Europar Batasunak AHT-a arbuiatu egiten du eraginkorra ez delako. Aldiz, Nafarroan Villafranca eta Peraltaren arteko zatia eraikitzeko lana adjudikatu egiten dute

    es 28 Eka 2018 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

    EBren txostenaren portadaOharkabean pasatu da albistea: Adif-ek adkudikatu egin berri du Abiadura Handiko Trenerako plataforma zati berri bat eraikitzeko lana, Villafranca eta Peraltaren artean. Hala ere, Europako Kontu Auzitegiaren txostenak oihartzun handia jaso du, argi eta garbi esanez, Estatu espainiarrean eraikitzen ari diren AHT-aren linearik gehienak erabat galgarriak direla.

    … Baina komunikatua irakurtzen jarraitu baino lehen, Hala Bedi Irratiko irratsaio honetan entzun dezakezu ere gure iritziak (erdaraz):
    Nafarroan eraiki egin nahi duten 5 kilometroko zati berriak 56 miloi euroko kostua du. Kostu hori bakarrik dagokio plataforma eraikitzeari. Geroago, horren gainetik trenbidea jarri beharko da, gastu berriak ekarriz. Zati txiki hori egitea arras garestia da lanen zailtasunengatik, Aragoi ibaiaren gainetik 546 metroko biaduktu berria egin beharra dutelako, ingurumen eragin handia probokatuz.

    Ingeniaritza proiektuak, obra hau teknikoki definitzerakoan, argi zehazten du 330 km/orduko trenetarako plataforma bat dela. Beraz proiektu hau Abiadura Handiko Trenaren parametroetan sartzen da, Espainian AVEtzat jotzen dena. Eta proiektu hau Nafarroako Gobernuak egina da, Peralta eta Erriberriren arteko zatia adjudikatu zuen proiektu bera, nori eta AZVI enpresari adjudikatua, hainbat auzitan sartuta dabilena herri lanen inguruko ustelkeriarengatik.

    Bestalde, Europako Kontu Auzitegiak egindako auditorian kritika oso gogorra egiten da Espainako AHTren linearik gehienek errentagarritasun sozioekonomiko eskasa dutelako, bidaiari gutxi eraman eta haien eraikuntzan gainkostuak izan direlako. Eta hori bakarrik ez. Egin diren lekuetan, populismoa eta hautesleak asetzeagatik egin dela dio, errentagarritasuna ez izan arren.

    Txosten zorrotz honek bat egiten du aurretik egindako beste txosten batzuekin: Espainian AHTa zentzugabekeri galanta da. CEOEren ustez, AHTak ez du balio merkantziak garraitzeko; FEDEAk behin baino gehiagotan kritikatu egin du AVE gehiegi eraiki izana Espainian, gutxieneko errentagarritasun soziala ez lortzeagatik. Eta gurean, duela gutxi EHU-ko irakasle talde batek eginiko txostenean Euskal Y-aren errentagarritasun eza salatu du. Bukatzeko, Sustrai Erakuntzak gauza bera egina zuen Nafarroako AHTaren errentagarritasun falta agerian jarriz.

    Bere aldetik, Europako Kontu Auzitegiaren txostenaren aurrean, Nafarroako Gobernuak esan du Europak salatutako ereduak ez duela zer ikusirik bere ereduarekin. Baina hitzak hitz, ez dute zer ikusirik ekintzekin. Nafarroako Gobernuak aurrera daraman tren ereduak ibilbide berria eta abiadura handia aurreikusten ditu, Adiferi emandako eraikuntza proiektuetan agertu bezala. Aldi berean, Nafarroako Gobernuak dio merkantziak garraiatuko direla, nahiz eta teknikoki zalantzazkoa izan, CEOEk azaldu bezala. Funtsean eredua ez da aldatzen, ingurumen eragin handiko trenak trazaketa berria behar duelako. Horrekin batera, diru-xahutze handia da, egun dagoenaren pareko azpiegitura egin behar delako. Ez da ahaztu behar egungo trenak ahalmen handiagoa duela bidaiariak eta merkantziak eramateko, eta erraza da berau modernizatzea. Horregatik, Sustrai Erakuntzak osatu eta aurkeztu egin du Tren Publiko eta Sozialaren proposamena (TPS).

    Gauzak horrela, beste behin ere ikusten dugu nola Nafarroako Gobernuak bere jarduketa eta erabakiak zuritzen dituen, nola estaltzen duen bere erantzukizuna duela 20 urte diseinatutako, eta jadanik zaharkitutako, tren eredua bultzatzeagatik. Tren horrek ez ditu nafarren beharrizanak asetzen, ingurumenarentzat kaltegarria da eta diru-xahuketa besterik ez da.

    Esan beharra dago argi eta ozen: Europako Kontu Auzitegiak salatzen duen Abiadura Handiko Trena eta Nafarroako Gobernuak Tafallaldean bultzatutako Prestazio Handiko Trena , biak ala biak, berberak dira. Proiektu xahutzailea, eutsiezina eta komunalaren zati handi bat suntsitzen duena.

    SUSTRAI Erakuntza Fundazioa
    www.fundacionsustrai.orgwww.sustraierakuntza.org
    sustraierakuntza@gmail.com

    EBren txostenaren portada