Sustrai Erakuntzak aurkezten du TPS Tren Publiko eta Sozialaren proposamen berritua

    13 Ira 2018 - Prestazio Handiko Trena (AHT)

    TPSren proposamena berriaren aurkezpen kartela 20180625Pasa den urteko irailean, Sustrai Erakuntza Fundazioak Nafarroarako (Tren Publiko eta Soziala) TPSren proposamena aurkeztu egin zuen. Helburua zen denontzako eta denetarako tren bat diseinatzea, prozesu parte-hartzaile eta ireki baten bidez Nafarroako jendartearentzat.

    Urtean zehar, prozesu parte-hartzaile hau aurrera eraman dugu eragile sozial, politiko, sindikatu, eta, oro har, jendarte nafarrarekin batera. Prozesu honetan makina bat ideia eta ekarpen jaso dugu hasierako proposamena hobetzeko.

    Parte-hartze eta eztabaidan oinarritutako prozesua egin ondoren, Sustrai Erakuntza Fundazioak Nafarroarendako (Tren Publiko eta Soziala) TPSren proposamena aurkeztu nahi du, azaldu nolakoa izan den parte hartze prozesua eta zertan den teknikoki TPS-ren azken proposamena.

    Horrekin batera, eztabaidarako tartea izanen da aztertzeko trenaren egungo egoera Nafarroan, Prestazio Handiko Trenaren (AHT) proiektua barne, uda honetan lanak berrabiarazi baitira Tafallaldean.

    Beraz, Sustrai Erakuntza Fundazioaren ekitaldi honetara gonbidatzen zaitugu:

    Nafarroarendako TPS
    (Tren Publiko eta Soziala)
    proposamen berrituaren aurkezpena

    Irailaren 25an, asteartea, arratsaldeko 19:00tan.
    Katakrak (Kale Nagusia 54, Iruñea).
    Goiko solairuko Areto Nagusian.

    TREN PUBLIKO ETA SOZIALA (TPS)
    DENONTZAKO TRENA
    DENETARAKO TRENA

    TPSren proposamena berriaren aurkezpen kartela 20180625