STOP AHT ZUNDAKETAK ekimenak Sakanako eta Goerriko AHTren zundaketen aurka mobilizatzeko deia egin du

    es 23 Eka 2023 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

    Nafarroako Korridorearen eta Euskal Y-aren arteko loturan AHTren lanak aurrerago egiteko finka partikularretan eta publikoetan zundaketak egiteko asmoa ikusita, STOP AHT ZUNDAKETAK ekimenak (AHT Gelditu, Landarlan, Otsotar, Sakana Trenaren Alde eta Sustrai Erakuntza fundazioa) ekainaren 27an, asteartea, 19:00etan Lakuntzako plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzera deia egiten du, “AHTren zundaketak STOP” lelopean.

    Sakana eta Goierri mehatxupean daude, AHTren lanak egiteko zundaketa eta prospekzio eskaeren uholdea dela eta. Gainera, zundaketak egiten saiatzen ari dira finka partikularretan, baimenik gabe eta aldez aurretik jakinarazi gabe, Arbizun eta Ataunen gertatu den bezala. Prospekzio hauek Iruñea eta Euskal Y grekoa lotuko lituzkeen abiadura handiko korridore berriaren obrak egiteko lehen pausua dira, bai Aralar mendilerroa Ezkioraino zeharkatuz, bai Sakana osoa Gasteizeraino zeharkatuz.

    Honengatik, herritarren guztien babesa eta mobilizazioa eskatzen dugu prospekzio hauek geldiarazteko. Izan ere, zentzurik gabeko proiektu horren aurrean benetako konponbideak daude, bideragarriak eta egiaztatuak, trenaren egungo trazadura berrerabili, egokitu eta hobetzetik pasatzen direnak.

    AHTren prospekzioei STOP.

    AHT Gelditu, Landarlan, Otsotar, Sakana Trenaren Alde eta Sustrai Erakuntza fundazioa.