Hona hemen Nafarroako herrialde ezberdinetan (Sakana, Iruñerria, Erdi Aldea, eta Erribera) eginen dugun TPS proposamenaren aurkezpen guztien egutegia (hitzordu berriak ailegatzerakoan berrituko dugu). Martin Zelaiaren elkarrizketa bat entzun dezakezu ere (bideo)…Jakinen duzuen bezala, gaur egungo trenbide baliabideak ahal bezain beste baliatu eta hobetzea da gure proposamenaren ardatza, Nafarroako egiazko beharrera egokituz…
Martin Zelaiari eginiko elkarrizketa, astearte honetakoa, irailaren 19a, Euskalerria Irratian:
Egiten ari ditugun hitzaldiak (azaroan):
- Irailaren 20a asteazkena, 20:00, Tafallako Kulturguneko Zine aretoan.
- Irailaren 21a osteguna, 19:30, Castejongo Kultur Etxean.
- Irailaren 26a asteartea, 19:30, Altsasuko Gure Etxea Kultur Etxean (Foruen Plaza).
- Irailaren 27a asteazkena, 19:00, Tuterako La Rúa Kultur Etxean.
- Irailaren 28a osteguna, 19:00, Txantreako Liburutegian, Pamplona-Iruñea.
- Irailaren 29a ostirala, 19:00, Ekonomia Solidarioaren Azoka, Autobus Geltoki zaharrean, Pamplona-Iruñea.
- Urriaren 19a osteguna, 19:00, Irurtzungo Udaletxea.
- Urriaren 24a asteartea, 19:00, Akelamendi Taberna, Barañain.
- Azaroaren 2a osteguna, 19:30, Local del Uno, Etxabakoitz, Iruñea.
- Azaroaren 9a osteguna, 19:00, Arazuriko Kultur Etxea.
- Azaroaren 10a ostirala, 19:00, Lakuntzako Udaletxea.
- Azaroaren 15a asteazkena, 19:00, Iruñeko Ingurumen Hezkuntzako Museoa.
- Azaroaren 17a ostirala, 19:00, Ontza Elkartea, Lekunberri.
- Urtarrilaren 17a asteazkena, 19:00, Civivox Rotxapea, Pamplona-Iruñea (Landarendako).
- Urtarrilaren 18a osteguna, 19:30, Itzako udaletxea, Erize Itzakoa.
- Urtarrilaren 26a ostirala, 19:00, Orkoiengo Gizarte Etxea.
- Otsailaren 2a ostirala, 20:00, Iturmendiko udaletxea.
- Otsailaren 3a larunbata, 18:00, Bakaikuko udaletxea.
- Otsailaren 6a asteartea, 19:00, Lakuntzako udaletxea.
- Otsailaren 7a asteazkena, 19:00, Ororbiako Kulturgunea.
- Otsailaren 8a osteguna, 18:00, Etxarri Aranazko Kultur Etxean.
- Otsailaren 10a larunbata, 17:00, Arruazuko udaletxea.
- Otsailaren 14a asteazkena, 19:00, Urdiaingo udaletxea.
- Otsailaren 15a osteguna, 19:30, Olaztiko Kultur Etxean.
- Otsailaren 16a ostirala, 19:00, Uharte Arakilgo udaletxea.
- Otsailaren 17a larunbata, 18:00, Arbizuko Argibide Elkartea.
- Otsailaren 21a asteazkena, 10:00, Altsasuko AEKn.
- Otsailaren 21a asteazkena, 19:00, Altsasuko Gure Etxea Kultur Etxean.
TPS proposamenaren laburpena:
Sustrai Erakuntza fundazioak Trenbide Publiko eta Sozialaren (TPS) aldeko bere proposamena aurkeztu zuen Iruñean joan den astea, beti ere, gizarte- ekonomia- eta ingurumen-errentagarritasuna bilatuz. Haren oinarria gaur egungo trenbide baliabideak ahal bezain beste baliatu eta hobetzea da. Jendartearen aurkako, ingurumenaren aurkako, xahutzaile eta ezegokia den Abiadura Handiko Trenaren edo Prestazio Altuko Trenaren (AHT/PAT) aurrean, garraio bide jasangarri, herrikoi eta demokratiko batean datza. Garraio jasangarri bat izateko beharrezkoak diren abantailak dituen garraio bide publiko bat da ohiko trenbidea: kontsumitzen duen energia jatorri berriztagarrikoa izan daiteke, energia kontsumoa beste garraiobide batzuena baino txikiagoa da, lurraldean duen eragina txikiagoa da jada eraikia egonagatik eta eskualdeen, herrien eta hirien arteko lotura ahalbidetzen du.
Nafarroako Gobernu guztiek, egungoa barne, aukera berdinaren alde egin dute, AHT-PAT-rena. Egiteko eta mantentzeko garestiagoa den aukeraren alde. Ondorioz Nafarroan ez da gaur egungo tren sarea hobetzearen aukera eta zenbatekoa aztertu. Eta ez da inolako jendarte eztabaidarik izan existitzen diren aukera desberdinen inguruan. Gure TPS proposamena zulo hori estaltzera etorri da.
Proposamena egungo trenbidearen bikoiztean oinarritzen da. Bide paralelo berria jada horretarako aski leku utziaz eginak diren lur-berdinketa, zubi eta gainbideak probestuz eraikiko litzateke. Europako trenbide zabalerara (estuagoa) egokitzeko 3. erraila jartzea proposatzen da. Horrela egungo gaitasuna bikoiztu eginen litzateke (trenbide ibilbide bikoitza, bide zabalera bikoitzeko bakoitza) mota guztietako trenen eta merkantziei bide emanez, zabalera iberikoa eta europarraz. Ibilbidean egin beharreko hobekuntza puntualak gehitu beharko litzaizkioke horri: tunelak, kurbak, bazterbideak, eta abar.
SUSTRAI Erakuntza Fundazioa
www.fundacionsustrai.org eta www.sustraierakuntza.org
sustraierakuntza@gmail.com