Aste honetan bertan argitaratu den 2013ko urtarrilaren 10ean emaniko ebazpenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak (NJAN) Nafarroako Hondakinen Kudeaketarako Plan Integratua 2010-2020 (NHKPI) balio gabe utzi du. Nafar Gobernuak NHKPIa 2010eko abenduaren 27an onartu zuenean, SUSTRAI ERAKUNTZA FUNDAZIOAK eta SAKANAKO MANKOMUNITATEAK administrazioarekiko auzien epaitegian demandatu zuen. Prentsa oharra osoko textua irakurtzen jarraitu dezakezu, baina gure kide den Alfontso Euskalerria Irratian eginiko elkarrizketa zati bat entzun dezakezu ere hemen, edo archive.org webgunean: Jarraitu irakurtzen
Kategoriaren artxiboa: Audio eta bideo
Sustrai Erakuntzak Olaztiko Cementos Portlanden hondakinaren errausketa proiektuari alegazioak aurkeztu dizkio
Olatzagutiako porlandegian hondakinak erre ahal izateko Nafarroako Gobernuak Udalez Gaindiko Plan Sektoriala izendatu du. Erabaki horren kontrako alegazioak aurkeztu eta bere tramitazioa bertan behera gelditzeko eskatu du Sustrai Erakuntza fundazioak. Alegazioaren osoko textua ere irakurri dezakezu (erderaz), baina hemen duzu laburpen bat… Edo gure kide den Pablo Lorente Hala Bedi Irratian eginiko erderazko elkarrizketa bat entzun dezakezu ere hemen, edo archive.org webgunean: Jarraitu irakurtzen