Behean sinatzen dugun erakunde zein taldeek Abiadura Handiko Nafarroako Korridorearen lanen berrastea salatzen dugu eta hilak 31, ostiralarekin, 19:30ean Iruñean Espainiako Gobernu Delegaritzaren aurrean burutuko den AHTAREN LANAK GELDITU ORAIN!! lelodun elkarretaratzean parte hartzera dei egiten dugu. Azkoien eta Erriberri artean hasi berri dituzten lanak gelditzea eta jadanik burututako edo burutu bidean dauden lanen adjudikazioak bertan behera uztea eskatzen dugu.
Espainiako erresumaren gobernuak, Nafarroako egungo gobernuaren beharrezko laguntzaz, aurrera segitzen du Nafarroako prestazio handiko trenaren plataformaren lanen eraikuntzarekin Europako Kontu Auzitegiak berriki aurkeztutako bi txostenei, 2016koa bata eta 2018koa bestea, jaramonik egin gabe. Aipaturiko bi txosten horietan Espainiako estatuan abiadura handiko azpiegiturek eragiten duten xahuketa ekonomikoa, ogasun publikoan sorturiko zuloa justifikatzen ez duen inongo ikerketa edo txostenik gabe eraikitzearen arrazoigabekeria eta inolako errentagarritasun sozio- ekonomikorik demostratu gabe ingurugiroari zein lurraldeari eragiten dien erasoa salatzen dituzte. Guztiz alderantzizkoa da. Hainbat unibertsitatetako ikerlarik egindako txostenetan datuekin argi ta garbi demostratzen da AHT/PHTa defendatzen dutenen gezur propagandistiko borobila: ez da aurrerabidea, ez da estrategikoa, ez du ez enplegu ezta aberastasun gehiagorik sortzen, eta ez du merkantziarik garraiatuko.
Bitartean, gobernuek inposizioarekin aurrera segitzen dute PP bezalako alderdi ustelen finantziazio ezlegalarekin auzipetu edota ikertuak diren enpresei obrak adjudikatuz. AHTa negozioa eta aurrerabidea da etekinak pribatizatzen eta zorrak sozializatzen dituen eredu ekonomiko soziala defendatzen dutenendako.
Prestazio handiko trenak (AHT-PHT) trena suntsitzen du, garraio publiko eta soziala den aldetik. AHTaren sustatzaileek 25 urtetik gora daramatzate ohiko trenaren aurrekontuak murrizten, Sustapen ministeriopeko Adif enpresa publikoan 18.000 milioi €ko zorra metaaraziz. Zor hau guztiona da eta bankuak erreskatatzeko erabilitako dirutzarekin batera, eskubide eta zerbitzu publiko zein unibertsaletan murrizketak eragin ditu: osasungintza, hezkuntza, zerbitzu sozialak, pentsioak, menpekotasunarendako laguntzak, eta abarretan.
Honengatik guztiagatik eta AHT/PHTaren eraikuntzak Nafarroan, besteak beste, Altsasu, Tafalla, eta Castejon bezalako herrietan zerbitzu minimo bat ematen duten geltokien desagerpena dakarrelako. Ingurugiroari, landaguneei, lurralde antolaketa orekatu, arrazional, eta sostengarriari eraso itzela delako AHT/PHTri argi ta garbi ezetz esaten diogu.
Inposaketa eta ustelkeriaren aurrean, argi eta garbi AHTari EZ eta TREN PUBLIKO ETA SOZIALAri bai esaten diogu.
AHTAREN LANAK GELDITU ORAIN!!
AHT Gelditu! Nafarroa
Barañaingo AHTrik Ez
Bellota Libertaria
Erdi Aldeko Gazteak
Ernai
Fundación Sustrai Erakuntza
Tafallako Gaztetxea
Plataforma Cuenca de Pamplona-Iruñerria por el Tren Público y Social. TAV No
Plataforma Ribera por un Tren Social. No al TAV
Sakana Trenaren Alde plataforma
Zona Media por el Tren-Erdi Aldea Trenaren Alde