Egun jendaurreko informazio bezala ikusgai dago Valle de Odieta enpresak Caparroson duen makroetxaldean egin nahi duten handitze berri bat. Esnetarako behien instalazio industriala da, 7.200 behi heldu izateko baimena duena (eta, gainera, hainbat motatako txahal kopurua), eta badirudi jadanik kopuru hau baino azienda gehiago ere badutela. Baina ematen du haien diru-goseak ez duela mugarik, eta oraindik ganadu gehiago nahi dute.
Jarraitu irakurtzenSustrai Erakuntzaren txosten berria Nafarroako biodibertsitateari buruz
Sustrai Erakuntza fundazioak espezie eta ekosistemen aniztasunari buruzko txosten berria aurkeztu du, “Nafarroako biodibertsitatea, desagertzeko arriskuan dagoen bizi-baliabidea” izenekoa. Txosten osoa deskarga dezakezu, bai PDF bezala, bai EPUB formatuan (liburu elektronikoetarako erabilgarria). Paperean ere lor daiteke, Katakrak liburu-dendan erosita edo formulario honen bidez eskatuta, postaz bidal diezazugun. Eta jarraian laburpen bat irakur dezakezu…
Jarraitu irakurtzenSustrai Erakuntza herri akusazio gisa pertsonatu da epaitegian Valle de Odietaren makroetxaldearen kontra
Dakizuenez, Sustrai Erakuntza Fundazioaren azken hilabeteetako lan-ildoetako bat makroetxaldeek Nafarroan duten eragin negatibo izugarria salatzea izan da, bai lurraldearen orekan, bai ingurumena zaintzen duten eta herritar guztientzat elikagai osasuntsuak ekoizten dituzten tokiko nekazaritzan eta abeltzaintzan. Zentzu honetan, Sustrai Fundaziotik hainbat ekimen jarri ditugu martxan: makroetxaldeen proiektuei alegazioak egitea, edota honako txosten hau bezalakoak idaztea, Valle de Odieta makroetxaldean dektektatuak izan diren irregulartasunen inguruan, zeina Nafarroako Parlamentuan aurkeztu genuen beste talde batzuekin batera.
Jarraitu irakurtzenGrupos opositores recurren la autorización urbanística concedida a Mina Muga
Las organizaciones Ecologistas en Acción y Sustrai Erakuntza, con el apoyo de la Plataforma Unitaria contra las Minas de potasa en la Bal d´Onsella y el Perdón, han presentado recurso de Alzada, ante el Consejero de Ordenación del Territorio, contra la Resolución de la Directora del Servicio de Territorio y Paisaje, por la que se concede la Autorización urbanística previa a la concesión de licencia municipal a la fábrica de Mina Muga, de la empresa Geoalcali, en Sangüesa.
Jarraitu irakurtzenAlega ezazu Valle de Odieta makroetxaldea handitzeko proiektuaren kontra
Ezaguna denez, Caparrosoko Valle de Odieta makrogranjak esnea industrialki ekoizten du, eta hainbat zehapen-espediente izan ditu bere ibilbidean. Hala eta guztiz ere, enpresak bere instalazioak handitu nahi ditu, eta uste dugu honek jadanik existitzen diren arazo guztiak larriagotuko lituzkeela. Horregatik, handitze-proiektuaren aurkako alegazio hauek aurkeztea proposatzen dizuegu. Testu honen amaieran, aurkezteko jarraibideak ematen ditugu, eta, ondoren, edukiaren azalpena eta laburpena.
Jarraitu irakurtzenValle de Odieta enpresak Caparrosoko behi makroetxaldea handitu nahi du
Valle de Odieta enpresak, Caparrosoko behi-makrogranjaren jabe denak, dagoeneko oso handia den instalazioa are gehiago handitu nahi du. Horixe da, hain zuzen, Nafarroako Gobernuari aurkeztu dion eta honek, era berean, Sustrai Erakuntza fundazioari igorri dion dokumentaziotik ondorioztatzen dena, gerora jendaurrean jarriko dutelarik. Proiektu honen aurrean, alegazioak aurkeztu ditugu, argudiatuz egungo legediarekin ezinezkoa dela enpresa honek Caparrosoko makroetxaldeko abere-kopurua handitzea.
Jarraitu irakurtzenSustrai Erakuntzaren alegazioak Castejón ia tren geltokirik gabe utziko lukeen AHTaren kontra
Azken asteotan, Abiadura Handiko Trenaren Zero Zatiaren eraikuntzaz asko hitz egin da, Castejonen aurrera eramatekoa dena. Azpiegitura honek Ebro ibaia zeharkatuko luke 700 metro luzeko bidezubi batekin. Bidezubia ohiko trenarekin lotzeko 4 kilometro inguruko bide zatia eraikiko lukete Tutera eta Zaragozarako norabidean. Albisteen arabera, obra hauek 2023an hasiko lirateke.
Jarraitu irakurtzenPlanifikatzen ez duen eta enpresa handiei mesede egiten dien Nafarroako energia plana
Nafarroako Gobernuak hilaren 30ean bukatuko den parte-hartze prozesu bat aurkeztu du, Nafarroako Plan Energetiko berriaren zirriborroa eztabaidatzeko. Prozesu honek hilabete t’erdi bat baino zertxobait gehiago iraun du, 600 orrialdeko dokumentu bat aztertzeko eta beroni ekarpenak eta alegazioak aurkezteko. Dokumentu luze honen eskemak egun indarrean dagoen plan energetikoarenarekin antz handia du eta honako gaiak aurki daitezke: produkzio elektrikoa, energia eolikoa, biomasaz sortutakoa, elektrizitate eta gas hornikuntzarako sareak, mugikortasuna eta honen energiarekiko erlazioa eta, azkenik, komunitate energetikoaren eta auto-konsumoaren gaiak jorratzen dituzten kapituluak.
Jarraitu irakurtzenAralarko gasbidea, proiektu eta ingurumen inpaktuaren laburpena
Orain dela gutxi Auzitegi Gorenak “onura publikoko aitorpena” berretsi zion 2019ko apirilean Nedgia Navarra SA enpresak Nafarroako Gobernuaren laguntzaz aurkeztutako proiektuari, zeinetan Aralarko Mendizerra Etxeberritik Lekunberriraino zeharkatuko duen gasbide baten eraikuntza aurkezten den, Lekunberriko Albiasualde industria poligonoraino gas naturala eramateko helburuarekin. Auzitegiaren epaiaren ondoren, eraikuntza lanak edozein momentutan has litezke.
Jarraitu irakurtzenElikadura burujabetzaren alde eta makroetxaldeen aurkako manifestazioa
Nafarroan lur emankor, ur erreserba eta klima anitz ditugu, askotariko elikagai- sistema biologikoak, jasangarriak eta bertakoak edukitzeko toki ezin hobea da, gainera datozkigun krisi klimatikoei, energetikoei eta elikagaien krisiei aurre egin ahal izateko. Hala ere, egun planetaren muga biofisikoen eta gure ekosistema propioaren kontrako norabidean goaz axolagabean.
Jarraitu irakurtzen