Sustrai Erakuntza Fundazioak Nafarroarentzat Tren Publiko eta Sozialaren (TPS) proposamen berritua aurkeztu du arratsalde honetan Katakraken. Gaur egungo trenbide baliabideak ahal bezain beste profitatu eta hobetzean oinarritzen den proposamen bat da.
Tuteran egindako TPS proposamenaren aurkezpenaren bideoa, hitzaldi ia osoa, gazteleraz.
Pablo Lorente gure kideari Ahotsa.info-k egindako elkarrizketa, Iruñeako aurkezpena hasi aurretik (gazteleraz).
Iruñeako Proposamenaren aurkezpena osoko audioa, Katakrak-ek grabatuta (gutxi aditzen da, igo bolumena). Aurkezpena ia osoa erdaraz izan zen.
Pasa den urteko irailean, Sustrai Erakuntza Fundazioak Nafarroarako (Tren Publiko eta Soziala) TPSren proposamena aurkeztu egin zuen. Helburua zen denontzako eta denetarako tren bat diseinatzea, prozesu parte-hartzaile eta ireki baten bidez Nafarroako jendartearentzat.
Urtean zehar, prozesu parte-hartzaile hau aurrera eraman dugu eragile sozial, politiko, sindikatu, eta, oro har, jendarte nafarrarekin batera. Prozesu honetan makina bat ideia eta ekarpen jaso dugu hasierako proposamena hobetzeko.
Parte-hartze eta eztabaidan oinarritutako prozesua egin ondoren, Sustrai Erakuntza Fundazioak Nafarroarendako (Tren Publiko eta Soziala) TPSren proposamena aurkeztu du. Ekitaldian Sustraiko ordezkariek azaldu dute zertan den teknikoki TPS-ren azken proposamena eta nolakoa izan den parte hartze prozesua.
2017ko irailaren 11a, Nafarroako Gobernuak jarri zuen martxan Prestazio Handiko Trenari buruzko “parte-hartze prozesu” bat. Prozesu mugatu bat izan zen, bakarrik interneten bideo bat zintzilikatu, 4 edo 5 hitzaldi eskualdeko hiriburuetan, eta ekarpenak egiteko webgune bat zabaldu zuten. Eta prozesua ezertarako balio du azkenean.
Egun berean, Sustrai Erakuntzak bere Tren Publiko eta Sozialaren proposamena aurkeztu zuen publikoki, eta urte osoko egitarau zabal bat hasten zuen, non proposamena hainbat talde sozial, politiko eta sindikalari aurkeztu zien, eta baita gizarte orokorrean.
Horrela, urte luze honetan 28 hitzaldi publiko baino gehiago egin ditugu, eta Nafarroako ia zonalde guztietan. Ekitaldi guztietan 1600 pertsonak baino gehiago parte-hartu dute. Eta horri hainbat bilera itxiak gehitu behar zaio. Horrela ekarpen batzuk jaso ditugu, batez ere emailetik, eta baita ere hitzaldi edo bileretan zuzenean.
Proposamen berrituan dauden aldaketa nabarien artean hauek nabarmendu daitezke:
- Zenbait datu teknikoen doitu dugu.
- Geltokien garrantziari buruzko hausnarketa. Oso garrantzitsua da hiriburutik gero eta hurbilagoa egotea, eta landaguneetakoak irekiak mantentzea.
- Beste batzuk: AHTren ingurumen inpaktuari buruz datuak gehitzea, bizikleta trenarekin erabiltzeko neurriak, edo zenbait geltoki berriaren irekiera…
Horrekin batera, eztabaidarako tartea izan dugu ere arratsalde honetan. Tarte horretan trenaren egungo egoera Nafarroan aztertu dugu, Prestazio Handiko Trenaren (AHT) proiektua barne. Gogoratu behar da uda honetan lanak berrabiarazi baitira Tafallaldean, eta horrexegatik larunbat honetan, goizeko 11:00etan AHTren lanetara martxa bat eginen da, Martzilla inguruan.