
Artikulu honetan Itza eta Sakanako AHTren proiektuaren dokumentaziotik atera ditugun planoak ikusiko dituzu, duela gutxi jendaurrean jarritakoak. Hona hemen Ihabar eta Bakaiku artean “Norte” izendatu duten ibilbidearen alternatiba. Ondorengo sarreretan ibilbideko gainerako zatiak erakutsiko dira (behean, artikulu guztietako indizea).
Iparraldeko alternativa
AHTa eraikitzeak lurralde galera handia dakar. Zementuaren azpian 1.488.381 metro karratu geratuko dira lurperatuta: larreak, bazkalekuak, gune babestuak, zuhaitz-eremuak, pistak… Aldi berean, egungo lurraldea hainbat lekutan zatituta geratuko litzateke. Obra horrek eragin larriak izango ditu herriguneen bizi-kalitatean, paisaian, nekazaritza-lurzoruaren galeran, faunan, landarediaren galeran, kultura-ondarean eta hirigintza-plangintzan.
Udalerri kaltetuenak hauek dira: Arakil (671.427 m2), Etxarri-Aranatz (230.974 m2), Uharte Arakil (207.715 m2), Lakuntza (174.276 m2), Bakaiku (73.758 m2) Irañeta (63.286 m2), Arruatzu (58.339 m2), Arbizu (8.606 m2).
Iparraldeko Alternatibaren ibilbideak ia 20 kilometroko trazaketa independentea du: 7 aldiz zeharkatuko du Arakil ibaia, eta 6 biaduktu eraikiko dira 200 eta 770 m artekoak, bide ugari gainditzeko. Horrez gain, arekak, tunel faltsuak, sarbide berriak, plataforma igotzea eta egokitzea…
Iparraldeko Alternatiba (hemen aurreko zatia) Hiriberriko A-10 autobiaren gainetik igarotzen denean hasten da, 587 metroko bidezubi baten bidez, trenbidearen egungo linearen (Altsasu-Castejón de Ebro) ondoan kokatzeko. Hiriberrin, AHTaren plataforma berria egungo trenbideari atxikita dago. Honela, egungo zabalera iberikoko trenbideak (1668 mm errailen artean) eta elkarren ondoan abiadura handiko bi trenbideak (2+1 formatua) osatzen duten ibilbidea aurkituko dugu. Orduan plataformaren zabalera osoa 20,5 metrora ailegatuko da. Hiriberriko etxebizitzen gaineko inpaktua, 50 metro baino gutxiagora, biderkatu egiten da.
Hiriberritik, 2+1 plataforma, 20,5 metroko zabalerakoa, Ihabarrera doa, bertako etxebizitza batzuetatik 50 metro ingurura igaroz.


Irañetako lehen etxeetara iritsi baino lehenxeago, 8 km-tan zehar, ibilbide alternatibo bat eraikitzen da, egungoa utziz. Irañetako herrigunetik 50-300 metrora igaro ondoren, 2+1 plataforma berriak Uharte-Arakil inguratzen du saihesbide gisa, eta Aralar mendilerroaren oinaren eta Zamartze monasterioaren artean kokatzen da. Trenen zirkulazioa herrigunetik aterako litzateke, eta geltoki eta trenbide berri bat eraikiko lirateke egungo monasteriotik gertu.


Behin Uharte Arakil eta Arruatzuko lurrak zeharkatu ondoren (non AHT plataformak zabaltzen da trenak apartatzeko leku betekin), ibilbide independente hau egungo Altsasu-Castejon trenbidearen ondoan kokatuko da berriro Lakuntzan, bertako lehen etxeetatik 300 metrora.


Lakuntzatik igarotzean, Iparraldeko Alternatibak eragin larria eta konponezina izango luke ES2200020 “Aralar mendilerroa” KBEan, Natura 2000 Sarearen eremu babestuaren barruan kokatzen dena. Gogoratu behar da 2+1 plataformak 20,5 m-ko zabalerako ildoa irekitzen duela, eta landare-estalkia zapuztea dakarrela. Proiektuak horma batzuk eraikitzea aurreikusten du, ustez naturagune babestuaren gaineko eragina murrizteko.


Lizarrabengoa 300 metrora utzita, bide hirukoitzak bere ibilbidea jarraitzen du linea konbentzionalaren egungo plataformaren gainean, eta abiadura handiko bi lineak egungo bidetik bereizten dira bihurgune zabalagoak egin ahal izateko. Lizarrabengoatik oso gertu gertatzen da hau, Etxarri Aranatzera bidean, eta honek esan nahi du tarte horretan 2+1 trenbideak trazadura berria duela, egungo trenbidetik oso gertu, eta, beraz, irla baten barruan artifizializatuta geratzen den lur-eremua egungo trazadura gehiago aprobetxatzen denean baino askoz zabalagoa dela.

Etxarri-Aranazko geltokiaren aurretik, zabalera iberikoko trenbidea egungo bidearekin lotzen da berriro. Aurrerago, Etxarri eta Bakaikuko Altziturrieta eta Bakaikuko Sorabil parajeetan, AHTaren trazaketa berria ohiko bidetik aldentzen da berriro, baina kasu honetan ohiko trenak egungo trazadurari eusten dio eta AHTa da Iturmendirainoko ibilbide independentea jarraitzen duena. Honela, Bakaikun, AHTaren trazaketa GH Guerra fabrikatik metro gutxira igarotzen da, hain zuzen ere, fabrika eta trenbidearen artean. Eta behin Iturmendira iritsita, AHTaren plataforma berriak bat egiten du tren konbentzionalaren egungo plataformarekin, eta, beraz, 20,5 metroko zabalera du puntu honetan, lehen esan bezala.



Azpimarratu behar da, halaber, Etxarri eta Bakaiku artean, AHTaren plataforma berriak lubaki berri bat irekiko duela ES2200020 “Aralar mendilerroa” KBEan. Kasu honetan, gainera, Aralar eta Urbasa artean animalia-espezieen konektibitateari eusteko garrantzi handienarekin zaindu nahi den eremu natural babestuan dago; izan ere, eremu honetan mantentzen da haritz autoktonoen zuhaiztia Sakanako haranaren hondoan eta honek faunaren fluxua ahalbidetzen du. Azpiegitura honek haustura berri eta oso larria ekarriko luke lurralde-konektibitateare dagokionez.
Azkenik, aipatu beharra dago azterketak Iparraldeko Alternatiba hau hobesten duela Aurrera eramateko altertatibarik egokiena bezala. Eta hori nahiz eta oso arazo eta inpaktu larri daudela, bai ingurugiroan eta gizartean ere.


Serie honetako artikulu guztiak:
– Itzan eta Arakilen (Hiriberriraino) AHTren proiektuaren planoak eta eraginak
– Ihabar eta Bakaiku arteko AHTren proiektuaren planoak eta afekzioak, Iparraldeko alternatiba (orri hau)
–