Beste behin ere Auzitegi Gorenak arrazoia eman die Elerebro zentral termikoa gelditzea eskatzen duten Castejoneko bizilagunei…
Auzitegi Gorenak epai berria eman du Madrilgo Auzitegi Nagusiak emandako ebazpenari buruz. Bere garaian Madrilgo Auzitegi Nagusiak deklaratibotzat jo egin zuen zentrala martxan jartzeko baimena baliogabetzen zuen epaia, eta, beraz ez zuen deus eskatu emandako epai hori betearazteko. Nahiz eta 2013an Auzitegi berak baimena baliogabetu, Auzitegiak kontuan hartu egin du 2012an Energia Ministerioak 2005ean emandako baimen administratiboa konbalidatu egin zuela. Horrela, Administrazioak konpondu nahi izan zuen Auzitegiak ezeztatzera zihoan baimena.
2019ko martxoaren 19ko epai berrian, Auzitegi Gorenak dio konbalidazio hori zuzenean lotuta dagoela baimena baliogabetzen zuen epaia betetzearekin. Beraz, Madrilgo Auzitegi Nagusiari berriz ere itzuli egiten dio auzia eta epaia ematera behartu egiten du bi konturi buruz: alde batetik, ea baimena baliogabetzen zuen epaia gauzatu den ala ez; beste aldetik, ea eman zen konbalidazioa egin ote zen bakarrik ezeztatzeko zorian zegoen baimena salbatzeko, auzibidea oraindik zabalik zegoela.
Duela 14 urte Elerebro zentralaren bigarren taldea ezartzeko baimena eman zen. Oraindik ere, Castejoneko bizilagunek, Sustrai Erakuntza Fundazioarekin batera, auzitan jarraitzen dute justizia egin dadin, Nafarroako administrazioen laguntzarik gabe. 2013an Madrilgo Auzitegi Nagusiaren epaiak argi eta garbi zioen zentralaren bigarren taldeak ez zuela betetzen garai hartan indarrean zegoen ingurumen legedia. Auzitegi Gorenak berak epai hau berretsi egin zuen 2016an. Baimena bi aldiz legez kontrakotzat jo izan da. Hala ere, Estatuko Administrazioak sekulakoak eta bi egin dituzte ilegalitatea iraunarazteko. Bitartean, Nafarroako Gobernuak jarraitzen du beste aldera begira, orain arte bezalaxe.
Hauxe dugu Auzitegi Gorenak Sustrai Fundazioari arrazoia ematen zaion bigarren aldia. Zer behar du Nafarroako Gobernuak zentralaren jarduera geldiarazteko?
Nabarmendu behar da, Castejongo zentral termika hauek Castejon eta Muruarte artean dagoen 400 kVko linea elektrikoaren iturria direla. Momentu honetan, linea hori luzatu nahi dute Itsaso arte, Gipuzkoan. Linea honen helburua, aste honetan esan den bezala, Frantziara zentral honetako eta beste elektrizitatea esportatzea da.
SUSTRAI Erakuntza fundazioa
www.sustraierakuntza.org – www.fundacionsustrai.org