Kategoriaren artxiboa: Sustrai Erakuntza fundazioa

Sustrai Erakuntza fundazioaren aktibitateari buruzko horriak

Ihabar eta Bakaiku arteko AHTren proiektuaren planoak eta afekzioak, Iparraldeko alternatiba

    es 22 Urt 2026 - Prestazio Handiko Trena (AHT), Sustraiko txostenak

    Artikulu honetan Itza eta Sakanako AHTren proiektuaren dokumentaziotik atera ditugun planoak ikusiko dituzu, duela gutxi jendaurrean jarritakoak. Hona hemen Ihabar eta Bakaiku artean “Norte” izendatu duten ibilbidearen alternatiba. Ondorengo sarreretan ibilbideko gainerako zatiak erakutsiko dira (behean, artikulu guztietako indizea).

    Jarraitu irakurtzen

    Nafarroan gora egin du elektrizitate berriztagarriak, baina behera egin du beronen kontsumoak eta gora erregai fosilenak

      es 19 Urt 2026 - Energia, Prentsa oharrak

      Duela gutxi, Nafarroako Gobernuak 2024. urteko Nafarroako Energia Balantzearen azterketa argitaratu du. Txosten osoaren zain, lan honek aukera ematen digu Nafarroako energia-ekoizpenaren eta kontsumoaren mailak eta goranzko joerak ezagutzeko. Aldi berean, ezartzen ari zaigun trantsizio energetikoaren izaerari buruzko ondorioak ateratzeko aukera ematen digu.

      Jarraitu irakurtzen

      Sustrai Erakuntzak AHTren aurkako alegazioak aurkezteko deia egiten du Iza eta Sakanan

        es 14 Urt 2026 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT), Tresnak

        Sustrai Erakuntza Fundazioak prestatu ditu Iza eta Sakana zeharkatu nahi dituen Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako herri alegazioak. Alegazio-eredu erraza da, eta trenbide-azpiegitura berri horrek gizartean eta ingurumenean eragingo dituen inpaktu negatiboekin sentsibilizatuta dauden mota guztietako pertsona, talde eta elkarteen eskura jartzen dugu. Taldeei eskatzen diegu ahalik eta alegazio gehien biltzeko, baina pertsonek ere jar ditzakete beren kabuz (ikus behean)…

        Jarraitu irakurtzen

        Tren soziala da alternatiba, Abiadura Handiko Trena ez

          es 2 Urt 2026 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

          Abiadura Handiko Trenaren eraikuntza azkartzen jarraitzen dute Madrilgo eta Nafarroako gobernuek. Tren-azpiegitura honek UPNren eta Aldaketaren gobernuen eta elite ekonomiko eta enpresarialen interesen arteko lotura erakusten digu. AHTk haien arteko ezberdintasunak eta ñabardurak desegiten ditu. Nahikoa da ikustea nola AHTren aldeko Nafarroako Plataformak bere interesak sustatzen dituztenak txalotzen dituen bloke aurrerakoiak Madrilen onartutako AHTrako aurrekontuei esker.

          Jarraitu irakurtzen

          AHTaren zundaketekin erne segi dezagun!

            es 29 Abe 2025 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

            Duela bi aste eskas, AHTaren zundaketa-makina bat atzeman zen Arcelor Mittal enpresaren atzeko aldean. Makina hori zundaketa bat egiten ari zen 6. puntuan, Beasaingo udal-mugartearen mendebaldeko muturrean, nahiz eta komunikabide ezagun batek zundaketa kanpainaren albistea zabaldu zuenean Olaberriako lurretan gaizki kokatu. Horregatik, STOP ZUNDAKETAK-AHTrik EZ ekimenak kasu horietarako Larrialdi Protokoloa aktibatu zuen, abenduaren 15ean, astelehena, Olaberriako udaletxeko plazan batzar informatibo bat deituz.

            Jarraitu irakurtzen

            Erdiz Bizirik eta Sustrai Erakuntzak auzitegietara eramanen dugu Nafarroako Gobernuak MAGNA enpresaren Rafael Sur de Esteribar meategia handitzeko emandako baimena

              es 22 Abe 2025 - Meategi eta harrobiak, Prentsa oharrak

              Erdiz Bizirik plataformak eta Sustrai Erakuntza Fundazioak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztuko dugu Nafarroako Gobernuak Magnesitas Navarra S.A.k eskatuta Esteribar ibarreko Rafael Sur meategiaren ustiapena handitzeko emandako baimenaren aurka. Bi erakundeok salatu nahi dugu Nafarroako Gobernua multinazionalaren eta haren interesen alde jarri dela beste behin; eta, beste behin, arbuiatu egin ditu lurraldearen defentsan egindako herri-alegazioak.

              Jarraitu irakurtzen