Gure buruzagien onespen eta kolaborazioarekin, merkatu finantzarioek funtzio publikoa zorpetu eta legitimitatea kendu dioten gaur egungo krisi ekonomikoaren testuinguruan, Espainiako Elektrika Sareak berriz formulatu duen Tentsio Handiko Linea bezalako azpiegituren onespena jendarteari justifikatu behar zaio halabeharrez.
Dicastillo eta Itsaso artean (120 km) igaroko den eta Sakanako hainbat herriri eraginen dien azpiegitura honen burutzea ez du jendarte behar erreal batek justifikatzen, ezta momentuko eskualdeko energia elektrikoaren eskaerak, are gutxiago hori gauzatzeak eragingo lukeen jendarte eta ingurumen arloko koste altua kontuan izanik. Orduan, zergatik eraikitzeko asmoa? Nork ateratzen dio etekina inbertsio honi?
REE enpresak energia elektrikoaren banaketaren ia 100% monopolizatzen du. Enpresa honen papera ezinbestekoa da merkatu energetikoaren funtzionamendua ziurtatzeko eta negozioa, energia elektrikoaren salmenta, zabaltzeko. Merkatu energetikoan kontsumituko den energia egunero enkantean jartzen da. Merkatuari energia kantitate handiak denbora luzeagoan saltzea interesatzen zaio. Hau energia eskatzaile handiek egiten dute posible, eta Estatuan eskatzaile nagusia abiadura handiko korridoreak garatzen ari den trenbide sektorea da.
Aurreztea bultzatu eta energia berriztagarri bidezko ekoizpen energetikoa sustatu ordez, merkatuek energia eskatzaile handiak (AHT) eta baita energia ekoizle handiak behar dituzte. Modelo honetan energia nuklearra (Garoña) eta termikoa (Castejongo Zentral Termikoak) ezinbesteko bi zutabe dira negozioarentzat.
REEk kotxe elektriko modelo berri bat aurkeztu berri du eta berriz kargatze puntuak jartzen hasi da hiri askotan. Inbertsio handiak negozio handietarako.