Mankomunitateak Iruñerriko hondakin-planta erabakitzeko modu ilunaren aurrean

    es 10 Urr 2018 - Hondakinak eta errausketa, Prentsa oharrak

    Tuterako El Culebrete hondakinen plantaSustrai Erakuntza Fundazioak beti argi izan du hondakinak sortzen diren tokitik gertu kudeatu behar direla, tamaina txikiko instalazioak erabiliz tokian tokiko hondakinak tratatzeko. Beraz, defendatzen dugun sistemak ez du zer ikusirik Nafarroan ezarri nahi dutenarekin, hau da, planta handiak izan hondakin gehienak tratatzeko: Tuterako el Culebrete eta Iruñerriko Mankomunitateak eraiki nahi duen berria.

    Aldarrikapen hau ez da berria. Hondakinen kudeaketaren inguruko talde sozial ezberdinek azken urteotan defenditu dute, batez ere, Nafarroako Hondakinen Plana eta gero Hondakinen Legea, eztabaidatu izan direnean. Talde hauek behin eta berriz eskatu dute planta txikiak eta, hondakinak sortzen diren tokitik, hurbilak izatea. Eredu deszentralizatu hau eraginkorragoa da, besteak beste, hondakinen garraioa murrizten delako eta kudeatzeko errazagoak direlako.

    Hala ere, Nafarroan nagusi den joerak kontrako joera hartu du: hondakinen tratamendua planta handietan zentralizatzea. Gauzak horrela, 2006an Hiri-Hondakinen Kontsorzioa sortu zen mankomunitate guztiak bilduz, Iruñerrikoa kanpoan geratuz; eta 2008tik aurrera, Nafarroako hiri-hondakinen errefusa (Iruñerrikoa eta Lizarraldekoa izan ezik) Tuterako El Culebreteko instalazio handian tratatzen da. Bada beste tratamendu instalazioa Carcarren, txikiagoa, Lizarraldeko hondakinak jasotzen dituena. Bukatzeko, Iruñerrian sortutako bereizi gabeko hondakinak (Nafarroako hondakinen %57) Gongorako zabortegian botatzen dira tratatu gabe.

    Gongoran egiten denak ez du betetzen hondakinen tratamendurako legedia, Estatu Espainarrean ezarri zena Europar Batasunaren bultzadaz. Horregatik, Iruñerriko Mankomunitateak hainbat isun jaso ditu errefusa eta birziklagarria dena bereizten ez saiatzeagatik, eta Gongoran botatzeagatik jaso bezala.

    Hainbeste urte legea bete gabe pasa ondoren, ematen du Iruñerriko Mankomunitateak erabaki duela legea kontuan hartu eta hondakinen tratamendua egitea. Halere, herri-aldarrikapenen aurrean gogorrarena egiten du, eta planta handi bat eraikitzea aurreikusten du ontziak, errefusa eta hondakinen organikoa tratatzeko.

    Berriki, eta zeharka, Iruñerriko Mankomunitatean edo Iruñerriko Zerbitzuen enpresa publikoan hartutako halako erabaki baten berri izan dugu, eraikitzeko holako planta bat Imarkoainen, Garraioaren Hirian omen.

    Salatu beharra daukagu akordioa hau modu ilun batez hartua izan dela, inongo agiri publikoan agertzen ez delako, trabatuz horrela horren kontsulta, ezagutza, eta batez ere, herritarrak erabakiak hartzeko gaitasuna.

    Iruñerriko Mankomunitatean edo Iruñerriko Zerbitzuen enpresa publikoan hartutako balizko akordio honen lehen zantzuak Mankomunitatearen presidente Aritz Ayesaren agertzeak eman zituen, Noainen, pasa den irailaren 18an. Noainen, Elortz haraneko kontzeju guztien buru, Mankomunitateak herritarrei iragarri zien Imarkoaingo lurrak aukeratuak zituztela hondakinen planta eraikitzeko. Horrela, eta zeharka, iragarri zuen plantaren ezaugarrien gaineko akordioa.

    Balizko akordio hau ezagutu bezain pronto, Sustrai Erakuntza Fundazioak ikertu egin du holako erabakien berri emateko erabili beharreko modu ofizialak. Eta bakarrik erabaki honen hainbat zantzu aurkitu ditu Iruñerriko Mankomunitatearen Batzorde Iraunkorreko aktetan. Horrela, pasa den maiatzaren 15eko aktan, Batzorde honek Iruñerriko Zerbitzuen enpresa publikoari premiatu zion beharrezko jarduerak egiteko “aurreikusitako azpiegiturak onartu eta burutu ahal izateko, Iruñerriko Zerbitzuen enpresa publikoaren Administrazio Batzordearen akordioekin bat egin dezan tratamendu-plantari dagokionez”.

    Gure ustez, Noainen egindako bilera, Iruñerriko Zerbitzuen Administrazio Kontseiluaren balizko akordio baten segida da, Batzorde Iraunkorreko maiatzaren 15eko batzarraren ondotik egina. Halere, akordio hauetatik bakar bat ere ez da iragarri behar bezala. Ez dago horiek ezagutzerik; are okerrago, ez dago inongo modurik gure iritzia emateko. Erakunde publiko batek akordio bat hartzen duenean, publikoki iragarri beharko luke; eta horrekin batera, azaldu beharko luke zein bide duten herritarrek edo elkarteek informatu edo alegazioak aurkeztu ahal izateko.

    Kasu honetan, aldiz, han-hemenka jasotako informaziotik inferitu ahal izan dugu Iruñerriko Mankomunitatearen edo Iruñerriko Zerbitzuen enpresa publikoaren organoren batean erabaki dutela azpiegitura bat ezartzea ontziak, errefusa eta organikoa tratatzeko Mankomunitatearen eremuan. Ez dira ezagutzen zein organok erabaki duen, noiz hartu duten erabakia, zeintzu diren azpiegituraren ezaugarriak eta zein modu dagoen helegiteak edo kexak azaltzeko. Beraz, nafar jendartea babesik gabe dago akordio honen aurrean, ezartze bidean omen dagoena.

    Hau guztia kontuan hartuta, Sustrai Erakuntzak erabaki du bi helegite administratibo jartzea, testu berarekin, Iruñerriko Mankomunitatean eta Iruñerriko Zerbitzuen enpresa publikoan, ondokoa azalduz:

    • Hartutako erabakien xehetasunei buruz informatzea, eraiki nahi dutenen azpiegituraren gaineko informazio teknikoarekin batera.
    • Hartutako erabakiaren aurrean zein helegite jar daitekeen azaltzea.
    • Eta azkenik, ez eman hasiera helegitea jartzeko epeari eskatutako informazioa eman baino lehen; horrela izan dezagun epe osoa informazioa aztertu eta kexak aurkezteko.

    Jakitun gara hondakinen kudeaketa egokia beharrezkoa dela jendarte sostengarria izateko, betiere ingurumenak markatzen dituen mugen barruan. Horretarako konponbide eta alternatiba ezberdinak egoki eta zorrotz aztertu behar dira, gaur egun, ezinezkoa dena. Iruñerriko Mankomunitateak gardentasunez jokatu beharra dauka. Hain zuzen ere, orain egiten ari ez dena.

    SUSTRAI Erakuntza fundazioa
    www.sustraierakuntza.org – www.fundacionsustrai.org

    Tuterako El Culebrete hondakinen planta