Esaten genuen bezala, Nafarroako Erdialdean Agrowind SL enpresak egin nahi dituen sei haize-parkeko proiektuaren aurka azaldu dira Tafalla eta Larragako udalak, Sustrai Erakuntza fundazioa, eta parkeok egin nahi dituzten inguruetako hamaika elkarte eta 200 inguru banako. Pdf artxibo honetan (434 Kb, gaztelaniaz) aurkeztu dugun alegazioa duzu, txosten oso bat bezala balio duena ere. Eta ondoren informazio gehiago eta txostenaren Ondorioen atala… Jarraitu irakurtzen
Kategoriaren artxiboa: Sustrai Erakuntza fundazioa
Ingurugiro gatazken gure erkidegoko ikuspegi baten aurkezpena Zabaldin
Hurrengo larunbata, martxoaren 19a, eguerdiko 12:00etan, Zabaldiko aretoan (Navarreria, 25, Pamplona-Iruñea) zera aurkeztuko dugu:
NAFARROAN DAUDEN PROIEKTU JASANGAITZAREN MAPA
Ingurugiro gatazken gure erkidegoko ikuspegi bat eta bere gaurko egoera Jarraitu irakurtzen
Nafarroako Ubidearen 2. Faseari buruzko Ura Kultura Berriaren txostena
“Erriberan hornidura eta ureztatze aukerak. Nafarroako Ubidearen II. Faseari buruzko eztabaida” txostena (pdf artxiboa, 1,6 Mb) aurkezten dugu. Ura Kultura Berria Fundazioak eta URA Nafarroak sortu duten txostenean Nafarroako Ubidearen II. Fasearen bideragarritasuna zalantzan jartzen dute eta halaber, aukera ezberdin proposatzen dituzte hornidura eta ureztatzeko beharrak asetzeko. Orain txostenaren laburpenean uzten zaituztegu (gaztelaniaz)… Jarraitu irakurtzen
Ebroko Ur konfederazioaren kontrako salaketa Esako urtegian arduragabekeriaz jokatzeagatik
Sustrai Erakuntza eta Yesa + No elkarteek, Karmele Irigibel Galipentzuko alkatearekin batera, salaketa (PDF, 162 Kb) jarri dute Ebroko Ur Konfederazioaren (CHE) aurka, 2013ko Esako urtegiaren hondamendian “inguruko herritarrak arrisku larrian jartzeagatik”. Salatzaileen esanetan, CHEk ez zuen zuhurtzia printzipioaren arabera jokatu larrialdi hartan. Ondoren prentsa oharra, salaketaren zati bat eta Navarra Televisión-aren bideoa… Jarraitu irakurtzen
Labore transgenikoak debekatzearen alde
Labore transgenikoak arautzen dituen lege-esparru berria kontuan hartzen, Sustrai Erakuntza fundazioak, beste Nafarroako erakundeekin batera (*), nekazal kontseilariari eta zuzendari nagusiei, zein legebiltzarreko talde desberdinei, eskatu die EBeko beste herrialdeetan egin duten bezala, genetikoki aldatutako organismoen (GAO) laborantza komertziala beren lurraldeetan galaraz dezaten. Jarraitu irakurtzen
Nafarroako AHT egitasmoaren egoeraren inguruko txostena
Sustrai Erakuntzak, Nafarroako trenbidearen egoerari buruzko txosten (PDF, 1,3 Mb) eguneratu bat mantentzen du (azken berrikustea: 2016ko urtarrilaren 20a). Testuan gobernu ezberdinek trenbidea Abiadura Handira pasatzera duten planak eta epeak ere aztertzen dira. Horrela txostenaren atalak gai hauek jorratzen ditu: lizitazioak, egitasmoaren plangintzaren eta eraikuntzaren erredakzioa eta Abiadura Handiko Trenaren (AHT) obren garapena, Nafarroa eta Estatuaren arteko hitzarmenak…
Prentsa agerraldia: Nafarroako Gobernuak Aroztegiaren proiektuarekin jarraitzeko hartutako erabakiaren balorazioa
2015ko abenduaren 30ean Nafarroako Gobernuak Aroztegiako egitasmo urbanistiko espekulatzailearekin aitzin egitea erabaki du. Aroztegiako proiektua, UGPS-a bezala bideratzea hasiera batean UPNren gobernuak abiatu zuen arren, Geroa Bairen gobernuak joan den astean hartutako erabakiaren bitartez, bidegabekeria hau babestea erabaki du… Prentsa oharrarekin jarraitu baino lehen Eguzki Irratian egindako elkarrizketa bat entzun dezakezu, bai hemen edo archive.org-en:
Sustrai Erakuntzak Nafarroan garraioa aztertzeko batzorde bat sortzea eskatzen dio Nafarroako Parlamentuari
Sustrai Erakuntzak Nafarroako garraio sektorea sakonki aztertu behar dela uste du. Eta helburu hori gauzatzeko Nafarroako Parlamentuari Batzorde bat osatzeko eskatu diogu… Eta Parlamentuak batzordea eratzea onartu du!! Ondoren batzordea onartzeko Parlamentuan edukitako debatearen bideo ikusi, irratian egin diguten elkarrizketa bat entzun, eta prentsa oharra osoa irakurri dezakezu… Jarraitu irakurtzen
Euskal Herriko Trantsizio Energetikoaren aldeko Adierazpena
Desberdintasunak gero eta handiagoak izan arren, garapen sozioekonomikoari dagokionez, gure herrialdea munduko mailarik altuenean dago. Munduko Iparralde Globala deritzoneko gainerako herrialdeek bezala, ekoizteko eta kontsumitzeko gaur egun dugun eredua iraunezina da ingurumenaren ikuspuntuaren arabera, baliabide mugatuko planetan ezin delako mugagabeko hazkunderik egon eta aldaketa klimatikoaren eragile nagusiak diren erregai fosiletan oinarrituta dagoelako. Jarraitu irakurtzen
Sustrai Erakuntza Iruñea eta Euskal Y-ren arteko prestazio handiko trenerako (AHT) proiektu berri baten iragarpenaren aurrean
Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak Iruñea eta Euskal Y-ren arteko prestazio handiko trenbide (AHT) berriaren proiektuari buruzko aurrekontsulta epea zabaldu du, egitasmoaren ingurumen-inpaktu azterketa egite aldera… Baina prentsa oharra irakurri baino lehen Irati Irratian egindako elkarrizketa bat entzun dezakezu, bai hemen edo archive.org webgunean: