ko irailean eguneratu dugu txotena: bi fitxa berri eta lan eratorriko atal berriak sartu eta loturak ere eguneratu ditugu. Txostena PDF formatuan eta liburu elektronikoendako EPUB formatuan irakurri dezakezu osoz. Eta hemendik aurrera bere aurkezpena, fitxen aurkibidea eta ondorioen kapituluak dituzu:
Harrobi eta meategiak: gutxi batzuen aberastasuna, gehienon arazoa
Nafarroako meategien proiektu eta ustiapenetara hurbilketa
Aurkezpena
Txosten hau, Nafarroan aurreikusten diren edo egiten ari diren harrobi eta meategi proiektuen eraginpean dauden pertsona, erakunde eta kolektiboek 2014ko otsailaren 8an egindako topaketaren emaitza da. Bilkura Lekunberrin egin zen eta 28 pertsonek hartu zuten parte.
Dokumentua ez da zehatza eta bederatzi kasuren fitxak baino ez ditu jasotzen (fitxak osoko dokumentuan ikusi daitezke). Horietako batean, lehengoratze plana garatzen ari dira, nahiz eta datuek ezkutuko ustiapena dela pentsarazten diguten. Beste batzuetan luzapenak, handiagotzeak edo berreraikitzeak mahaigaineratzen dira. Kasurik onenean, makro meategien irekiera baldintzatzea edo behin behinean gelditzea lortu da.
Topaketan, Olazagutia/Olazti (kareharria), Ultzamako Eltzaburu (AHTrako ofita), Basaburuako Igoa (kareharria), Tiebas (Alaiz mendizerrako meategiak) edo herri ekimenei esker aurrera egin ez zuten Leitzako proiektua bezalako kasuez ere hitz egin zen.
Txosten honetan haustura hidraulikoa edo frackinga erabiliaz eskisto gasa edo arbel gasa ateratzeko proiektuek sortzen duten arazoa ez da sartu. Gai honen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, proiektu hauen aurkako Nafarroako web orrira igortzen zaitugu: http://navarraantifracking.blogspot.com.es/
Dokumentuaren bukaeran, inposaketa hauei aurre egiteko agertu ziren ideietako batzuk bildu ditugu, bai eta sostengu helegiteei erreferentzia labur batzuk ere.
Azkenik, aipaturiko topaketan parte hartu zuten talde eta pertsonei edota beraien ekarpenekin txosten hau posible egin duten guztiei, eskerrik asko.
Lekunberri, 2014ko ekaina
Fitxen aurkibidea:
- Oskiako karearria harrobia, Arakil-Iza.
- Altsasuko karearria harrobia.
- Lizarraga Portuko karearria harrobia, Urbasa-Andia.
- Alberto marmol harrobia, Aldatzen, Larraun.
- Alkerdi marmol harrobia, Urdazubin.
- Potasa mehategiaren proiektua, Erreniegan.
- Potasa mehategiaren proiektua Zangoza eta La Val d’Onsellan.
- Magnesita mehategiaren proiektua Zilbetin, Erroibar.
- Silize mehategiaren proiektua Mendiaundin, Erroibar.
- Magnesita mehategiaren proiektua Erdizen, Baztan.
- Ofita harrobiaren proiektua Jaitzen (Salinas de Oro).
- Ofita harrobiaren proiektua Aritzun, Anue Ibarra.
- Ofita harrobiaren proiektua Beintza-Labaien eta Saldias artean, Malerreka.
Zer egin? Azken eztabaidaren ondorioak
Jendarte mailan:
- Bertako bizilagunok gure eskubideen defentsan iniziatiba lehenbailehen hartzea, sustatzaileak proiektua asko aurreratu eta garatu baino lehen, eta kanpoko inor etorri eta lagunduko gaituen zain egon gabe.
- Bertako garapen aukera eraikitzaileak proposatu, zentzu positiboan, lurraldearen defentsa soilean geratu gabe (“Ezaren plataforma” soila izan gabe). Harrobi eta meategi erraldoiek eraginda bizi garenok nahi dugunaren inguruko berezko ikuspegia daukagu, guretzat eta gure seme alabentzat nahi dugunaren ingurukoa. Gure inguruaren garapen ekonomikoa eta soziala nolakoa izatea nahi dugun marraztuko duten etorkizuneko egoerak definitu. Horregatik gure mezu propioa egituratu eta landu behar dugu.
- Gatazka hauetan borroka gakoetako bat informazioan datza, arazoa sustatzen duten faktoreen eta beronen osagaien zabaltzean. Horretan datza bertako hedabideekin lan egin ahal izatearen garrantzia, bai eta alkate eta zinegotzien jarrera publikoekin ere (“aginpide” argumentua).
Maila hurbilenean, kontzeju eta udalekin:
- Edozein bizilagunek eska diezaioke udalari, eman dituen esplotazioetan irregulartasunik ba ote den egiazta dezala. Udaletxeak jaramonik egiten ez badigu, irregulartasun zantzuak baleude, auzitan has daiteke…
- Udalek esplotazio hauen garapena behatu dezakete eta hala egin behar dute, gauzatzaileek ezarritako arau guztiak bete ditzaten. Bizilagun izanik, antzematen ditugun irregulartasun guztien berri eman diezaiekegu, eta behar izanez gero, zinegotziak, alkateak eta idazkariak estutu, legea betearaz dezaten.
