Kategoriaren artxiboa: Audio eta bideo

Audio edo bideo duten webguneko artikulu guztiak

Zergatik egin behar izan dugu kanpaina hau?

    es 26 Ots 2017 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

    Euskerazko panela Prestazio Handiko trenaren proiektua zaharkitua dago, baina horrela ere oraingo Nafar Gobernuak tren berria egitea nahi du. Artikulu honetan, proiektu honen errealitatea eta Gobernuak egiten dituen mugimenduen gure ikuspuntuak zabaldu nahi ditugu. Baina lehenago Irati Irratian egindako elkarrizketa bat entzun dezakezu, bai hemen edo archive.org webgunean:

    Jarraitu irakurtzen

    Mendazan (Egaibar) Lokizko akuiferoan bi ur putzu berri egiteko obrak salatzen duen Arartekoari kexa

      es 11 Aza 2016 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Ura eta urtegiak

      Momento de la presentación de la queja ante el Defensor del PuebloSalvemos el Ega – Ega Bizirik Elkartea eta Sustrai Erakuntza Fundazioaren kideek kexa bat aurkeztu diogu Nafarroako Arartekoari, Lokiz akuiferoan Jurramendiko Mankomunitateak egiten duen gehiegizko ur ateratzeak direla eta. Ekitaldian bailarako udaleko ordezkariak ere egon dira (Antzin, Murieta, Legaria eta Lana Ibarra), eta ureztatzaileen komunitateen kideek. Artikulu honetan zabaldu dugun prentsa oharraren laburpen bat duzu, eta hemendik aurkeztu dugun kexa osoa (PDF, 1,3 Mb) jaitsi dezakezu ere.

      Jarraitu irakurtzen

      Urdazubiko kobazuloak ez hondatzeko Sustrai Erakuntzak eta SOS Alkerdik egin dugun borrokaren balorazioa

        es 4 Urr 2016 - Audio eta bideo, Meategi eta harrobiak, Prentsa oharrak

        Gaurko prentsaurreko argazkiaArankoa bulego juridikoan gaur egindako prentsaurrekoan zabaldu dugun informazioa da hau. SOS Alkerdi Elkarteak, Sustrai Erakuntza Fundazioa eta Arankoa bere abokatuen laguntzarekin, kobazuloen ondarearen aldeko bere borroka osoaren balorazioa egin dugu. Nafar Gobernuak Urdazubiko Alkerdi harrobia gelditzea erabaki omen du, paleolito garaiko aurkikuntza bereziak aurkitu direlako. Eta geldialdi hau lortzeko hainbat lan administratibo eta juridiko, eta baita ere mobilizazioak egin ditugu. Jarraitu irakurtzen

        Nafarroako proiektu jasangaitzaren ikuspegia

          es 22 Abu 2016 - Audio eta bideo, Oinarrizko dokumentuak, Sustrai Erakuntza fundazioa, Sustraiko txostenak

          Imagen del mapa de conflictos de NavarraJarraian erakusten dizuegu egun Sustrai Erakuntza Fundazioak ezagutzen duen Nafarroan diren ingurumen-gatazken mapa. Modu laburrean azaltzen dugu gatazka bakoitza zertan den eta, horrekin batera, informazioa zabaltzeko lotura bana duzue. Tresna honek, gatazken egoera ezagutzeko aukera baliagarria izateaz gain, aukera ematen du Sustrai Erakuntzaren jardunen ikuspegi zabala izateko (eta beste batzuetaz ere, nahiz eta ez bete nahi bezala). Jarraitu irakurtzen

          Ebroko Ur konfederazioaren kontrako salaketa Esako urtegian arduragabekeriaz jokatzeagatik

            es 2 Ots 2016 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Sustraiko txostenak, Ura eta urtegiak

