Kategoriaren artxiboa: Sustrai Erakuntza fundazioa

Sustrai Erakuntza fundazioaren aktibitateari buruzko horriak

Sustrai Erakuntzaren 2014 urteko Jardueren Memoria

    es 24 Urt 2015 - Jardueren Memoria, Sustrai Erakuntza fundazioa

    Sustrai Erakuntzaren logotipoaSustrai Erakuntzaren Fundazioak batzar informatibo bat egin du bere emaleendako, gaur, urtarrillak 24a, larunbata. Hainbat gai jorratu dugu batzarran, haien artean artikulu honetan duzuenak: jarduera juridikoak eta teknikoak eta bere ondorioak, informazio-jarduerak, eta kontaktu eta kolaborazioak. Bileran ere prentsa idatzian gure komunikatu eta idatziak eraginaren txostena, eta gure web horrian publikatu dugun artikulu guztiak aipatu genuen (eta hemen behean duzue ere). Hona hemen, beraz, Sustrai Erakuntza Fundazioaren 2014 urteko jardueren memoria osoa: Jarraitu irakurtzen

    Hondakinen Plana justizia epaitegietan

      es 29 Aza 2014 - Hondakinak eta errausketa, Prentsa oharrak

      Contenedor de basura

      Sustrai Erakuntzaren iritzi artikulua, Nafar Gobernuak zaborrak kudeatzeko Plana berrikustea proposatu duenaren harira. Zaborraren plana epaiketetan baliogabea izendatu da.

      Nafarroa erreferentziazko eskualdea zen hiri hondakin solidoen kudeaketan, XX. mende bukaeran. Nafarroari egiten zioten so bertze hainbat eskualdek, hondakinak tratatzeko haien moduak hobetze aldera. Gero, ordea, bertzeen artean nabarmentzeari utzi zion, eta, orain, noraezean dabil, Europak zehaztutako bideetan gidatuko duen inolako planik gabe. Jarraitu irakurtzen

      Nafarroaren burujabetza energetikorantz: eztabaidarako proposamena, txosten osoa

        es 15 Aza 2014 - Audio eta bideo, Energia, Oinarrizko dokumentuak, Prentsa oharrak, Sustraiko txostenak

        Txostenaren azalaNafarroaren burujabetza energetikorantz: eztabaidarako proposamena” izenburua duen txostena aurkezten dugu hemen. Testu luzean Nafarroako gaurko errealitate energetikoa aztertu eta ondoren gaur egungo krisi energetikoa irtenbidea emateko zenbait gako proposatzen ditugu. Txosten osoa PDF formatuan (erderaz) hemen lortu dezakezu, eta liburu elektronikoendako EPUB formatuan ere. Eta artikulu osora joaten baduzu, Katakraken aurkezpenerako ekitaldian eman dugun prentsa oharra irakurri dezakezu, txotenaren laburpen bezala balioko duena, eta bideo, audio, argazki, presentazioak eta abar… Jarraitu irakurtzen

        “Euskal Herriaren burujabetza energetikoarantz joateko gida” liburuaren aurkezpena

          es 21 Urr 2014 - Biomasa errausketa, Energia, Haustura hidraulikoa, Hondakinak eta errausketa, Oinarrizko dokumentuak, Sustraiko txostenak, Tentsio altuko linea, Zentral termikoak

          Liburuaren azala euskerazEuskal Herriaren burujabetza energetikoarantz joateko gida” liburua aurkeztu da Donostian, gure kidea den Xabier Zubialde eginikoa. Liburuan Euskal Herriko egoera energetikoaren diagnostikoa egiten da eta sektorearen gertuko esperientziak azpimarratzen dira. Liburua PDF formatuan dago internetetik jeisteko, bai euskaraz zein gaztelaniaz, eta banatu daiteke modu aske batean. Ondoren liburuaren sarrera eta indizea irakurri dezakezu, eta horrela begirada azkar bat ematen diozu argitalpenari. Jarraitu irakurtzen

