Euskal Herria Bizirik sareak Lurraren Defentsan “Euskal Herria ez dago salgai” lelopean antolatu duen manifestazioaren aurrean, Sustrai Erakuntza Fundazioak bere atxikimendua adierazi eta parte hartzera animatu nahi du. Hona hemen horretara bultzatzen gaituzten arrazoiak:
Une kritiko batean gaude. Europar Batasunaren politikak krisi ekologikoak eta sozialak larriagotzen ari dira: armen aldeko apustua eta mugen militarizazioa, Europako multinazionalei Afrikaren arpilatzean laguntzea, lehengai kritikoen kontrola, baliabide naturalen pribatizazioa, nekazaritza industrial eta intentsiboarekiko tratu onuragarria, oligopolio energetiko fosil zein berriztagarrienen aldeko neurriak,… Horrek guztiak agerian uzten du Itun Berdearen hipokrisia eta trantsizio energetikoa. Jasaten dugun larrialdi ekologiko eta sozialaren aurreko erantzuna ez da etorriko Europako Batzordearen neurri gero eta oldarkorragoen eskutik.
Azken urteotan, Europako politikak inposatzen ari gara, estatuen bitartez, Nafarroan. Makropoligono berriztagarriak, Goi Tentsioko Lineak, Abiadura Handiko Trena, makrogranjak, biometanizazio-plantak, meatzaritzako erauzketa basatia, ekoizpen militarrarekin lotutako industria-jardueren hedapena… Eta hori gutxi balitz, proiektu berriek beren mehatxua erakusten dute: hidrogeno berdea Erriberan, datu-zentroak, erraustegia Olaztin, Tiro poligonoaren kontratoaren luzapena Bardean,…
Horregatik, Sustrai Erakuntza Fundazioak bere egiten ditu Euskal Herria Bizirik-ek martxoaren 22an, 18:00etan, Gasteizko Bilbao Plazatik Lurraren Defentsan antolatu duen manifestazioaren arrazoiak. Nafarroa ez da salgai! Euskal Herria ez da salgai! Planeta ez da salgai!