- Gauzatzaile edo enpresaren bat baimenik gabeko prospekzioren bat egiten ari dela konturatzekotan edo horren susmoa izatekotan:
- Guardi Civilaren Servicio de Protección de la Naturaleza (SEPRONA) zerbitzura jo daiteke, iker dezaten: http://guiaderecursos.crana.org/es/ficha/servicio-proteccion-naturaleza-guardia-civil Salaketa mota honen adibide gisa ondoko lotura duzue.
- Kaltea jasaten duten udalek lau urte lituzkete helegitea jartzeko, eta 60.000 € adinako isunak jartzeko aukera izan dezakete.
- Bigarren mailako arautegia medio, udalek meatze esplotazioak nolakoak izatea nahi duten arautzeko eskumena dute (arautegi komunitarioen, estatalen eta autonomikoen esparruan). Ikus Larraungo adibide hau, non lehergaiak zartatzea galarazten diren, esplotazioa gehienezko 250.000m³ ko bolumenean ezartzen den eta jendeguneekiko distantzia minimo batzuk ezartzen diren.
- Interesgarria litzateke kontzeju, udal edo bertako elkarteek beraien inguruko ikerketa baimenak eskatzeko aukera aztertzea, hauek blindatzearren. Hori egin ahal izateko bete beharreko baldintzak zeintzuk diren ikusi beharko litzateke.
- Harrobien esplotazioa hobetzearren, udalak harrobien jabe, sustatzaile eta kudeatzaile izan daitezela proposatzen da, eta esplotazioa enpresei azpikontrata diezaiela, baina lurraren edo eta lur azpiaren esplotazioaren kontrol publikoa mantenduz.
- Kontzeju eta udalen eginbeharrak murrizten dituzten arautegi berrien garrantziaz ere ohartarazten da.
Administrazioarekin (autonomikoa eta estatala):
- Arduratzen gaituen gaiaren ardura hartua duen administrazioko teknikariekin zuzenean komunikatzea baliagarria izan daiteke. Kontaktu datu publikoak dituzten funtzionarioak dira. Honela eginez, guri ematea behartuta dauden informazioa zuzenean eskuratzeko aurkera izango dugu. Eskariak beti idatzizkoak izan behar dira eta komenigarria da ere eskakizuna beti pertsona berdinak egitea.
- Hala ere, administrazioko teknikariei informatzea batzuetan kaltegarria izan daiteke, izan ere aurreko kasu batzuetan ez dute lagundu eta, bestalde, emandako informazioa modu desegokian erabili dezakete.
- Kontaktua Ministerio de Industriaren ‘permisos de investigación’ atalean hau da: 91 349 74 34 (Antonio Moreno). Nafar Gobernuko kontaktuak, ikusi esteka hau.
- Administrazioari zuzentzean, kontuan har gaitzaten eta kudeaketa eraginkorra izan dadin garrantzitsua da:
- Gaia ezin hobeki ezagutzea eta gauzak oinarri teknikoaz adieraztea, informaziorik garrantzitsuena soilik eskainiz, gerora bilatzen gabiltzana lortzeko. Aldez aurretik lortu nahi dena argi eta garbi edukitzea garrantzizkoa da. Horretarako gure helburuak gainerako pertsona eta taldeekin zehaztea komenigarria da, hala bakarkako lanetan gal daitekeen denbora eta indarra saihestu asmoz.
- Gure interesekoa den gaia zein espediente pean edo zein prozeduran dagoen kontuan izatea. Arautegiek ezartzen dituzten epeetara egokitzea ezinbestekoa da.
- Eskatzen dena idatziz erregistratzea, telefonozko edo ahozko elkarrizketak izan badira ere.
- Eskaera bat egiterakoan, alde interesatua garela adierazi eta egiaztatu, eskaeran hori hitzez hitz jarriz.
- Administrazioari esku artean duen edozein gairen inguruko ingurumenaren gaineko informazio guztia eskatu dakioke. Horretarako, hurrengo web loturan Sustrai fundazioak argitaratua duen prozedura erabil daiteke: https://sustraierakuntza.org/como-solicitar-informacion-ambiental-a-las-instituciones/
- Nafarroako arartekoari kexak aurkezteko aukera kontuan izatea ere interesgarria izan daiteke. Hemen kexa bat nola bideratu zen eta zein emaitza izan zuen aurkezten dizuegu: http://blogak.com/sakanakoahtrikez/demanda-ante-el-defensor-del-pueblo-de-navarra
Bestelakoak:
- Ikerketa baimenak promotore bati ematen zaizkio, aurretik antzeko proiekturik jasan ez duten lur sail “franko”etarako. Aldez aurretik antzeko proiektu bat jasan duten lur sailetarako ikerketa baimena ematekotan, lehiaketa publikoa izan behar da. Adibidez, Erreniagaren kasuan, Potasasi eginiko kontzesioak lehiaketa publikoa behartzeko balioko luketen ikertzen ari dira. Duela sei urte mota horretako hainbat baimen atera ziren lehiaketara…