          AHT-ren lanek legez kanpo jarraitzen dute

            es 30 Abu 2014 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

            Epaia ezagutu zuenean egindako prentsaurrearen argazkiaAbiadura Handiko Trenaren lanek aurrera jarraitzen dute lege betebeharrei muzin eginez. Proiektua 2004. urtean onartu zen, baina lanak 2011ra arte ez ziren hasi. Ordurako, ingurumen inpaktuaren ebaluaketa bertan behera zegoen, besteak beste, araudi espainarrak ematen zion bost urteko iraunaldia pasatua baitzegoen, aldez aurretik eguneratua izan gabe. Hala, Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak erantzun zion pasa den udan Sustrai Erakuntza Fundazioak jarritako helegiteari. Epaiak argi eta garbi deklaratu zuen aipatutako ingurumen inpaktuaren ebaluaketaren iraungipena eta baliogabetasuna. Jarraitu irakurtzen

            “Azken deia” manifestua, krisi ekonomikoa edo erregimen krisia baino gehiago da hau: zibilizazio krisia da

              es 13 Uzt 2014 - Energia, Sustrai Erakuntza fundazioa, Sustraiko txostenak

              Manifestuaren logoaAzken deia” manifestuak zibilizazio aldaketa handi gainean gaudelako zabaldu nahi du. Gaur egungo kontsumo gizartea iraunkorra ez delako eta krisia deitzen dioguna gure planetaren mugetara ailegatu garenaren aztarnak dira, besterik ez. Oharra honen garrasia da, azken deiarena. Espainiako Estatuko 250 irakasle, intelektual, zientzialari eta ekintzaile politikok sinatu dute ondoan aurkezten dugun manifestuaren testua. Sustrai Erakuntzak ere sinatzen, babesten eta zabaltzen duen testua da, eta zuk ere sinatu dezakezu. Jarraitu irakurtzen

              Nafarroako Gobernuak ez ditu epai judizialak betetzen

                es 27 Ots 2014 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT), Zentral termikoak

                Sustrai Erakuntzaren beste pretsaurreko batArtikulu honetan Sustrai Erakuntzak Nafarroako Gobernuak ingurugiroari buruzko hainbat legediaren aurkako jarduera pilatu dituela salatu nahi du. Hala nola, AHTaren zuzeneko exekuzioa nahiz eta Ingurugiroaren gaineko Eraginen Deklarazioa baliogabea izan, AHTaren gaiarekin lotuta informazioaren eskuratzea eta parte hartze publikoaren ukatzea eta Castejongo zentral termikoen mantentzea egoera guztiz ilegalean. Baina komunikatu irakurri baino lehen gure kide den Pablo Cadena Ser irratian eginiko elkarrizketa entzun dezakezu ere, bai hemen edo archive.org webgunean (elkarrizketa erdaraz dago, barkatu eragozpenak): Jarraitu irakurtzen

                Sustrai Erakuntzaren 2013 urteko Jardueren Memoria

                  es 23 Ots 2014 - Jardueren Memoria, Sustrai Erakuntza fundazioa

                  Logo SustraiSustrai Erakuntzaren Fundazioak batzar informatibo bat egin zuen joan den astean bere emaleendako. Hainbat gai jorratu genuen batzarran, haien artean artikulu honetan duzuenak: jarduera juridikoak eta teknikoak, eta bere ondorioak, informazio-jarduerak, eta kontaktu eta kolaborazioak. Bileran ere prentsa idatzian gure komunikatu eta idatziak eraginaren txostena, eta gure web horrian publikatu dugun artikulu guztiak aipatu genuen (eta hemen behean duzue ere). Hona hemen, beraz, Sustrai Erakuntza Fundazioaren 2013 urteko jardueren memoria osoa: Jarraitu irakurtzen

                  AHTari buruzko informazioa ezkutatzeagatik zigortu dute Nafar Gobernua

                    es 7 Urt 2014 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

                    MECSA kasuaren ebazpena azaltzeko emandako prentsaurrekoaHerritarrek abiadura handiko tren proiektuari buruz informazio publikoa jasotzeko eskubidea ez betetzeagatik eta informazioa ezkutatzeagatik zigortu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak gobernua. Sustrai Erakuntza fundazioak jarritako helegiteari arrazoia eman dio epaitegiak, eta onartu du gobernuak ez duela errespetatu edozein herritarrek egitasmo horren inguruan informazioa jasotzeko duten eskubidea. Nafarroako Gobernuak AHTari buruzko proiektuaren inguruan duen ingurugiroako informazio guztia eman beharko dio Sustrai Erakuntza Fundazioari, auzitegi aginduta. Hilabeteko epea eman dio horretarako, zabaldutako sententziaren bidez (pdf artxiboa, 174 Kb). Jarraitu irakurtzen