            Salaketa aurkezpenaren aurretikSustrai Erakuntza eta Yesa + No elkarteek, Karmele Irigibel Galipentzuko alkatearekin batera, salaketa (PDF, 162 Kb) jarri dute Ebroko Ur Konfederazioaren (CHE) aurka, 2013ko Esako urtegiaren hondamendian “inguruko herritarrak arrisku larrian jartzeagatik”. Salatzaileen esanetan, CHEk ez zuen zuhurtzia printzipioaren arabera jokatu larrialdi hartan. Ondoren prentsa oharra, salaketaren zati bat eta Navarra Televisión-aren bideoa… Jarraitu irakurtzen

            Prentsa agerraldia: Nafarroako Gobernuak Aroztegiaren proiektuarekin jarraitzeko hartutako erabakiaren balorazioa

              es 3 Urt 2016 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Urbanizazioak eta golf zelaiak

              Prentsa agerraldia2015ko abenduaren 30ean Nafarroako Gobernuak Aroztegiako egitasmo urbanistiko espekulatzailearekin aitzin egitea erabaki du. Aroztegiako proiektua, UGPS-a bezala bideratzea hasiera batean UPNren gobernuak abiatu zuen arren, Geroa Bairen gobernuak joan den astean hartutako erabakiaren bitartez, bidegabekeria hau babestea erabaki du… Prentsa oharrarekin jarraitu baino lehen Eguzki Irratian egindako elkarrizketa bat entzun dezakezu, bai hemen edo archive.org-en:

              Jarraitu irakurtzen

              Sustrai Erakuntzak Nafarroan garraioa aztertzeko batzorde bat sortzea eskatzen dio Nafarroako Parlamentuari

                es 17 Abe 2015 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

                Logo transporteSustrai Erakuntzak Nafarroako garraio sektorea sakonki aztertu behar dela uste du. Eta helburu hori gauzatzeko Nafarroako Parlamentuari Batzorde bat osatzeko eskatu diogu… Eta Parlamentuak batzordea eratzea onartu du!! Ondoren batzordea onartzeko Parlamentuan edukitako debatearen bideo ikusi, irratian egin diguten elkarrizketa bat entzun, eta prentsa oharra osoa irakurri dezakezu… Jarraitu irakurtzen

                Sustrai Erakuntza Iruñea eta Euskal Y-ren arteko prestazio handiko trenerako (AHT) proiektu berri baten iragarpenaren aurrean

                  es 7 Aza 2015 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

                  Portada del documento inicial del proyecto, recibido por los ayuntamientos y otras entidadesEspainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak Iruñea eta Euskal Y-ren arteko prestazio handiko trenbide (AHT) berriaren proiektuari buruzko aurrekontsulta epea zabaldu du, egitasmoaren ingurumen-inpaktu azterketa egite aldera… Baina prentsa oharra irakurri baino lehen Irati Irratian egindako elkarrizketa bat entzun dezakezu, bai hemen edo archive.org webgunean:

                  Jarraitu irakurtzen

                  Nafarroako Gobernuak Aroztegiako (Baztan) UGPSa bertan behera gelditzen ez badu epaitegietara joko dugu

                    es 29 Ira 2015 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Urbanizazioak eta golf zelaiak

                    Aroztegia... eta gero zer? plataformaren logotipoaGaur goizean egindako prentsaurrekoaren textuarekin uzten zaituztegu. Prentsaurrekoan, Aroztegia… eta gero zer? Plataformak, Sustrai Erakuntza Fundazioaren laguntzarekin, Lekarozko Aroztegia eremuan egin nahi den egitasmo urbanistiko-espekulatzailearen (hotela, golf zelaia eta 228 etxebizitza) egoeraren inguruko informazioa eman du. Eta Nafar Gobernuak proiektua ez badu gelditzen Sustrai Erakuntzak UGPSaren aurrean helegitea jartzeko asmoari buruz ere solas egin da. Baina prentsa oharra irakurri baino lehen Irati Irratian egindako elkarrizketa bat entzun dezakezu, bai hemen edo archive.org webgunean: Jarraitu irakurtzen