Sustrai Erakuntzak, Nafarroako trenbidearen egoerari buruzko txosten (PDF, 1,3 Mb) eguneratu bat mantentzen du (azken berrikustea: 2016ko urtarrilaren 20a). Testuan gobernu ezberdinek trenbidea Abiadura Handira pasatzera duten planak eta epeak ere aztertzen dira. Horrela txostenaren atalak gai hauek jorratzen ditu: lizitazioak, egitasmoaren plangintzaren eta eraikuntzaren erredakzioa eta Abiadura Handiko Trenaren (AHT) obren garapena, Nafarroa eta Estatuaren arteko hitzarmenak…
Txostena bi atal haundietan banatzen da. Lehenengo atalean AHTa eraikitzeko aurrikusten diren zatiak deskribatu eta bere egoeraren berri ematen da:
- Plasencia de Jalon (Zaragoza) – Castejon zatia
- Castejon – Iruñerriako zatia
- Iruñeako Eskualdeko zatia
- Iruñea – Euskal Y zatia
Eta anexo ezberdineko atala:
- Aurreikusten diren gastuak.
- Egin dituen gastuak.
- Nafarroa eta Estatuaren arteko hitzarmenak.
- Europa eta Estatuko planek.
- Nafarroako Abiadura Handiko korridorearen aitzineko txostenak.
- Inpaktu eta errentagaitasun txostenak.
- Castejon – Lodosa – Logroño – Miranda de Ebro zatia
- Gaurko trenbidearen hobekuntza: Europako zabalera moldaketa hirugarren errailen bidez.
- Iruñeako Eskualdea – Abiadura Haundiko Kontsorzioren aktak.
- Beste txosten interesgarriak.
Txosten osoa ondorengo loturan jaitsi dezakezu: Nafarroako Abiadura Handiko Korridorearen egitasmoaren egoera. 1,3 Mb-ko PDF artxiboa da, eta gaztelaniaz dago. 2016ko urtarrilaren 20an eguneratua dago.
Txostenaren sarrera:
Nafarroan trenbide berri baten eraikuntzaren plan, proiektu eta obren informazio gaurkotua. Trenbide berri hau jada Kortes-Kastejon-Iruñea-Altsasu artean dagoenaz gaineko bat da (bide honen hobekuntza eta hirugarren hariaren gehitzea barne). Trenbide berri edo plataforma berri hau honela deitua da:
Iruñea eta Frantziaren tren lotura.
- Prestazio altuko Zaragoza-Iruñea-Frantzia tren korridorea.
- Prestazio altuko Kantauri-Mediterraneoar tren korridorea.
- Kantauri-Mediterraneoar tren korridorea.
- Abiadura Handiko Nafar korridorea.
- PAT: Prestazio Altuko Trena.
- AHT: Abiadura Handiko Trena.
- AVE, TGB, BBT, HST, Bala Trena…
Zaragoza (Plasencia de Jalón) eta Euskal “Y”aren artean proiektatutako Abiadura Handiko Trenaren korridoreak 214 km-ko luzera dauka, lau zatitan banatua:
- Plasencia de Jalón-Kastejon: finantzaketaren zain.
- Kastejon-Iruñerria: neurri batean gauzatua.
- Iruñerria: proiektua, 2004ean onartua, indargabetu egin da Ingurumen Eraginaren Adierazpenak iraungitzeagatik, baina, AHTaren geltoki berriaren tramitazioak aurrera darrai.
- Iruñerria-Euskal “Y”a: ibilbidearen proposamenak esposizio publikoan 2015eko urritik.
Oraingoz, aurreikusitako ibilbide guztiaren %6,5ean gauzatu dira lanak.
Gaur egun, epeei dagokionean, ez dago ezarririk helburu zehatzik, baina momentuz, tartean dauden hiru gobernuen (Estatua, Nafarroa eta Euskal Erkidego Autonomoa) eta bertako gehiengo parlamentarien interes politikoen arteko proiektu eta helburua da.
Trenbide berri hau Euskal “Y”arekin Ezkio-Itsason, Gipuzkoan, lotuko balitz, lan honen balioa 4.470 milioi eurotara heldu daitekela kalkulatu da.
Orain arte egin den gastua ez da aurre ikusitakoaren %2 heltzen.
Aktore inplikatuak:
- Sustapen Ministerioa eta ADIF, tren gaietan eskumenak dituzten erakunde gisa.
- Nafar Gobernua, lana gauzatu dadin beharrezko laguntzaile gisa.
- Eusko Jaurlaritza, Euskal “Y”a-Iruñea lotura gauzatu dadin beharrezko laguntzaile gisa.
- Tutera eta Iruñeko udalak, ibilbideak edo/eta geltokiek udalerri horietan eragiten bai dute.
Beste informazio iturri batzuk:
Bestalde, gure orrialdean, AHT-aren oposizio juridikoaren inguruan gomendatzen diren loturetan, egitasmoaren egoeraren eta Sustraiek eta beste erakundeek daramatzaten jarduera juridikoen inguruko informazio gehiago topa dezakezu.
Azkenik, Iruñerriko AHT gelditu Elkarlanak Nafarroan AHT-ak eragingo lituzkeen ondorioen inguruan egindako txosten osatua dago. Ondorengo loturatik jaitsi daiteke: http://www.divshare.com/i/13606316-7f6 (PDF dokumentua, 994 Kb).