“Dirua jarrai dezagun – Sigamos el Dinero”: proiektu berriztagarrien atzean dauden interes ekonomikoak aztertzen dituen bideoa

    es 26 Ots 2026 - Audio eta bideo, Energia, Etorbidea, Sustraiko txostenak

    “Jarrai dezagun diruaren arrastoa” bideoa aurkezten dugu, Xabier Zubialderen laguntzarekin. Gurea bezalako gizarte kapitalistetako proiektu energetiko guztien atzean interes ekonomiko garrantzitsuak daude, interes sozialei gailentzen zaizkienak. Datu hori inperio fosilarekin agerikoa bada ere, makroproiektu berriztagarrien agerpenarekin ez da hain nabarmena.

    Xabier Zubialderen esku-hartzeak aukera emango digu proiektu horien atzean dauden eragileak mugitzen diren interes ekonomikoen katea xehatzeko, gehienetan isilarazi eta ezkutuan mantentzen baitira.

    Jendarte eredu honek sortutako ingurumen, humanitario, gizarte eta klima krisiaz mintzo da bideoa. Espekulazio ekonomikoan oinarritutako proiektuak, “berriztagarri ala ez berrizgarri”, lehendik genituen arazoei arazo gehiago ekartzen dietenak. Etxauriko Cabezonen egin nahi duten eguzki-poligono fotovoltaikoaren esperientzia aztertuz lortutako ezagutzan oinarrituta dago bideoa.

    Formazio ekimen berri baten lehenengo atala izango da, gainera. Sustrai Erakuntza Fundazioak eta Errotik elkarteak formakuntza ekimen berri bat jarri dugu martxan: Etorbidea. Gure asmoa da Youtuben bideoak eskegitzea, ingurumen-gatazkak eta -aldaketak bizi garen lurraldeko faktore politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalekin erlazionatzeko moduan sakontzeko. Prestakuntza eta hausnarketa ezinbestekoak dira gure portaera, aukera eta irrika eraldatzaileak elikatzeko. Interesgarria izatea espero dugu…